
Otsaileko euskararen bozgorailua:
“Euskaldunberritasuna nire altxorra da. Guztiz preziatua. Bideak eman eta ematen didan guztiagatik maitatua”
Otsaileko euskararen bozgorailua:
“Euskaldunberritasuna nire altxorra da. Guztiz preziatua. Bideak eman eta ematen didan guztiagatik maitatua”
Jardun Euskara Elkarteak “Magia Ikastaroa” antolatu du martxorako.
Imanol Ituiño-ren eskutik izango dugu aukera urte askotako esperientziaz ikasteko eta gozatzeko.
Izena emateko edo/eta informazio gehiagorako idatzi jardunkultura@topagunea.eus-era edo deitu 605712469.
Plaza mugatuak egongo dira!
Gabonetatik bueltan martxan hasita gaude asteburuko aisialdiko taldearekin.
Gaztetxoek gogoz hartu zuten pasa dan asteburuan oporren ostean berriz ere martxan hastea. Hilabetea ekintzaz betea dator!
Urtarrileko euskararen bozgorailua:
“Egin ezazu gaur, zuk pentsatzen duzun bitartean, beste batzuk egiten ari dira”
Chemon
Osintxuko liburutegiak osintxuko ludotekako haur eta hezitzaileen laguntzaz, auzoan jarri duten gabonetako zuhaitza apaintzen egon dira egun hauetan. Auzoak ere gabonetako giro hori izan dezan.
Pasa dan abenduaren 14an, AIDAU haurren zerbitzuak antolatuta, gabonetara begira, mahai jolas ezberdinak ezagutzeko aukera eskeini genuen.
Bertaratu ziren familiak arratsalde polita pasa zuten.
Azaroaan jarri genuen martxan asteburuko aisialdi taldea, Txapligu. Larunbat eta domeketan gaztetxo eta hezitzaileak sormen tailer, jolas, sukaldaritza… bezalako ekintzak burutzen dituzte.
Abenduan sartu gara eta programaketa bikaina prestatu dute hezitzaile eta gaztetxoek hilabete hontarako ere. Jolasten jarrai dezagun!
Azaroan zehar, hainbat ekintza berezi burutu ditugu Aidau Haurren Zerbitzuan.
Besteak beste zombiekin jolasean ibili gara, sukaldeko lanak egiten, txikienekin zentzumenak exploratzen ibili gara eta horrez gain, haurren eskubideen nazioarteko eguna eta azaroak 25a ospatu ditugu. Primeran pasatu dugu guztion artean ekintza hauek burutzen, kriston abentura pilabat bizi izan ditugu.
Hurrengo hilabetean ere elkar ikusiko dugu abentura berri gehiago bizitzeko.
Ondo izan!
Bertsolaritzaren imguruan egin dugun azken Euskal Tribialean parte hartze bikaina izan dugu hiru kategoria ezberdinetan.
Guztira 386 erantzun jaso ditugu kategoria guztiak kontutan hartuta. Esan bezala, galdetegitik 12 erantzun zuzen zituztenen artean datorren abenduaren 18an Iruñean ospatuko den Bertsolari Txapelketa finalerako 2 sarrera zozketatuko ditugu.
Irabazlea, Auritz Arantzabal izan da. Zorionak Auritz! gozatu!
Eskerrik asko euskal tribialean parte hartu duzuen guztioi!