Bergarako Musika Eskolak 39 urteetan zehar heziketa musikala eskaini die bergararrei.
Ibilbide luze honetan, herriko talde musikalekin elkarlanak garrantzi handia izan du. Horrela, elkarlanean, sortu zen duela 33 urte UDABERRIKO JAI-KONTZERTUA.
Jai honek bere eboluzioa izan du eta aurten, bi urte eta gero, pandemiaren baimenarekin, berrikuntzekin gatoz:
Musika auzoetara eramango dugu eta ondoren erdigunera joango gara.
Herriko musika taldeen partaidetza ere izango dugu eta bertako ikasle eta gurasoak ondorengo ekitaldietan parte hartzera (kantuan, dantzan…) gonbidatzen zaituztegu:
-11:00 Musika auzotan:
Kantu Jira trikitilariekin: Matxiategin (kayak taberna parean)
Badator Korrika!!!Musikariok bertan egongo gara! HITZEKIN eta MUSIKAREKIN EUSKERAZ!!!
Musikarion kilometroa Zumelaga parean izango da: 236-1 km. Apirilaren 1ean, ostirala 12:12an. Korrika kulturaleko ekitnzetan ere parte hartuko dugu: bezperan, ostegunean, arratsaldeko 18:30ean, erraldoiekin batera irtengo gara trikitilali eta panderojoleak. Egunean bertan, arratsaldeko 19:30etan plaza dantzak gidatuko ditugu Seminarixoko karpan.
Martxoaren 26an, larunbata Euskal Herriko Trikitixa Eguna ospatuko da Pasaian eta Bergarako Musika eskolako trikiti eta pandero ikasleak bertan izango dira. Egun osoko egitaraua izango da:
11:30 Elkartzea
12:00 Kalejira
13:00 Kontzertuak: TRIKI-BLINDERS, TRIKIDANTZ, IRATZAR eta KORRONTZI
Martxoaren 27an hasi eta apirilaren 27ra arte izango da aurtengo Apirilean Musika. Musikarekin gozatzeko eta herritarrei gerturatzeko helburuz 28 ekintza antolatu ditugu: ikastaroak, instrumentu ezberdinen emanaldiak, elkartrukeak, musika kalean….
Dagoeneko 38 urte daramagu Bergarako Musika Eskolak herritarrei hezkuntza musikala gerturatzen, eta eginkizun horretan “ezinbestekoa” izan da Apirilean Musika ekimena. XVIII. aldia izango da aurtengoa, eta musika eta kultura herritarrekin partekatzeko asmotan 28 ekintza antolatu ditugu Udalaren laguntzarekin. Eskolak egun dituen ia 600 ikasleak soilik ez, herritarrak ere protagonista izango dira.
-Musikarien erakusleihoa
-Ikastetxeekin elkarlana: Herriko hiru eskolekin elkarlanean ere proiektua garatu dugu eta bandaren kontzertu didaktoak zein ipuin pedagogikoa ere izango dira.
Egitarau osoa
Martxoak 27, domeka:
Bergarako Bandaren kontzertu didaktikoa. Udal Pilotalekuan, 12:30ean.
Apirilak 1, egubakoitza:
Musika Eskolako Orkestra Sinfonikoa eta Cello Ensemble. Seminarixoan, 18:30ean.
Dantza gidatua. Seminarixoko karpan, 19:30ean.
Apirilak 2, zapatua:
Arrasate Musikaleko eta Donostiako Eskudero Ganbara abesbatzeko taldea. Seminarixoan, 11:30ean.
UEMyD Musika eta Dantza Eskolen Elkarteko kide guztiak kalera aterako dira martxoaren 15ean, 18:30ean, bakearen aldeko kontzertu bateratua eskaintzeko.
Martxoaren 15ean, UEMyD Musika eta Dantza Eskolen Elkarteko eskola guztiek bat egingo dute bakearen aldeko emanaldia eskaintzeko. Hala, 18:30ean, Elkarteko Eskoletako ikasle zein irakasleak beren hirietako kaleetara aterako dira ( gu Espoloira), bakea aldarrikatzeko melodiak interpretatzeko.
Ekimenarekin bat eginez, Bergarako Musika eta Dantza Eskolako ikasle eta irakasleak Espoloian elkartuko dira, beren instrumentu zein ahotsekin Beethovenen Alaitasunaren ereserkia interpretatzeko. Ekitaldi honekin, Eskolak bakearen aldeko aldarrikapen irmoa zabaltzea du xede, eta baita gerraren biktima eta errefuxiatuei elkartasuna adieraztea ere.
