OINARRIZKO ZUZENEKO SOINUZTAPENA

Talde bat daukazu eta ez dakizu nola soinuztatu zure zuzeneko kontzertuak?

Edo agian oraindik ez, baina pentsatuta daukazu zure talde propioa egitea…

Abesten dozu, instrumentu bat jo….eta gustatuko litzaizuke soinuztapen oinarriak izatea…

Hau da zure ikastaroa. OINARRIZKO ZUZENEKO SOINUZTAPENA.

 

AITZOL MUJIKAK martxoaren 28an, larunbata, 9:30ean hasita 13:00ak arte, emango du Musika Eskolan ikastaroa.

Dagoeneko, eta martxoren 24arte MUSIKA ESKOLAN eman al dozue izena.

Gutxieneko adina: 12 urte.

Gazte, helduak…. animatu!!!

 

TALLER DE SONORIZACIÓN EN DIRECTO

El 28 de marzo, sábado, de 9:30 13:00 en música Eskola, con Aitzol Mujika.

Abierta la inscripción hasta el 24 de marzo

Edad mínima: 12 años

MUSIKA FAMILIAN SAIOAK

Gaur egun egin diren ikerketa zientifikoen ondorioz badakigu musikak duen garrantzia haurren garapen emozional eta intelektualean.

Arreta, memoria, psikomotrizitatea, emozioen gestioa….

Bergarako Musika Eskolak, Maite Vicuña, musikoterapeutaren gidaritzapean, txikienekin.

MUSIKA FAMILIAN saioak egingo ditu Apirilean Musikan:

 

-0-15 hilabeteko haurrentzat, martxoaren 30ean, astelehena,17:30etatik 18:15etara.

-15 hilabetetik 3 urteko haurrentzat, martxoaren 30ean, astelehena, 18:15etatik 19:00erara.

 

Dagoeneko izen-ematea zabalik dago martxoaren 24arte.

Zatoz eta gozatu zure haurrarekin!!!

 

Musica en familia

 

Sesión con la musicoterapeuta de Bergarako Musika Eskola Maite Vicuña: memoria, psicomotricidad, gestión de emociones…..

 

  • Bebes de  0-15 meses, el 30 de marzo, lunes, de 17:30 a 18:15
  • Niñ@a de 15 meses-3 años, el 30 de marzo, lunes de 18:15 a 19:00

 

Abierta la inscripción hasta del 24 de marzo.

XVI.APIRILEAN MUSIKA

Aurtengo ikasturtetan XVI.Apirilean Musika  antolatu dugu . Ziklo hau martxoaren 27tik apirilaren 28ra izago da: ikastaroak, instrumentu ezberdinen emanaldiak, elkartrukeak eta musika kalean izango dira nagusi.

Ikasleen formakuntzan sakontzeko asmoz, herrian dagoen musika “eskaintza zabalaren” gehiagarri gisara egingo dugu eta ikasleek eskolan egiten dutena herriari erakustea izango da helburu nagusia.

Apirilean Musika izena hartu arren, martxoaren 27an ekingo diogu XVI. edizioari; hain justu, Musika Eskolako Orkestra Sinfonikoak Musikeneko Hilleau soka bikotearekin eskainiko baitu kontzertua.

Antolatu ditugun ikastaroak: Oinarrizko zuzeneko soinuztapena (Aitzol Mujiaren eskutik), Musika Familian tailerra eta Nagusiendako Musikoterapia tailerra (Maite Vicuñaren eskutik). Izenematea idazkaritzan martxoaren 24rarte. Ikastaro hauetan herritar edonork parte hartu dezake.

Egitarauaren baitan, bi elkartruke

Horretaz gain, musika eskolen arteko bi elkartruke ere egingo ditugu: martxoaren 28an Arrasateko Suzuki ikasleak Bergarakoekin batera arituko dira: “Gure ikasleak Gabonen aurretik izan ziren Arrasaten, eta orain alderantziz egitea tokatzen da”. Bestetik, martxoaren 31an Arrasate, Ordizia eta Bergarako Biolontxelo ikasleen topaketa egingo dugu.

