Xarma tiro punk #029 Doñasummers.

Ikasturteko "azken" irratsaiua gaurkua! The Donnas taldia ezagutzeko (ta maitatzeko) aukeria euki dou batetik, ta gerora, zailtasun tekniko bat zein beste tarteko, gaztiek pornuan inguruen daukien iritzixak entzun ta komentau ditxugu. Ezin besteik esan, ederra izen dala bide hau hasi izana, irailien bueltan egongo gare talde ta gai berrixak mahaigainera ekarteko. Ta batek daki, igual udako saio sorpresaren bat be egongo da. Bitxartien, zaindu ta goza ezazue!

Xarma tiro punk #028 K.tars(h)ia(ns)!

Gonbidatu berezixen konpañiaz gozatu ahal izen dou gaurkuen! Katarsia taldia sortu berri daben Ane, Irati eta Maider etorri die gaurkuan gurera, euren ibilbidian bilakaeriaz, musikan egoeraz eta beste hainbat kontuez berba itxera. Zuzeneko musikiaz gozatzeko aukeria be euki dou! Bukatzeko mihi bero jolasa erabilitxa galderatxo batzuk erantzun ditxugu, irratsaio honi bukaera borobila emuteko. Goza ezazue!

Xarma tiro punk #027 Summer is coming.

Gaurkuen chill estiluen eindako irratsaiua aireratu dou, preparaziño larrei barik espontaneidadia ta inprobisaziñua eskutik helduz. Hortarako gai be bagare! 60 ta 80.hamarkadako udako kantuak entzun ditxugu, kostiana ta herrixena berba in, eguzkixa arriskutsua dala aipatu ta uda giruen emakume jantzixak dakarren albo kalte eta inposizio bat zein beste komentau. Goza ezazue!

Xarma tiro punk #026 Erantzunkizuna %100.

Astebeteko biharrezko deskantsua ta gero, bueltan etorri gare berrikuntza bat zein bestekin. 1981.urteko 100 punk kantu onenen artien indou igeri, saiuen honezkero ezagunak ditxugun taldiak ta ez horren ezagunak entzuteko aukeria luzatuz. Gerora, erantzunkizun afektibo kontzeptuan inguruen hausnartu dou, irizpide bat zein beste zehaztuz. Goza ezazue!

Xarma tiro punk #024 Buena vibra.

Bueltan gatoz! Beste astearte batez egon gare uhinen bestaldien musika ta hainbat kontzeptu zabaltzen. Batetik, The Vibrators taldian ibilbidian ziher bidaitxo bat indou. Bestetik, Chilly enpresak kaleratutako spotian agertzen dien hilekuan irudixa ta alua jaboiakin garbitzeko bihar faltsuai buruz indou barriketan. Goza ezazue!

Xarma tiro punk #022 Stressed eta eztristed.

Gaurkuen bi kanpitain egon gare itsasontzixa gidatzen beste behin. Estres edo prixek jotako aste honi aurre itxeko Las Bistecs taldian musika proposamena entzuteko aukeria euki dou, baitxa euren hitzak aztertzeko be. Bestetik, datu batzuk eskuen eukitxa STI-en gaur egungo egoeraz jardun gare ta errepasotxo bat indou ezagunenak dien antisorgailu metoduetatik. Goza ezazue!