Xarma tiro punk #021 Daflipat!

Astebeteko deskantsuan ostian itsasontzi honen timoiak bi kapitain euki ditxu gaurkuan. Alde batetik, Babes in toyland taldian ibilbidia ezagutzeko aukeria euki dou. Bestetik, sarean surfeatzen topautako testigantza baten inguruan indou barriketan, gaixa mahai gainera ekarriz eta gure ikuspuntua azaleratuz. Goza ezazue!

Xarma tiro punk #020 The Pelvic McKenzies.

Gaurkuen sustraietara bueltau gare ta "betiko" irratsaio formatua jarraitxu dou, opor giruai itxiera moduko bat emuteko. The Real McKenzies taldian musikia ezagutu dou Maitanen irratiko mahaixen moldatzeko erreztasunakin batera, ta gerora, zoru pelbikuan inguruko argibide batzukin bola txinatarren erabilera egokixai buruzko informaziñuen murgildu gare. Goza ezazue!

Xarma tiro punk #018 TxerriBOOM!

Gaurkuen sekula baño babestuau egon gare mikruen bestaldien, Txerrikumeak (Atxabalta, 2012) musika taldian konpañiaz gozatu ahal izen douelako. Euren ibilbidia ezagutu dou, jatorrixa, ta batezbe, euren lan berrixan (Gorabeherak, 2020) sorrera prosezua. Bestalde MihiBero erabili dou beste behin, galderak bota ta erantzunekin ikasteko asmuakin. Goza ezazue!

Xarma tiro punk #017 Ez labandu lagun!

Nostalgika jarri gare gaurkuen entzun douen bertso batei esker. Pandemia aurreko jai ta juergetatik bidaiatu dou anekdota desberdin ta istorixo haueikin lotutako abestixekin. Zenbat barre... Saiua osatzeko, eskuragarri dazen lubrikante motak ezagutu ditxugu, euren erabilera ta ezaugarrixak errepasauta. Goza ezazue!

Xarma tiro punk #016 Hip-hop titis.

Gaurkuen, mikro ostien 2 (+ Olatz kablien manejuen noski) egon bagare be, berotasunien indako saiua izen da, lagun ezkutu bat zein bestez inguratuta egon gare ta. Hasteko, Arianna Puello artistan musika proposamena ezagutzeko aukeria euki dou, bere letra ta estiluen murgilduz. Bukatzeko, autoesploraziñuak gorputzeko gaitzak edo asaldurak detektatzerako orduen daukon papela azpimarratu gure izen dou, bularretakuak konkretuki. Goza ezazue!

Xarma tiro punk #014 Sex-sug(h)arra.

Gaurkuen, hego haixiaz gain Andoni egon da gonbidatu moduan irratsaiuen. Aurreko asteko musaka taldiai tiraka, La Furia proiektua eta honen letrak ezagutzeko aukeria euki dou. Bestetik, sexting-ai buruz berbetan ibili gare, kontuen euki biharreko gauzatxuak zehaztuz eta modu seguruan aurrera erueteko gomendio batzuk emunaz. Goza ezazue!

Xarma tiro punk #013 Masterclash.

Gaurkuan gonbidatu oso berezixa euki dou mikruan beste aldian. Norakin batera The Clash talde mitikuan ibilaldixan zati bat errepasau dou, eta talde honek gure bizitzetan euki daben presentzia be elkarbanatu dou zuekin. Bestalde, gaur Idok askon gaitza danai buruz berba indosku: zistitisa, konkretuki sexu harremanen ondorioz emoten dana. Goza ezazue!

Xarma tiro punk #012 Gehitxu, beti gehitxu.

Gaurkuen barriketa ta gomendio bat zein besten artien, Stiff Little Fingers taldia ezagutu dou, euren letra ta kantuen testuinguruan apur bat murgilduz. Bestetik, jostailu erotikuen erabileriak sortu leiken menpekotasun edo tolerantziaz jardun gare, gure esperientziak elkarbanatuz. Gehixau jakin nahi? Goza ezazue!