
ngilillo Liburutegiak antolatuta eta hezkuntza ardatza, Juan Izuzkiza etorri da bere "Borregos Que ladran" liburuaren mamiaz hitz egitera.
ngilillo Liburutegiak antolatuta eta hezkuntza ardatza, Juan Izuzkiza etorri da bere "Borregos Que ladran" liburuaren mamiaz hitz egitera.
Etxebizitzaren gaia ardatz, Txapa irratia kalera ostiral honetan Eguna: martxoak 11, ostirala Ordua: 19:00 Tokia: Kartzela Zaharra Zuzeneko irratsaio bat egingo dugu Txapa Irratian Bergarako Kartzela Zaharrean. Irratia estudiotik kalera ateratzeko ohitura berreskuratuz, herritarrek irratsaioa zuzenean entzun eta ikusteko aukera izango duzue Kartzela Zaharreko areto nagusian 19:00etik aurrera. 'Sasi guztien azpitik', herriko gai ezberdinak kolektiboki jorratzeko sortutako irratsaioa da eta kasu honetan Martxanterak talde feministarekin elkarlanean egiteko gonbodapenari eutsiz sortutako ekimena da. Oraingoan Etxehuts izenpean, etxebizitza eta alokairuaren arazoak izango ditugu hizpide. Bergarako udaleko ordezkaria, Stop Deshaucios, alokairuaren inguruko testigantzak, eta Donostialdeko okupazio bulegoko kideen ahotsak izango dira entzungai, amaieran galderak edota denon arteko solasaldia egiteko aukera izango dugu.
Angiolillo Liburutegiak antolatuta eta Txus Peres idazlearen eskutik, Escroto edo Gavilan ezizenez ezaguna egin zan Marco Antonio Sanz de Acedo Montoya artista nafarraren biitzaren inguruan entzun eta solastu dogu. Sorpresa bat edo beste egon da Leire "La Generala" Ibarzabal biolinjolearen partehartzearekin.
Angiolillo Liburutegiak antolatutako liburu aurkezpena.
Victimas Club ZUZENEAN
Angiolillo Liburutegiaren eskutik, errefuxiatu egoera lortu berri duen Asier Guridi Zaloña oñatiarraren egoeraren inguruan, eta egoera honek oñatin dauden Maria Diaz emaztea eta beraien semearen egoeran duen eraginan inguruko irrtsaioa.
belbideren eskutik solasaldia izan dugu. Louise Michel eta bere eskutitzak ardatz, Pariseko Komuna, erbestea, Angiolillo eta beste hainbat konturen inguruan aritu dira.
Kolektiboki egiten dugun irratsaio honetan herriko gaiak jorratzen ditugu eta gaurkoan bergarako hainbat eragilek udalarekin elkarlanean antolatutako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza jardunaldien errepasoa egin dugu.
Bergarako Objetore Talde Antimilitaristak urrian zehar antolatutako hainbat ekintzen artean, Txapa irratiarekin eta Kartzela Zaharreko lagunekin elkarlanean antolatutako egun osoko egitarauaren barruan kokatzen da, "Desobedientzia" gaitzat izan duen mahainguru hau.
2021-2022 denboraldiko programazio aurkezpena