Operak ere izango du tartea musikaldian; hain justu, Turandot operaren proiekzioa egingo baitute martxoaren 28an, Seminarixoan. Hori ez ezik, bi ipuin musikatu eta kontzertu didaktikoak ere antolatu dituzte.

Debagoieneko Musika Eskolen kontzertua ere egongo da egitarauaren baitan; apirilaren 1ean egingo dute hori, Eskoriatzan.

 

PROGRAMA:

MARTXOAK 27 Ostirala
19:00 HILLEAU –Musikeneko soka laukotea . . .

BERGARAKO MUSIKA ESKOLAKO ORKESTRA SINFONIKOA.     .    .    .    .    .    .    .    Seminarixoa

19:30 MARTXA KALERA -KONBOAK!!   .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    Irala kalean

 

MARTXOAK 28 Larunbata

09:30 OINARRIZKO ZUZENEKO SOINUZTAPENA, Aitzol Mujikaren eskutik  .    Musika Eskolan

11:00 Arrasate eta Bergarako Musika Eskoletako Suzuki ikasleak.   .    .    .    Seminarixoa

13:00 Tronpa, tronpeta eta oboe ikasleen emanldia .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    Seminarixoa

18:30 ARRATSALDE BAT OPERAN!!. .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    Seminarixoa

Puciniren TOURANDOT, OPERAREN aurkezpena eta proiekzioa

 

 

MARTXOAK 29 Igandea

17:30/ 19:00 Kaixo, Stoltz jauna. Hor zare?( ipuin musikala) .    .    .    .    .    .    .    Seminarixoa

Hasiberrien abesbatza ,Haurren abesbatza eta talde instrumentala

 

MARTXOAK 30 Astelehena

17:30 Musika Familian  tailerra, Maite Vicuñarekin   .    .    .    .    .    .    .    .    Musika Eskolan

0-15 hilebeteko haurrentzat

17:45  ZURE INSTRUMENTUAREN BILA!!! .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    Musika Eskolan

18:15 Musika Familian  tailerra, Maite Vicuñarekin   .    .    .    .    .    .    .    .    Musika Eskolan

15 hilebete-3urtetako haurrentzat

18:30 Piano ikasleen emanaldia .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    Seminarixoa

19:00 Helduen  kontzertua .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    Musika Eskolan

 

MARTXOAK 31 Asteartea

09:30 WILLI WONKAren  MUSIKA FABRIKA!! .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    Musika Eskolan

Bergarako ikasleei zuzenduta, erakustaldi pedagogikoa

18:00 Piano eta Gitarra ikasleen eskutik:Disney Musika  .    .    .    .    .    .    .    .    .    Seminarixoa

19:00 Txistu taldea eta flauta ikasleak .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    Aroztegin

19:30 Arrasate, Ordizia eta Bergarako Biolontxelo ikasleen emanaldia .    Seminarixoa

 

17:45  ZURE INSTRUMENTUAREN BILA!!!. .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    Antzuolako Olaran

18:30 Trikitiak , perkusioa eta dantzariak.   .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    Seminarixoa

18:30 Soka Taldea, Debagoienako Musika Eskolen kontzertua .    .    .    .    .    .    Eskoriatzan

19:00 klarinetea, Bibolin eta Biola ikasleen emanaldia  .    Mariaren Lagundiaren elizan

APIRILAK 1 Asteazkena

5:00-16:30 Musika elkarrekin, piano eta gitarra ikasleak ….Antzuolako Olaran

APIRILAK 2 Osteguna

11:00 NAGUSIENDAKO MUSIKOTERAPIA, Maite Vicuñaren eskutik .    Eguneko Zentroan

18:30 MUSIKA KALERA!!!   .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    Bergarako kaleetan

 

Oboeak,- saxofoiak- akordeoiak-bibolinak-biolontxeloak-biolak-klarineteak-tronboiak- tubak-bonbardinoakTronpetak-tronpak-flautak-trikitixak-fagotak-dantza

 

