Amodiozko gutun eta esaldien lehiaketako irabazleak

AmodiozkoGutunak2022_001 (2)

Duela egun batzuk  amodiozko gutun eta esaldien lehiaketako epaimahaia aurkeztu genizuen. Gaurkoan, berriz, irabazleak aurkeztuko dizkizuegu.

• Lehenengo saria (500 €): Iñaki Serrano Lasa eibartarrak irabazi du.
• Bigarren saria (250 €): Leire Goñi Iradi 24 urteko hernaniarrak irabazi du.
• Gazte saria (150 €): Zuriñe Etxeberria Fernandez iruindarrak eskuratu du.
• Bergarako onena (150 €): Ainhoa Pardina Arenazak eskuratu du.
-Esaldia (100 €): Naia Manchon eta Nora Iturralde (Bergara). *Bakoitzak 50€ jaso ditu.

———————————————————————————————————————————————

Bestalde, guztira 69 gutun jaso dira. Hauetatik gehienak Gipuzkoatik (Debagoienatik 14) iritsi dira, besteak Bizkaia eta Nafarroatik. Faltan bota ditugu Araba eta Iparraldeko gutunak, gauzak horrela, espero dugu hurrengo urteetara begira bertakoak ere amodiozko gutunak bidaltzera animatzea!

Adin tarteetara behatuz gero, 26urte azpiko gazteen 28 gutun jaso ditugu. 40 urtetik gorako gazteenak, berriz, 31 gutun. Beste guztiak 26 eta 40 urte bitartekoenak.

Lehen adin tartean emakumezkoak nabarmendu dira, 28tik 26 gutun dira hauek idatzitakoak. 40 urtetik gorakoen adin tartean gizonezkoenak, 31tik 21 gutun.

Hau guztia esanda, idazleen batezbesteko adina 36urtekoa da.

 

Ez dugu eskuz idatzitako gutunik jaso, gehiengoak e-postaz bidali ditu (65 gutun), besteak posta arruntez (4 gutun).

 

 

Angiozarko ludoteka

8dd29747-4e86-4b37-8c5f-a7da19439a37

Pasa dan astean, Santa Ageda egunaren bueltan, Angiozarko haur, guraso eta ludotekako hezitzaileak zenbait ekintza egingo zituzten. Bertako elkartean txokolatada, kantuan eta hainbat jolas egin zituzten.

 

8dd29747-4e86-4b37-8c5f-a7da19439a37 ff56d5e2-3ae4-46d2-b6c2-4d92d2e5e7d1 519fba42-8e14-4517-b329-6cb76c8acb55

Amodiozko gutun eta esaldien lehiaketako epaimahaia

AmodiozkoGutunak2022_001 (2)

Amodiozko gutunen eta esaldien lehiaketak, Covid-19a dela eta, ez du sari banaketa presentzialik izango. Dena den, aste honetan zehar aurtengo edizioko irabazleak argitaratuko ditugu.

Aurtengo epaimahaia hauek osatu dute:

EPAIMAHAIA NAGUSIA
Urtero literatura eta kultura inguruko pertsona ezagunez osatua egoten da epaimahaia. Hau da, normalean idazle, bertsolari eta kantariz osatua.
o JOSU ZUBIA MARKULETA: Pailazo, musikari eta sortzailea
o EKIÑE CASADO: Abeslaria
o MIKEL ETXABURU OSA: Idazlea
o MAIIALEN AKIZU BIDEGAIN: 2021eko irabazlea

EPAIMAHAI GAZTEA

ARANZADI IKASTOLA: MAREN UNAMUNO MARTINEZ eta MADDI LAZKANO
EZPELETA PEREZ
IPINTZA INSTITUTUA: ALAINE EGIZABAL ZABALETA eta JUNE ARANDO
SALABERRIA

epiamhai gaztea

Dagoeneko elkartu dira eta guztien artean adostu dituzte irabazleak.

 

AmodiozkoGutunak2022_001 (2)

Urtarrila AIDAU haurren zerbitzuan

Kaixo familia:

Urte berria gogotsu hasi dugu AIDAUn. Ekintza ezberdin ugari egin ditugu: dinolab escape room-a, esperimentuak, sukaldaritza tailerrak, kluedo, altxorraren bila,… Hemen dituzue ekintza ezberdinetako argazki batzuk!!

 

1641894400344 1641894400367 1641894400385 1642021418198 1642021418270 1642021418276 1642021418294 1642188308522 1642188308534 1642188308577 1642188308587 1642529477704 1642529477736 1643124018194 1643299734715 1643299734751 1643299734839 1643300096696 1643300174712 1643300174726 1643300174763 1643300174801 1643300174874 1643300174899 1643302819794 1643725194896 IMG_20220117_171805 IMG_20220117_171849 IMG_20220117_171851 IMG_20220128_180030 IMG20220119174400 IMG20220119174412 IMG20220119174431

Otsaileko ekintzak_Txapligu

OTSAILEKO EKINTZAK_001

Bagatoz Txapliguko otsaileko ekintzekin. Ekintza ugari eta ezberdinak pentsatu dituzte haur eta hezitzaileen artean. Zapatu eta domeka arratsaldetan, Oxirondo azokan egoten gara. Gerturatu!

OTSAILEKO EKINTZAK_001

Otsaileko egitaraua_AIDAU

AIDAU KARTELA OTSAILA

AIDAU Haurren Zerbitzuan prest ditugu Otsaileko ekintzak. Hilabete honetan ere herriko haur eta gaztetxoentzat ekintza ugari eta ezberdinak daude. EKintzaren baten parte hartzea nahi izanez gero, gerturatu denboraz Oxirondo azokara. Animatu!

AIDAU KARTELA OTSAILA

AIDAU

Oporren ostean, indaberrituta zabaldu ditugu berriz ere ludoteka zerbitzuak. AIDAU haurren zerbitzuan eta Osintxu eta Angiozarreko ludoteketan haurrak zerbitzuaz gozatzen hasiak dira berriz ere. Ongi etorria emango diogu 2022ari, aisialdi euskaldun eta hezitzailean lanean.

ae1b0824-762f-4e53-b54b-fb392ebb3132 9f816b0d-3fed-449a-863b-8d666bac96a8 08b5abcf-f674-4dce-b150-8556fb136fb1 797dc85e-bede-4e74-bb2c-9011f5c12c1b índice 1 índice índice4

Mintzapoza praktikatu, euskaraz hitz egiteko dauzkazun mugak hausteko!

FB_IMG_1642087781305

Aupa!!!

Nazkatuta zaude urtea beti berdin hasteaz? Nazkatuta zaude euskara kontrako eztarrira joaten zaizulako? Edo euskaraz egin nahi eta inguruan aukerarik ez izateaz?

Zuretzako soluzio perfektua daukagu: MintzaPoza praktikatu!! FB_IMG_1642087781305 esku-orria URTARRILA

Astean behin, ordu betez praktikatu eta  gozatu lagun artean. Probatu dutenek ez diote utzi praktikatzeari!

Dagoeneko zabaldu dugu Berriketanen izena emateko urtarrileko kanpaina.

Berriketan bezalako mintzapraktika programak, euskaraz hitz egiteko dauzkagun mugak hautsi eta euskaraz berba egiteko orduan jariotasun eta segurtasuna lortzeko eraginkorrak dira.