Iazko ikasturtean gure bibolin ikasleek diren BEÑAT ASKARGORTA eta ALAZNE SUINAGAk, Euskal ikasleen orkestra txikian parte hartzeko frogak gainditu arren, egoera pandemikoak ez zien esperientziaz gozatzen utzi. Hala ere, ez dute amore eman eta lanean gogor jarraitu dute aurten, EIO TXIKI-ko partaide izateko.Aurreko asteburuan izan ziren EIO TXIKIKO frogak eta BEÑATek eta ALAZNEk lortu dute!!! Aurten ere EIOko partaide izateko aukeratuak izan dira.Zorionak bioi!!! Baita Josune Ena irakasleari
Egilea: musikaeskola16
2019-2020 ikasturteko diploma banaketa
- 2019-2020 ikasturtean 2. mailako titulua eskuratu zuten hamaika ikaslek martxoaren 5ean diploma jaso zuten Mariaren Lagundia elizan egin zen kontzertu ekitaldian. Pandemia egoera dela eta, Parte hartzaileek ezin izan zuten ekainean kontzertua jo eta diploma jaso baina oraingoan bai! Musika maila oso ona erakutsi zuten kontzertuan.
Emakumeak musikan ere bagarelako, hemen gaudelako eta izango garelako. Klikatu hemen bideoia ikusteko
- Musika instrumentuek ez dutela generorik eta edozein jo dezaketela emakumezkoek ere erakutsi nahi izan dute Bergarako musika eskolako ikasleek: tuba, tronpa, tronboia, baxua, bateria eta beste edozein. “Musikan ere badago zer aldarrikatu! Eta iritsi da aurrera egiteko unea”.
ZUZENEKOEN OINARRIZKO SOINUZTAPENA

TXALAPARTA IKASTAROA
Txalapartaren oinarrietan interesa duzuen 12 urtetik gorako gazte eta helduei zuzenduta dago. Otsailaren 23tik ekainaren 15era, 45′ astean (asteartetan), bi pertsonako taldean izango da. Ttakun taldeko diren Jose Luis Zalacain eta Jesus Larrañaga izango dira irakasleak. Izen emateko epea otsailaren 11n bukatzen da.
MUSIKA FAMILIAN TAILERRA 1-3 urte
Helburu nagusia umeak musikaz gozatzea da bere gurasoekin batera. Eremu erosoa eskaintzen da umeak abestuz, jolastuz eta dantza eginez, dnen artean musikasz gozatzea. Tailerra garatzeko, metodologia aktiboa erabiliko da Gordon metodoan oinarrituta. Hilean behin, larunbatetan: otsailak 20, matxoak 13, apirilak 17, maiatzak 15. Prezioa 46€/40€. bazkideak. Irakaslea: Maite Vicuña.
Izen ematea otsailaren 11 arte. 943765780
2021 IKASTAROAK, aukera berriak sortuz
Bergarako Musika Eskolak aurre egin nahi dio bizi dugun egoera zail honi, eta betiko moduan gure eskaintza hobetu eta zabaldu nahian, herritarrei zuzendutako hainbat ikastaro antolatu ditugu.
Ez izan beldurrik, eta eskaintzen ditugun ikastaroen artean, bateronbat zugan interesa sortzen badu, gerturatu eta informa zaitez. Une egokia izan daiteke gauza berriak ikasteko.
Aukera berriak sortuz…
Izkutuko emanaldiak, gabonetan!
Aurten, ezin izan dugu Udalpilotalekuan gabonetako kontzerturik egin, baina gure entseiu aretoan grabatu ditugu IZKUTUKO EMANALDIAK, Honekin batera, grabaketa batzuk ikus ditzakezue:
PETER PAN ETA ALIZIA MUSIKALEN DVDak salgai
Gabonetan opari polit bat egitea nahi?
PETER PAN MUSIKALA ETA ALIZIA MUSIKALEN DVDAK SALGAI ditugu Musika Eskolan.
Musika eskolako bulegoan, gaurtik hasita, 16:00etatik 19:00etara ( abenduaren 22ra arte)
KONTZERTU SOLIDARIOA, klikatu hemen ikusteko!
Honekin batera azaroaren 25ean, emakumeen kontrako indarkeriaren egunean , Mugarik Gabeko Musikarien kontzertu solidarioa ikus dezakezue.Ordizia, Colombia, Donostia, Bilbo, Cabo Verde, Getxo, Gasteiz, Llíria, Bergara,Kurdistán eta Soraluzeko herriak elkartu ziren, Musika hizkuntza unibertsala dela eta Kulturak libre egiten gaituela gogoratuz.