*43. EUSKAL HERRIKO DANTZA SOLTE TXAPELKETA, BIKOTE GAZTEENTZAT, Bergarako Musika Eskolak, Bergarako Udalaren eta Gipuzkoako dantzari biltzarraren laguntzaz antolatu du.
Txapelketa, azaroaren 28an, igandea, eguerdiko 12:00etan Seminarixoa aretoan izango da.
*Guztira, 16 urtetik beherako 13 bikotek eman dute izena, guztiak gipuzkoarrak: Azpeitiko 7 bikote, Zestoako bikote 1, Ibarrako bikote 1, Lezoko 2 bikote eta Lezo-Pasai Donibane eta Lezo-Bidaniako beste bikote bana.
*Epaimahaikoa, Gipuzkoako Dantzari biltzarrak izendatutako 4 kidek osatuko dute:
- Idoia Besada (Pasaia)
- Josu Ibarra (Laudio)
- Karlos Sarriegi (Hernani)
- Nerea Vesga (Errenteria)
- Idazkari eta jantzi epaile lanetan (Estibalitz Iturria).
Bikoteek FANDANGOA Bergarako txistulari bandaren laguntzaz eta ARIN-ARINA Estanga Anaiarreba trikitilarien laguntzaz dantzatuko dute.
Txapelketa bukaeran, Bergarako Musika Eskolako dantza ikasleek, parte hartuko dute: txistulariak Jose Inazio Ansoarenaren Lexearen habanera joko dute,eta 11-12 urteko talde honek Gipuzkoako pausotan oinarritutako koreografia eskainiko digute.
Ondorengo sariak emango dira:
- Saria. Udalak emandako garaikurra, txapela, zapia eta 180 €.
- Saria. Garaikurra eta 160 €.
- Saria. Garaikurra eta 150 €.
- Saria. Garaikurra eta 140 €.
- Saria. Garaikurra eta 130 €.
Garaikur bereziak ere izango dira:
- Jantzi egokienarentzat
- 12 urte arteko ongien sailkatutako bikotearentzat
Garaikurrak Bergarako Xanti Arrieta zeramikagileak eta Xabier Diaz de Zerio Eskultureak espreski eginikoak dira.
Pandemia aipamena: iaz, azken momentuan txapelketa bertan behera geratu behar izan zen eta aurten bai! Aurtengo saioa antolatzeko Covid 19 dala eta protokolo berezi bat ezarri dugu. Hala, parte hartzaile guztiek maskara erabiliko dute, musika jo, edo dantza egiten ez duten tarte guztietan.
Hori horrela ikusleei ere eskatzen dizuegu saioak irauten duen bitartean maskara jarrita izateko.
Kultura segurua dela!