UEMYD MUSIKA ESKOLEN MANIFESTUA
Egun hauetan, atsekabetuta ikusten ari gara Ukrainan gertatzen ari dena; komunikabideek milaka hildako eta ia bi milioi errefuxiatu aipatzen dituzte, herrialdetik ihesi doazenak, haien bizitzak, oroitzapenak eta, horietako asko, familiako kideak atzean utziz. Giza eskubideak berariaz urratzen dituen botere-borroka baten erdian harrapaturik dauden biktima errugabeak dira. Izan ere, nahiz eta desadostasuna legitimoa izan, inposizio armatua, suntsipena eta erahilketa erabat onartezinak dira.
Horregatik, Musika Eskolen Elkarteak erabateko gaitzespena adierazi nahi dio gerra honi eta edozein indarkeria motari, edonon dela ere. Era berean, gure elkartasun osoa adierazi nahi diegu gerraren ondorio latzak jasaten ari diren pertsona guztiei, ilusio eta itxaropenak indarrez atzemanda ikusi dituzten haurrei eta familiei.
Horren urrun eta horren hurbil. Horren urrun, bizi dugun garaian ulerkaitza suertatzen delako gertatzen ari dena. Eta horren hurbil, inbasioaren laztura sufritzen ari diren ukrainar guztiekin identifikatuta sentitzen garelako, eta baita gatazka armatuaren eta gobernuaren ankerkerien aurka manifestatzeagatik zigortuak izan diren, herrialdetik ihes egin behar izan duten edota sekula hasi behar ez zukeen gerran hil diren hiritar errusiarrekin ere.
Gu ez gara politikan eta gai geoestrategikoetan adituak; gu musikariak gara, baina desadostasunak gorabehera, badakigu eta uste osoz aldarrikatu nahi dugu bakea eskubide ukaezina eta unibertsala dela, elkar ulertzeko modua eta etorkizunerako bide bakarra.
Musikak bonbak isilaraz ditzala eta gure instrumentuak izan daitezela arma bakarrak, notak jaurtiz mundua bakearen aldeko doinuekin samurtzeko.
Olaso Dorrea Fundazioak eta Bergarako Udalak antolatutako Monzon-Ganuza Euskal utopikoei saria banatu zen atzo, martxoak 10, bigarren urtez, Bergarako Seminarixoan egindako ekitaldian.
Bergarako Musika Eskolako Alazne Suinaga, Miren Elorza eta Beñat Askargorta biolin joleek, Uxue Garitano biolontxelo joleak, eta Eneko Galdos dantzariak ere parte hartu zuten ekitaldian.
2021eko martxoaren 9an Telesforo Monzon hil zenaren 40. urteurrenaren testuinguruan sortu zuten Bergarako Udalak eta Olaso Dorrea Fundazioak Olasotar Telesforo Monzonen eta bere bizitza osoan bidaide izan zuen Josefa Ganuzaren izena daraman saria. Eta Euskal Herriari, euskal kulturari eta bere hizkuntzari, euskarari, bizi osoko lana eskaini dioten herritarrak omentzea du helburu.
Jose Luis Elkorok eta Mari Karmen Ayastuyk saria “oso eskertuta eta emozio handiarekin” jaso zuten. Euskal utopiko guztiei esker herri honetan egindakok lana eta hortik jasotako emaitzak nabarmendu zituen Elkorok bere hitzartzean. Ayastuyk, urtetan egin duten lanaz, “herriarentzat egin dugun lana ez dugu eginbeharretik egin, maitasunetik baizik”, esan zuen.
Senitartekoak eta lagun ugari izan zituzten alboan Jose Luis Elkorok eta Mari Karmen Ayastuyk. Baita instituzioetako, sindikatuetako, hezkuntzako, kulturako, kiroleko, euskalgintzako eta beste arloetako ordezkariak ere. Euskal Herriko txoko desberdinetatik etorritakoak.
KUKUBIKU KANTAK I – HAUR ABESBATZAK AURKEZPEN KONTZERTUA / CONCIERTO DE PRESENTACIÓN Euskal Kantu Zaharren 20 moldaketa berri / 20 nuevos arreglos de antiguas melodías vascas TOLOSA 2022.03.12 San Frantzisko elizan 20:00tan
Abesbatza partehartzaileak / coros participantes: – Andoaingo Musika Eskolako Abesbatza – Arrasateko Goikobalu Txiki Abesbatza – Bergarako Musika Eskolako Haurren abesbatza – Donostiako Ekoik Abesbatza – Hernani Musika Eskolako Abesbatza – Ordiziako Oroith Txiki Abesbatza – Soraluzeko Haur Abesbatza
Zuzendariak / Directores: Junkal Guerrero, Katrin Iturralde, David Azurza