Udal Hauteskundeak 2019: U29, Herri Batzarra

Bergarako EH Bilduk datorren udal hauteskundeetarako alkategaia aukeratzeko barne prozesua jarri du martxan:

Gure  herriak merezi duen tamainako proiektua osatu eta bideratu nahi dugu. Ilusioz eta gogoz lan egingo duen lantalde bat eratu. Lantalde eta proiektu honen lidergoa eramango duen alkategaia aukeratzeko Herri Batzar baterako deia luzatu nahi dugu. Bergarako herritarrak urtarrilaren 29an, arratsaldeko 19:00tan, UNEDen egingo den Herri Batzarrean parte hartzera gonbidatzen ditugu. Bertan aukeratuko dugu Bergarako EH Bilduren proiektuaren lidergoa eramango duen alkategaia.

alkateak_1

AGORROSINGO KIROLDEGIA ETA IGERILEKUAK

Azken asteotan kanpoko igerilekuaren inguruan sortutako arazo eta haserreen aurrean azalpen batzuplanoak eman eta hausnarketa bat egitea beharrezkoa dela iruditzen zaigu.

Agorrosingo kirolgune berriak hasieratik sortu zituen desadostasunak udalean eta herrian: 2002an aurkeztutako proiektuak inbertsio izugarria suposatzeaz gain kanpoko piszinak apurtu eta hauek okupatzen zuten lur eremu handi batean kiroldegiaren eraikina egitea zekarren.

2004-2006 urteetan, kiroldegia egitearekin batera kanpoko igerilekuak guztiz hipotekatu ziren.

2006ko udan eta kritika handien artean kiroldegi berria inauguratu zuen Victoriano Gallastegiren gobernuak, gaur egun kirol zinegotzia den Igor Oiarbide ere gobernukide zela .

Azken fasea ordea, kanpoko igerileku berriak egitea, definituta baina eraiki gabe utzi zuen EAJ-PNVko gobernuak 2007an udal gobernutik irten zirenean.

EAE-ANV ko gobernuak, Agurne Barruso alkate zela, 6 urtean kanpoko piszina gabe egondako kiroldegiaren azken fasea eraiki zuen 2009an. 2002tik zegoen proiektua ejekutatu zen.

Datu ekonomikoetan sartuta, kiroldegi osoaren kostoa 10,8 milioi € koa izan zen, hauetako 2 milioi € kanpoko igerilekuetakoa.

Gaur egun udalaren zorra 5,7 milioi € koa da. 2007an EAJ-PNVren gobernuak utzi zuen zorra 13 milioi € koa zen .

Guztia ikusita eta gaur egungo piszinek Bergararren beharrak asetzen ez dituztela jakitun udalak erantzun bat eman beharra duela argi dago baina hau ezin da azpiegitura erraldoi berrien eskutik etorri, ez epe motz-ertainean behintzat.

Egoera honen aurrean Bergarak udarako alternatibak sortu beharra dauzka eta guztiz beharrezkoa ikusten dugu alternatiba horrek lantzeko eta bideragarritasuna aztertzeko prozesu parte hartzaile bat deitzea, sortutako proposamenak aurrekontuetan islatu eta bide batez aurrekontu parte hartzaileei atea irekiz.

EH Bildutik, eta lanketa handia beharko luketela kontuan izanik, prozesu horretarako lehen ideia batzuk bota nahiko genituzke mahai gainera:

Dauzkagun baliabide eta putzu naturalen erabilgarritasuna aztertu, hauetara iristeko bideak hobetu eta inguruak egokituz bainurako, Osinetik hasita adibidez. Herriguneko parkeren batean txikienentzat udarako bereziki prestatutako jolas gune hezeak edo antzekoak sortzea ere aukera bat izan liteke.

Herritarren beharrei erantzuteko baliabideak jartzea Udalaren eginbeharra da, baina esperientziak erakusten du behar horiek identifikatzen ez dela beti asmatzen Udaleko erabaki guneetatik.   Beharrak identifikatu eta alternatiba eraikitzea herritarrei dagokigu eta aukera ederra daukagu oraingoan .

 

 

Presorik gabeko Euskal Herri baten alde, Gaztelu etxera!

“BIZIKIDETZA ETA BAKEA IRABAZTEKO, PRESORIK GABEKO EUSKAL HERRIA”

Instituzio ezberdinetako ordezkari garen heinean, irmoki adierazten dugu, gatazka politiko oro, bide baketsu eta demokratikoetatik konpondu behar dela, herritarren borondatea beste mugarik gabe.

