Ikasturte bukaerako emanaldiak

Bergarako Musika eskola azken txanpan dago eta honen bidez, kurtso bukaeran gauzatuko diren kontzertuen berri ematen dizuegu:

  • Maiatzak 27 , osteguna,  Mariaren lagundiako elizan, 18:30ean helduen kontzertua
  • Ekainak 3,  osteguna, Sta. Marina elizan, 19:00etan, Bergarako Musika Eskolako Haurren abesbatza eta Bergarako Orfeoi Gazteak,  Ahotsak Batuz, kontzertua eskainiko dute
  • Ekainak 15,  18:30ean Seminarixoan, trikiti, pandero,  eta perkusio kontzertua
  • Ekainak 16 eta 17, asteazkena eta osteguna, 18:00 Torresoroan, Antzuolako ikasleen kontzertuak.
  • Ekainak 18, 20:00 San Martin Plazan, Dantzaz beteriko gaua.
  • Ekainak 22, asteartea, 18:30ean Mariaren Lagundiako elizan, Diplomatuen kontzertua.

Euskal Dantzak ikasleen eskutik

Atzo, maiatzak 6, Bergarako musika eskolako Dantza ikasleek emanaldi bikaina eskaini zuten San Martin plazan.

Gaur egun, Bergarako Musika Eskolan 90 dantza ikasle ditugu eta atzo, 6-12 urte bitarteko 50 neska-mutikok, Eneko Galdos irakaslearen gidaritzapean, Euskal Herriko hainbat txokotako euskal dantzen erakusketa egin zuten.

Hasteko eta agurtzeko,  dantzari txikienek Ikurrin Dantza dantzatu zuten.

Ondorengo, talde desberdinetan honako dantzak egin zituzten: Brokel Dantza, Zinta Dantza, Axuri beltza, Zazpi jauzi, Makil Dantza, eskuko dantzak, zortzikoa…

Dantza emanaldiari bukaera emateko, denek elkarrekin Sorgin Dantza eta Polka dantzatu zuten.

Asko izan dira  gainditu beharreko zailtasunak, baina azkenean urte terdi geroago, San Martin plazan emanaldi hunkigarri eta polita egitea lortu zuten guren dantzariek!!

Zorionak dantzari guztiei, gurasoei eta Eneko irakasleari eta eskerrak bertara gerturatu zinenten guztiei.

Kultura segurua eta beharrezko adelako!!!

XVII.APIRILEAN MUSIKA

MUSIKAK BATZEN GAITUELAKO…MUSIKAREKIN HAZI, HEZI ETA BIZI!!!HAINBESTE HILEBETETAN LANDUTAKOA, PRESTATUTAKOA…….ZUEKIN PARTEKATZEKO UNEA IRITSI DA!Kontzertuak, ipuin musikatuak, ikastaroak, hitzaldiak…Osasun neurriak bermatzeko, aforo mugatuak izango dira ekitaldi guztietan.Ekitaldi guztiak dohain izango dira, baina gonbidapena beharko da. Gonbidapen erreserba egiteko deitu musika eskolara astelehenetik ostiralera 17.00etatik 19.00etara. 943765780. Edo bertara gerturatu gonbidapena jasotzeko.HERRIXA MUSIKAZ BETETZEKO UNEA IRITSI DA!!!

Erramu zapatuko dantza emanaldia

Erramu zapatuko Dantza emanaldia, martxoaren 25ean, osteguna, arratsaldeko 18:30ean, San Martin plazan izango da. Orduerdi inguruko ekitaldia izango da.

Dantza ikasleek, Eneko Galdos irakaslearen zuzendaripean,   Euskal Herrian egiten diren Dantza tradizionalak dantzatuko digute: makil Dantza, ezpatadantza…..

COVID-19a dela eta, neurriak jarri eta beteko dira, besteak beste, distantziak bermatu, hidrogela eskura jarri, eta edukiera mugatu (80 lagunendako aforoa).

GAZTE BANDA ETA BIG BAND TALDEEN KONTZERTUA

Bergarako  Musika  Eskolako GAZTE BANDA ETA BIG-BAND taldeek , martxoaren 24an (asteazkena), arratsaldeko 19,00etan, San Pedro elizan, KONTZERTUA eskainiko dute.

Pandemia hasi zenetik, lehen aldiz joko dute zuzeneko kontzertu batean. Eta horretarako neurriak jarri eta beteko dira (hidrogelak, distantziak, aforoa…)

Sarrerak, gonbidapen bidez banatuko dira. Kontzertua ikusi eta entzuteko interesa edukiz gero, Musika eskolara deitu dezakezue (943765780).

Gazte Bandan, Alberto Laskurainen gidaritzapean,  37 musikari daude (10-17 urte bitartekoa).

Big Band taldeko zuzendaria  Angel Agirianoren da eta  9 musikarik osatzen dute taldea.(13 urtetik gorakoak).

Honako programa eskainiko dute:

BIG-BAND

Peter Gunn Theme………………………………………………… Henry Mancini

Brezin…………………………………………………………………. M.Sweeney

Gimme some Lovin……………………………. S. Davis-M.Winwood-S.Winwood

Crazy Train………………………………….………………………… O. Osburne

ZUZENDARIA: Angel Agiriano

GAZTE BANDA

One Direction in Concert…………………………..………….  Mold.: M. Brown

Glu,Glu,Glu………………………………………………………  J.M. Iparragirre

                                                                                                                                        Mold.: A. Laskurain

Do You Want………………………………….………….…………….  L. Henry

                                                                                                              Mold.: A. Laskurain

Bakarlariak: Alazne Suinaga – Ion Agiriano

La Bamba………………………………………..…………………….  Herrikoia

                                                                                                      Mold.: M. Saurer

ZUZENDARIA: Alberto Laskurain

BIG BAND – GAZTE BANDA

Uptown Funk………………………………………………………… Bruno Mars

                                                                                                         Mold.: M.Story