APIRILAK 3 Ostirala
14:00 ZURE INSTRUMENTUAREN BILA . . . . . . . . . . . . . . . .    Musika Eskolan
16:45 ZURE INSTRUMENTUAREN BILA . . . . . . . . . . . . . . . .    Musika Eskolan

18:00 Musika tailerra eta gitarra taldea: KOLORETAKO MUNSTROA   .    .    Zabalotegi aretoan

19:00 Kantu ikasleen emanaldia  .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    Seminarixoa

APIRILAK 4 Larunbata

Dantza taldea, trikitia eta perkusio taldea, Erramu zapatua .    .    .    .    Bergarako kaleetan

 

APIRILAK 23 Osteguna

18:30 ZURE INSTRUMENTUAREN BILA .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    Musika Eskolan

Gurasoentzat

 

APIRILAK 25 Larunbata

Ate irekiak  .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    .    Bergarako  Musika Eskolan

 

APIRILAK 26 Igandea

12:30  Bergarako Bandaren kontzertu didakrikoa  .    .    .    .    Bergarako Udalpilotalekuan

 

APIRILAK 28 Asteartea

19:00  AHOTSAREN GARRANTZIA HAUR eta GAZTEENGAN .    .    .    .    .    .    Irizar Jauregian

Hitzaldia, David Azurzaren eskutik

BERGARAKO MUSIKA ESKOLAKO IKASLEAK EIO ORKESTRAN

Beñat Askargorta, Alazne Suinaga eta Ion Aranburu EIO Txiki proiektuan izango dira, eta Maitane Suinagak eta Uxue Garitanok EIO orkestran errepikatuko dute.

Frogak egin ostean, Bergarako Musika Eskolako ikasle diren Beñat Askargorta eta Alazne Suinaga bibolinjoleak, eta Ion Aranburu perkusiojolea aukeratu dituzte Euskadiko Ikasleen Orkestra Txikiaren parte izateko. 2016. urtean sortu zen EIO Txiki orkestrari esker, hamahiru urtetik beherako neska mutikoek ere parte hartzeko aukera dute.

Maitane Suinaga bibolinjolea eta Uxue Garitano biolontxelojolea, EIO orkestrako proiektuan  izango dira aurten ere. Eskarmentu handia dute biek; izan ere, dagoeneko bi urte eman dituzte, Garitanok biolontxeloarekin eta Suinagak biolinarekin, Euskadiko Ikasleen Orkestra gazteko kide izaten. Gazte mailara pasa aurretik baina, lau eta hiru urte eman zituzten orkestraren txikitxoenen bertsioan, urtebetez gazteena eta txikiena konbinatuz.

IÑAUTERIAK BERGARAKO MUSIKA ESKOLAREN ESKUTIK

Bergarako Musika Eskolak aurtengo iñauterietan ere bere presentzia izango du eta hainbat ekitalditan parte hartuko du:

 

*Otsailak 20, osteguna, Bergarako aratusteei hasiera eman diegu: 

19:00  Ohitura zaharrei jarraituz, Sorgin dantza eskaini dugu Bergarako Musika eta Dantza eskolako dantzari, txistulari eta trikitilariok (75 ikasle inguru). Bergaran tradizionalki egiten zen moduan hartza ere atera da domadorearekin.

Arratsaldeko 19:00etan plazan elkartu eta txistularein laguntzaz dantza eskaini ondoren, Txistulari eta trikitilariein kalejiran ibili gara,  honako geldialdiak eginez: San Martin plazan, Simon Arrietan, Fraiskozurin eta Iralan.

 

*Otsailak 22, larunbata

18:30   PIRRITX, PORROTX ETA MARI MOTOTS pailazoen “Bizidantza” ikuskizuna, Bergarako Udal Pilotalekuan.

Aurtengo ikuskizunean EUSKAL DANTZAK garrantzi berezia izango du eta Bergarako musika eskolako  dantza taldeak gonbidapena jaso du bertan parte hartzeko; 25 dantzari irtengo dira taula gainera. Sei dantza ezberdinetan parte hartuko dugu:

Dantzen zerrenda:

1-BI KATU (AGURRA)

2-ASTOAREN LEGATZA (ZAZPI JAUZI) –Bikoteka

3-MARMOKAREN DANTZA (ESKU DANTZA) – Bikoteka.

