Domeketan familian gozatzen

Kartela

Azaroaren 28an, goizeko 11:00etatik aurrera, Domeketan Familian Gozatzen izango dugu Oxirondo azokako lehen solairuan. Bertan ipuina sortzeko tailerra egingo dugu. Interesa izanez gero, gerturatu zaitez Jardun Euskara ELkarteko bulegora azaroaren 24a baino lehen.

Kartela

Amodiozko gutunen XXX.lehiaketa

AmodiozkoGutunak2022_001

 

Badator, beste batez, Amodiozko gutun eta esaldien lehiaketa. Aurten amodiozko gutunen lehiaketako XXX. edizioa izango da. Amodiozko esaldiena, berriz, VI.a.

Gutunak aurkezteko azken eguna urtarrilaren 6a izango da. Esaldiak whatsappez edo mezuz bidali beharko dira urtarrilaren 14a baino lehen.

Animatu maitasunez beteriko lehiaketa honetan parte hartzera!

 

*Jarraian informazio guztia:

AmodiozkoGutunak2022_page-0001 AmodiozkoGutunak2022_page-0002

Jardun Euskara Elkartea 2021-11-11 15:56:12

AZAROKO EKINTZAK_001

Dakizuen bezala, asteburu honetan jarriko dugu martxan Txapligu.

Jadanik, azaroko ekintzak prest ditugu!

LH3tik LH6rako gaztetxoentzat bideratuta dagoen proiektua da eta larunbat eta igandetan Oxirondo azokako lehen solairuan aurkituko gaituzue.

 Animatu!AZAROKO EKINTZAK_001

Gurasolagun

GURASOLAGUN ESKU-ORRIA 2021-2022_001

Umeak klasean edo jolasean dauden bitartean, astean behin ordutebetz, taldetxotan euskaraz hitz egiteko konpromisoa hartzkeo prest zaudete?

Ba, eman izena GURASOLAGUN proiektuan!

ANIMATU!

¿Estáis dispuestos a comprometeros a hablar euskera en pequeños grupos una hora a la semana mientras los niños están en clase o jugando?

¡Pues apúntate al proyecto GURASOLAGUN!
ANIMATE!

GURASOLAGUN ESKU-ORRIA 2021-2022_001 GURASOLAGUN ESKU-ORRIA 2021-2022_004 GURASOLAGUN ESKU-ORRIA 2021-2022_003 GURASOLAGUN ESKU-ORRIA 2021-2022_002

Haurren aurrean, helduak heldu

haurren-aurrean_1200x630

Azaroaren 22tik abenduaren 5a artean, ‘Haurren aurrean helduok heldu’ ekimenean parte hartzeko aukera izango dugu euskaldunok. Hau aurrera eramateko, haurrekin harreman zuzena duten helduen hizkuntza praktiketan eragin eta euskara gehiago erabiltzeko deia egin da.

Euskaltzaleen Topaguneak antolatu du ekimena eta Donostiako Koldo Mitxelena kulturgunean egindako aurkezpenean azaldu dutenez, ekimen honen helburua «guraso, hezitzaile, lagun heldu, zaintzaile eta umeekin egoten diren bestelako senideek euren arteko hizkuntza-praktikak aldatzea eta euskara gehiago erabiltzea» da.

Ekimen honetan, Euskal Herriko 80 herri inguruk antolatuko dute ariketa. Aurretik aipatutako egunetan zehar herri ezberdinetako plaza, parke, eskola irteeretan etab. ekintza eta ariketa praktikoa planteatuz.

haurren-aurrean_1200x630 Haurren aurrean helduok heldu Haurren aurrean KM

Errigora topaketak_Berriketan

TALDEAN JASOTZEN

Larunbatean Bergarako Berriketan egitasmoko parte hartzaileak Arrasateko aek-k antolatutako Errigora Topaketetan parte hartzeko aukera izan zuten. Autobusa hartu eta Nafarroa aldera joan ziren. Bertan, Hernani eta Tuterako aek-ko kideekin elkartu eta Eusebio Gainzaren azalpenak jaso ostean, olibak jaso zituzten. Ondoren, Biosasun instalazioetan olioa egiteko prozesua ezagutu eta hamarretako eder bat egiteko aukera izan zuten.

Gero, Allo herrirantz hurbildu eta arroniz eta arberkina ezberdintzen  ikasi ostean bertako produktu ekologikoaz osatutako bazkari eder bat egin zuten.

Eta den dena euskaraz!! Edarra eta aberasgarria izan zen ezagutzea Errigora proiektuaren atzean egiten duten lana bertako produktuak eta euskara bultzatzeko!!!

AZALPENAK JASOTZEN TALDEAN JASOTZEN

Aidau haurren zerbitzuan egindako ekintzak urrian

Kaixo familia:

Urrian zehar ekintza ezberdinak gauzatu genituen AIDAU haurren zerbitzuan, tartean: gau beltzarekin loturiko tailerrak, herri kirolak, dinosaurioen bila ibili ginen, eskulanak egin genituen, sukaldaritza tailerrak,….

Hemen dituzue ekintza ezbertinetako argazki batzuk.

1633533134753 1634652507650 1634652507721 1634755398490 1634755398529 1635255829402 1635255829413 1635255829435 1635360470963 1635360470984 1635360471042 1635360471054 1635360471101 1635360471109 1636038305443 1636038305511 1636038305529 IMG_20211019_183113 IMG_20211019_185010 IMG20211008175238 IMG20211014181433 IMG20211014182718

Txapligu martxan berriro ere

zabalpen kartela_page-0001

Aurten berriz ere Txapligu (asteburuko aisialdi taldea) martxan jarriko dugu azaroaren 13tik aurrera!

Izen ematea zabalik dago. LH3, 4, 5 eta 6. mailako gaztetxoentzat bideratua izango da. Larunbat eta igandetan 17:00-20:00etara Oxirondo azokan.

 Informazio gehiagorako eta izena emateko, gerturatu Jardun Euskara Elkarteko bulegora.

zabalpen kartela_page-0001

Auzolan digitala, grabaketa maratoia

IMG-20211104-WA0005
Makinek euskarazko ahots aginduak ulertzen irakastea du helburu azaroaren 13an egingo den auzolan digitalak.
20 urtetik gorako 100 lagun behar dira “grabaketa maratoia” aurrera eramateko, xedea ahalik eta euskarazko ahots gehien grabatzea bait da.
Gerturatu zaitezte!!
IMG-20211104-WA0007

Berriketan Errigora topaketetara

245929729_4423787617707556_9080596489336259649_n

Sarean zabaltzeko. Larunbatean Bergarako berriketan egitasmoan parte hartzen dugun 5 pertsona Arrasateko aekak antolatutako Errigora Topaketetara joango gara.  Bertan, mintzodromoa,  bazkaria eta beste hainbat ekintza burutuko ditugu.  Segi dezagun euskara ereiten!!errigora berriketan