Gure herriarentzat askatasunean eta demokrazian oinarritutako etorkizuna nahi dugu. Baina azken 50 urte hauetan gatazka modu biolentoan azaleratu izan dela ere ba dakigu, eta kasu batzutan ondorio konponezinak izan dituela; baina oraindik ere indarrean dirauten beste ondorio batzuk konpondu ahal dira ez bait dira denak amaitu.

Euskal Herriak libre eta demokratikoki bere etorkizuna erabakitzeko eskubidea izan behar du, gatazka biolentzia bidez adierazten zen garaiak gainditu behar dira, eta horretarako, aro latz hartako ondorioak konpontzea ezinbestekoa da. Beste modu batetara esanda, ziklo bat eta bere ondorioen itxiera gauzatu behar da, garai berriak bere indar guztiz ireki ahal izateko.

Hace pocos meses hicimos pública una propuesta a la sociedad vasca. Un documento denominado BAKERAKO EUSKAL KONPONBIDEA. Un plan de actuación resolutivo/ global que, de desarrollarse con éxito, nos colocaría en un escenario de paz justa, estable, en esa meta compartida de convivencia normalizada. Un plan de acción compuesto por 68 actuaciones para pasar de las palabras a los hechos. Para que sucedan cosas.
Un plan ordenado en cuatro ejes:
– memoria y reparación a todas las víctimas
– resolución de la situación de las personas presas y exiliadas
– desmilitarización del territorio
– desarme de ETA

Constatamos que las acciones referidas al desarme de ETA se han cumplido recientemente en un solo acto, podríamos decir que de la noche a la mañana. Constatamos que existiendo voluntad, se dan pasos resolutivos de calado. Y las y los cargos electos que hoy comparecemos aquí, mostramos nuestra voluntad de favorecer más pasos hacia la resolución.

Gatazkaren ondorioak konpondu ahal izateko, lehen urrats gisa, alde guztien borondatea, elkarrizketarako jarrera eta bide demokratikoetan sakontzeko asmo sendoa behar dugu. Munduan beste hainbat tokitan jorratzen ari diren bideetan bezala.

Azken urteetan biktimen aitortzan eta sortutako minaren onarpenean urratsak eman dira eta horretan kokatu gara herri honetako hautetsi eta instituzioak. Bide horretan sakontzen jarraitu beharko dugu, baina Aieteko adierazpenetik eta ETAk bere burua armagabetu berri duen honetan Espainiako Gobernuaren jarrera ez da aldatu.

Hala eta guztiz ere, Estatutaren itxikeria nabarmenen agertzen den puntua, gatazkaren ondorio pertsonalen atala da, presoak etxeratzeko bide ordenatu eta progresibo bati uko egitea hain zuzen ere. Gure herriaren bizikidetza eta bizitza politikoaren normalizazioak, preso, iheslari edo deportaturik gabeko Euskal Herria eskatzen du, besteak beste.

Efectivamente, denunciamos que no ha cambiado la actitud del gobierno español a la hora de avanzar. Denunciamos la cerrazón del Estado, su negativa a enfrentar una cuestión de emergencia: la situación de los presos y presas vascas. Porque la convivencia y la normalización de la vida política de nuestro pueblo reclama, entre otras cosas, una Euskal Herria sin personas presas, huídas o deportadas.

Queremos remarcar la prioridad de resolver las vulneraciones de derechos básicos que asisten a personas presas de motivación política. Primero, sin duda, con los que están en la situación de mayor emergencia por su estado de salud, por padecer enfermedades graves e incurables, porque la cárcel vulnera su integridad como personas. Porque la cárcel, incompatible con su enfermedad, les niega rotundamente la posibilidad de vivir con dignidad.

Rechazamos la voluntad expresada de apurar los últimos días del preso en la cárcel antes de que salgan para morir. Si es que la muerte no encuentra antes al preso en su celda, algo que según los informes médicos, en cualquier momento puede ocurrir. Esta sociedad no puede permitirse un desenlace luctuoso de ciudadanos/ ciudadanas vascas en prisión. No podemos afrontar la convivencia bajo semejante perspectiva.

Gaur egun oraindik, preso dauden pertsonen eta beren senideen sufrimendua areagotzen ari da. Mendekuan oinarritutako kartzela politikaren ondorioz, zigorrak luzatzeko ahaleginak egiten ari dira, kontrako norabidea urratu ordez. Euskal presoek, bide bat egiteko borondatea adierazi dute, legalitatea aintzat hartuz eta beraien eskubideen errespetutik abiatuz, denak etxera itzuli arteko ibilbidean.