4-KAMELEOIA (SAN PETRIKE)

5-HIZKUNTZEN BASOA (DANTZA JAUZIA) – Bikoteka

6-POZAREN PLAZA (FANDANGOA) – Bikoteka

 

*Otsailak 25, asteartea

16:30   Musika Eskolako gazteen bandaren KALEJIRA. Ibilbidea: Musika Eskola, San Pedro kalea, Mizpirualde egoitza, Ariznoa plaza, Artekalea, Arruriaga, Masterreka, Bideberri, Fraiskozuri plaza, Herrilagunak, Irala kalea, Simon Arrieta plaza, Barrenkalea, San Martin plaza, Musika Eskola.

 

BERGARAKO MUSIKA ESKOLAKO PIANO IKASLEAK ANDOAINGO XV.PIANO JAIALDIAN

Bergarako Musika Eskolako ikasleek urtero izan ohi dute presentzia jaialdi honetan eta aurtengoan ere 18 piano jole aritu ziren bertan. Eskolako Irakasle eta ikasleak pozik etorri dira egin duten lanarekin.

Andoaingo Piano jaialdia sortu zenetik 15 urte pasa dira eta Bergarako Musika eskolako ikasleek urtero izan dute presentzia jaialdi honetan.  Andoaingo jaialdia oso motibagarria da ikasleentzat: Antolakuntza bikaina izaten da. Auditorio bikainean  eta ikasleek “cola” pianoan jotzeko aukera daukate.

PIANO ETA HIZKUNTZA MUSIKALEKO KLASEAK EMATEKO ESKAINTZA

BERGARAKO MUSIKA ESKOLAn baja bat kubritzeko irakasle baten bila gabiltza.

PIANO eta HIZKUNTZA MUSIKALEko klaseak eman beharko ditu.

23h30’ lektiboak, astelehenetik ostiralera.

Interesatuok jarri zaitezte gurekin harremanetan 943765780

edo emailez: idazkaritza@bme.e.telefonica.net

Tronpa, tronpeta eta tronboi ikasleek Bergarako kaleak alaitu dituzte

Bergarako musika eskolan tronpa, tronpeta eta tronboia ikasten diharduten zortzi ikasle (9 eta 13 urte bitartekoak) eta beraien irakasle Xabi Torres eta Jabi Arrondok, Bergarako kaleak alaitzen aritu dira gaur eguerdian (urtarrilak 11, larunbata). Herriko hiru gunetan aritu dira: Justo Garate plazan, frontoian eta Irala kalean:  Ekimen honen helburua da musika kalera ateratzea eta ikasleek urtean zehar musika eskolan ikasten dutena kalean erakustea da; eguraldiak lagun, giro polita sortu da eta herritarrak gertutatzea lagundu du.

ALIZIA MUSIKALA KURSAALEN

2020ko urtarrilaren 4ean, arratsaldeko 19:30etan, Alizia Musikalari agur esango diogu Donostiako Kursaalen.

 

Dagoeneko sarrerak salgai daude https://www.kursaal.eus/es/agenda/alizia-musikala/ web orrian.

 

Kontuan izanik bi urte ondoren  azken antzezpena izango dela, Bergarako Udalak bat egin du ekimen honekin. Hori dela eta,  autobus bat jarriko du Bergaratik Donostiara musikala ikustera doazenentzat.

 

Autobusa doan izango da  59 plazak bete arte.  Ikuskizunerako sarrera dutenak aukera izango dute,  eta izen ematea Bergarako Musika eskolan izango da sarrera erakutsiz (telefonoz edo postaz ez da enkargurik hartuko).

 

Autobuserako izen ematea Bergarako Musika Eskolan: abenduaren 2tik aurrera (arratsaldeko 16:00etatik 19:00etara).

 

Autobusaren irteera Bergaratik, 18:00 etan izango da eta Donostiatik vuelta 22:30etan.