Urtarrileko ekintzak_AIDAU

AIDAU urtarrila

Gabonen ostean martxan hasiko gara aste honetan AIDAU haurren zerbitzuan.

Urtarrilerako ekintza ugari jarriko ditugu martxan. Animatu eta gerturatu zaitezte ekintzetan parte hartzera!AIDAU urtarrila

Jardun Euskara Elkartea 2022-01-10 10:04:29

KARTELA HITZEN AHAIREA

“Hitzen Ahairea” kantagintzari buruzko ikastaroa eskainiko dute Gotzon Barandiaran eta Rafa Ruedak, Bergaran.

Jardun euskara elkarteak eta Bergarako Udalak elkarlanean “Hitzen Ahairea” ikastaroa antolatu dugu. Idazleen eta musikarien arteko elkarreraginetik sortutako kantagintzari buruzko ikastaroa da.

Ikastaroa urtarrilaren 27an, otsailaren 3an eta 10ean burutuko da Zabalotegi aretoan, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara bitartean.

Ikastaroaren prezioa 8 € Jarduneko bazkideentzat eta 10 € gainontzekoentzat izango da.

Izena ematea Jardun euskara elkartean egingo da (Errotalde jauregian, 94376361/605712569 telefono zenbakia edo jardunkultura@topagunea.com helbide elektronikoan).

•    Zelan kantatu dute gure idazle eta musikariek Euskal Herria?

•    Zein eragin (izan) dute idazle eta musikarien artean sortutako kantek euskaldunon imaginarioan?

•    Zein alde dago Historia liburuetan erakusten digutenaren eta idazle eta musikarien artean sortutako kantek kontatzen dutenaren artean?

•    Zein zen kantaren funtzio soziala XX. mendean? Eta gaur egun?

Galdera horiei guztiei saioan parte hartuko dugunon artean erantzuten ahaleginduko gara. Horretarako, zenbait kantari eta musika taldek kantetarako erabili dituzten testuak eta kantari eta poeten arteko harremanak aztertuko ditugu, baita zuzenean kantatuko ere.

Zatoz gure kultura hobeto ezagutu eta disfrutatzera!!

KARTELA HITZEN AHAIREA

Abenduko ekintzak AIDAUn

Kaixo familia:

Abenduan ere ekintza ugari egin ditugu Aidau-n, tartean: euskararen eguna ospatu dugu, Gabonetako sukaldaritza errezetak egin ditugu, lagun ezkutua, urte berriko festa, eskulanak,.. denetarik egiteko aukera izan dugu!!

Gaur izan da 2021-eko Aidauko azken eguna baina datorren urtean itzuliko gara indarberrituta. Ondo pasa Gabonetako oporretan eta urte berri on!!! 

 

1639505249033 1639505249073 1639592393011 1639592393023 1639592393074 1639593240201 1639593240240 1640012937174 1640012937234 1640012937252 1640276879365 1640276879384 IMG_20211221_181043

IRAKURKETA ERRAZA SUSTATZEKO SAIOAK

URTARRILA IRAKURKETA ERRAZA TALDEA_001

Euskaraz irakurtzearen lilura suspertzea eta testua ulertuz  gozatzea dira helburuak, irakurleen artean irakurketa eta mintzamena piztuz.

Euskara ikasten ari den edo euskaraz irakurtzeko ohiturarik ez duen jendeari zuzendua dago taldea.

Taldean, euskarazko irakurgai laburrak proposatu eta solasaldia egin nahi da. Irakurgaien artean euskarazko eleberri errez bat edo euskararen inguruko artikuluak egongo dira. Honela, parte hartzaileen hiztegia aberasteaz gain elkar komunikatzeko euskara erabiliko da.

Saioak hilean behin izango dira, urtarrilean hasi eta maiatzera bitartean.

Izena emateko azken eguna: urtarrilak 14

URTARRILA IRAKURKETA ERRAZA TALDEA_001

Hitzen ahairea_Gotzon Barandiaran eta Rafa Rueda

269716692_10166155691130161_8077648153196460328_n
“Hitzen Ahairea” kantagintzari buruzko ikastaroa eskainiko dute Gotzon Barandiaran eta Rafa Ruedak, Bergaran.
Jardun euskara elkarteak eta Bergarako Udalak elkarlanean “Hitzen Ahairea” ikastaroa antolatu dugu. Idazleen eta musikarien arteko elkarreraginetik sortutako kantagintzari buruzko ikastaroa da.
Ikastaroa urtarrilaren 27, otsailaren 3an eta 10ean burutuko da Zabalotegi aretoan, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara bitartean.
Ikastaroaren prezioa 8 € Jarduneko bazkideentzat eta 10 € gainontzekoentzat izango da.
Izena ematea Jardun euskara elkartean egingo da.
Errotalde jauregia z/g
jardunkultura@topagunea.com
943763661/605712469
269716692_10166155691130161_8077648153196460328_n

Arroilen jeitsieraren inguruko diapositiba emanaldia

1639748851776
Atzo arratsaldean Karmelo Oñate eta Ainhoa Arizabaletak beraien “hobby”-az hitz egiteko aukera izan zuten Pol-pol mendizalde taldearen egoitzan. Ia astebururo arroilen jeitsiera praktikatzera joaten dira penintsulako zenbait lekutara, eta beraien abenturak entzun zein argazkiak ikusteko aukera izan zuten bertaratutakoek.

 
Eskerrik asko Karmelo, Ainhoa eta Pol-pol mendizale taldeari elkarlanagatik, eta eskerrak baita ere gerturatutako guztiei!

1639748851776 1639748851759

Teknologia berriak euskaraz

ESKUORRIXA.DEF-1

Gure egunerokotasunean hain garrantzitsuak bihurtu diren teknologia berriak euskaraz erabiltzeko kanpaina berria sortu dugu.

Gero eta gehiago dira euskaraz erabiltzeko aukera ematen diguten sistema eragile, aparatu (mugikor, tablet, ordenagailu), nabigatzaile eta aplikazioak.

Kanpaina honen bitartez, euskarari merezi duen lekua eman nahi diogu eta teknologia berrietara moldatu garen bezala, hauek ere euskaraz manejatzera egokitzea ezinbestekoa ikusten dugu. Era berean, sare sozialetan, blogetan, youtuben, etab. edukiak  euskaraz sortu eta partekatzera ere animatu nahi dugu jendartea.

Hurrengo egunetan zuek ere euskaraz klik egiteko arigbideak ematen arituko gara. Euskara ahalik eta esparru gehienetara zabaltzeko!!

 

Gu prest gaude, ETA ZU?

 

ESKUORRIXA.DEF-1Print

Osintxuko liburutegia

f5d60f46-5ee7-460a-bd84-06ba676a6ab5

Euskarazko irakurzaletasuna bultzatzeko, astelehen eta asteazkenean, Osintxuko liburutegian ipuin kontaketa eta ipuinak sortzeko tailerra izan dugu. Bertan, Osintxuko ludotekako haur eta hezitzaileak egon dira. Arratsalde politak pasa dituzte bertan!8be5bf22-dca8-41d5-9585-207df25efbc2 14def3e4-5f96-41b3-979f-f224920726d7 28992130-5087-41f2-8626-38884c9d707e b82654f4-69c4-4ba6-84ad-a2d6900a663f f5d60f46-5ee7-460a-bd84-06ba676a6ab5