Herri honetan bake eta bizikidetza atzeratzen duten oztopo guztiak gainditzen joatea presazkoa da eta preso eta ihesean dauden pertsonen gaia lehen mailakoa da. Salbuespeneko legeria bertan behera utziz, dispertsioarekin amaitu, preso gaixoak etxeratu, 70 urtetik gora dituzten presoak eta zigorren 2/3 bete dituztenak kaleratu ahal dira. Presoen beraiengan eta beraien senide eta lagunengan sortzen duen sufrimendu gehigarriarekin amaituz. Era berean, espainiako 7/2003 Lege Organikoa bertan behera uztea funtsezkoa da. Norabide honetan, Espainiar Epaitegien aldetik Kartzelaldia luzatzeko aplikatu diren Doktrina desberdinak ere bertan behera uztea ezinbestekoa da. Legediaren aplikazioa, transizio justiziaren ikuspegi zabalarekin bide berriak irekiaz egitea beharrezkoa da.

La política de dispersión y alejamiento castiga arbitrariamente a las personas presas y a sus familiares. Somete a estos últimos a la ruleta rusa de un siniestro en carretera, a una espada de Damocles del accidente en un viaje largo, duro, penoso. Un viaje que no tienen porqué enfrentar, ni en términos legales, mucho menos aún en términos humanos.

Una política arbitraria que impide un derecho básico cual es el de la vida familiar, mantener las relaciones privadas, así como la comunicación del preso con el exterior, con su pueblo, con su sociedad. Una política que no es compartida aquí ya por nadie, si no es movido por espíritu de venganza o de revancha. Una política rechazada cada vez por más sensibilidades políticas y sectores sociales más amplios. Seguiremos trabajando por ensanchar esos consensos, por ampliar acuerdos que acompañen a presos y familiares para acabar con esta política.

Asimismo, consideramos que se debe enfrentar un debate amplio en las instituciones para terminar con la legislación de excepción; para derogar la Ley Orgánica 7/2003 base del tratamiento especial a un colectivo específico; es indispensable apartar las doctrinas para prolongar el encarcelamiento, para negar el acceso a la libertad, derecho último de todo preso.

Euskal instituzioetatik, bake, bizikidetza eta berradiskidetze politiken inplementazioa eskatzeko garaia da, zauriak behar bezala istea ukatuz indarrean dauden alde bakarreko blokeoei aurre eginaz. Preso eta iheslaririk gabeko Euskal Herria eraikitzeko garaia da.

Adierazpen hau babesten dugunok, euskal gizartearen gehiengoaren borondatea geure eginaz eta herritarren ordezkari politiko eta instituzionalak garen heinean, gure instituzioen legitimitate demokratikoa aldarrikatzen dugu, gure herriarentzat bake eta askatasuneko etorkizuna kudetzeko.

Gure konpromisoa tinkoa da, ziklo oso bat gainditu eta bizikidetza eta bakea lortzeko preso eta iheslaririk gabeko Euskal Herriaren norabideak urratsak ematea.

Es hora de involucrarnos. Todos y todas.

Es hora de involucrar a las instituciones vascas en el acompañamiento a presos y familiares, en la implementación de políticas de paz, convivencia normalización, enfrentándose a bloqueos aún vigentes que niegan la posibilidad de poder cerrar, curar las heridas.

Los aquí presentes, en la medida en que somos representantes políticos e institucionales de la ciudadanía, queremos llevara a la práctica la voluntad de la mayoría de la sociedad vasca a fin de gestionar un futuro de paz y libertad para nuestro pueblo.

Nuestro compromiso es firme. Queremos dejar atrás dinámicas que son pasado para avanzar en la vía de una Euskal Herria sin personas presas y exiliadas.

Euskal Herrian, 2017ko maiatzaren 27an

PNV, PSE udal gobernua; ZAHARRAK BERRI: desegin BAI baina ERAIKI ezer.

Bi urte bete dira udal hauteskundeak izan zirenetik eta EAJk eta PSEk Udal Gobernua osatu zutenetik, bi urteko jarduna esaldi bakarrean laburbildu beharko bagenu ZAHARRAK BERRI litzateke.

Udal Gobernu berriak iniziatiba berri garrantzitsuak iragarri zituen legegintzaldi hasieran eta norabide honetan indar dezente jarri dute aurretik martxan zeuden zenbait ekimen bertan behera uzten; ez ordea berririk eraikitzen.

Indar eta ahalegin berezia jarri dute UNED eta Arrizuriagaren arteko permuta desegiten baina ez daukate Arrizuriagarako alternatibarik eskuartean edo udalean behintzat ez dute agertu. Arrizuriagan zer egin, zertarako erabili, nola egin…inkognitak dira gaur egun, guretzat behintzat.

Hondakine gaian ere bilketa-sistema aldatu zuten baina ez da bestelako inolako urratsik eman. Edukiontzi-inguruak negargarri daude, gehiago birziklatzeko urratsik eta plangintzarik ez dago…eta badago udal taldeok ez dugu ezagutzen.

Beraz, desegin BAI baina ERAIKI ez da ezer eraiki.

Egia da guztia ez dela zaharrak berri. Zenbait eremutan atzerapauso galantak eman dira eta hor kokatzen dugu Udal Gobernuak gainerako udal taldeekin eta herriko taldeekin daukan harremana eta jokamoldea. Herrian ekimenen bat antolatu nahi duenak hormigoizko horma aurkitzen du udalean: trabak, exijentziak, baldintzak… neurrigabe jartzen zaizkio eta laguntzak ukatu. Udal Gobernuak ez du herrigintzarekiko elkarlana aurreikusten bere jardunean.

Eta zer esanik ez oposizioko udal taldeekin daukan jarreraren inguruan. Twitterra eta komunikabideak dira guretzat informazio-iturri. Ez dago eztabaidarako eta hausnarketarako gunerik, PSEko zinegotziak, merke-merke eta irizpide handirik gabe, ematen dion gehiengo absolutua baliatzen du EAJk 8 zinegotziren eta hauek ordezkatzen duten bergararren bizkar gobernatzeko.

Obra eta zerbitzuetan bakarrik ikusten dugu ekimena eta txalotu ere txalotu izan dugu. Ondo baloratzen ditugu egindako zenbait interbentzio baina udal baten jarduna ezin da kaleak asfaltatzera edo argiteria aldatzera mugatu, hori ere egin behar bada ere.

· Ekonomiaren alorrean ez dugu iniziatiba berri bakar bat ikusi.

· Kultur Programazioan ez dago inobaziorik, Seminarioko aretoa ez da prest egongo agindu zuten sasoirako.

· Hezkuntzan eta Gazterian ezer berririk ez eta zaharrak ere gutxi.

· Euskaran lehendik datozenen jarraipena da nagusi.

· Gizarte Zerbitzutan lehengo lepotik burua. Ez hausnarketarik, ez iniziatiba berririk ez ezer herritarren beharrak gero eta handiagoak direnean.

· Auzoetan, momentuz, hitz onak baina ekimenik ez.

· Eta udal barruan murrizketak. Berez, garrantzitsua eta sustatu beharrekoa den turismoaren eremuan langileak kentzea eta irratietan iragarkiak jartzea izan da udalaren jarduna.

EH Bilduk kezkaz bizi du egoera hau eta urjentziaz eskatzen dio udal gobernuari eta hala eskatuko diogu idatziz datozen egunetan ere azal dezala epe laburrean (irailaren hasierarako) zein asmo dituen eremuz eremu datozen bi urteetarako. Izan ere, norabiderik gabe eta plangintzarik gabe jarduteak ez jardutea ekar dezake.

Beraz, azal dezala zer egin asmo duen honako eremu hauetan:

· Ekonomiaren sustapena

· Parte hartzea

· Ingurumena

· Auzoak

· Kultura

· Euskara

· Gazteria

· Gizarte Zerbitzuak

· Mugikortasuna

· Herrigintzan

Eta azal dezala zer egingo duen, noizko egingo duen eta zein baliabiderekin.

Gainerakoan, ZAHARRAK BERRI egon gaitezke datozen bi urteetan ere eta lau urteko epealdia galdu herrian zer egina, egiteko gogoa eta modua egon badaudenean. Gobernuaren borondatea da falta den bakarra.

EH Bilduk abian jarri du aro berrira eramango duen prozesu eratzailea

EH Bilduk batzarra egin du Donostiako Kutxaespazioan. Bertan 350tik gora militante elkartu dira eta, besteak beste EH Bildu aro berrira eramango duen prozesu eratzailea abian jartzeko Araudia onartu dute. Prozesu eratzailea ekainaren 17an egingo den Kongresuarekin amaituko da. Aurretik, Kongresura eramango diren dokumentuak eztabaidatzeko aukera izango da herri ezberdinetan egingo diren foroetan. 

Era horretara, EH Bildu nolakoa izango den erabakitzeko aukera izango dute EH Bildurekin bat egiten duten herritar guztiek. Hala, Zuzendaritzako izenak proposatu eta bozkatu ahal izango dituzte eta Eztabaidarako dokumentuari ekarpenak egin ahal izango dizkiote.

EH Bilduren prozesu eratzailean parte hartzeko, kongresua.ehbildu.eus aplikazioan izena eman beharko da.