Mugarik gabeko Musikarien elkartearekin elkarlanean, konexioa Guatemalakin

Bergarako Musika Eskolakook MUGARIK GABEKO MUSIKARIEN ELKARTEarekin elkarlanean, Guatemalako El RECUERDO Kultur Kooperatibako Musika Eskolarekin konexioa egin genuen urriaren 19an, arratsaldeko 19:00etan. Musika partekatzeaz gain, bi herrialdeetan GENERO INDARKERIAREN aurkako bizipenak eta iritziak partekatu genituen. Maite Aristegi Martxantera elkarteko kidea eta musika eskolako ikasleak, Euskal Herriko egoerari buruz hitz egin zuen. Konexioari bukaera emateko gure Big Band taldeak emanaldia egin zuen eta Guatemalako musika eskolako ikasleek irakasleek marinbekin agurtu zuten elkartrukea

ORGANO ERROMANTIKOAREN NAZIOARTEKO XXII.ZIKLOA

ORGANO ERROMANTIKOAREN NAZIOARTEKO XXIII. ZIKLOA hasi da. Bergarako Musika Eskolako Haurren abesbatza, Bergarako Orfeoia Gaztea eta AITOR OLEA organojoleak, datorren larunbatean, urriak 8, arratsaldeko 20:00etan, kontzertua eskainiko dute Sta.Marina Parrokian. Sarrera doan.

HELDUENTZAKO EUSKAL DANTZAK

Bergarako Musika eskolak, dantzan ikasi eta egin nahi dutenentzant Helduentzako  Euskal Dantzak eskaintzen ditu.

Ikaslearen maila arabera, hainbat talde ditugu eta hasiberrientzat talde berri bat sortzera goaz. Gainontzeko taldeetan ere plazak bete arte, izena eman leike.

Taldeak:

  • Asteazkena, goizez, 9:30-11:00, oinarrizko maila
  • Asteazkena, arratsaldez, 19:00-20:30 oinarrizko maila (talde berria)
  • Osteguna, arratsaldez, 19:30-21:00 Sakontze I maila
  • Ostirala, arratsaldez, 18:00-19:30 Sakontze II maila.

Izen ematea zabalik dago, plazak bete arte!

Informazioa eta izen ematea:

943765780-679154512 whatsapp

idazkaritza@bme.e.telefonica.net

GINKANA MUSIKALA

Bi urte ostean, merezitako San Martinak izan ditugu Bergararrok, eta Bergarako Musika eskolaren presentzia ez da falta izan.Hurrengo geltokia KULTURA KALERA. Datorren igandean 11:30etatik 14:00etara, Bergarako kaleetan izango gaituzue berriz.GINKANA MUSIKALA antolatu dugu LHko ikasle guztientzat. Herriko hiru gunetan: San Martin Plaza,Irizar Jauregiko jardinetan eta Irala kalean, eskolak eskaintzen dituen instrumentuak ikusteko aukera egongo da. Ginkanean parte hartzeko Musika Eskolan eman behar da izena. Osatutako taldeak instrumentuak ezagutzen joango dira galdera batzuei erantzunez. Ibilbidea osatutakoan, partaide guztiak domina bat jasoko dute eta Irala kalean grabatuko dugun LIPDUBean parte hartzeko aukera izango dute. OLATU BAT kanta grabatuko dugu, irakasleek osatutako orkestrarekin batera.Animatu eta LH1,2,3,4,5 edo 6ko ikaslea bazara, eman izena BERGARAKO MUSIKA ESKOLAKO bulegoan: 15:30eratik 19:00etara

Bikote Nagusientzako 37.Dantza Txapelketa, musika eskolaren eskutik

San Martin jaien egitarau barruan, irailaren 17an, Bergarako Udalaren eta Gipuzkoako Dantzari Biltzarraren laguntzaz, Bikote Nagusientzako 37.Dantza Txapelketa antolatu dugu. Aurkeztu diren zazpi bikotetatik sei gipuzkoarrak izan dira eta zazpigarrena Gipuzkoako eta Bizkaiko bikoteak osatutakoa. Aurtengo Bergarako dantza askatu txapelketa, Maren Galvez-Gorka Granado (Lezo-Sopela) bikoteak irabazi du. Bigarren Saria berrriz, Bergarako Julen Murgiondo eta Saioa Galarragak eskuratu dute. 3. saria Nora Aizpuruk eta Iker Zabalak jaso dute. Txapelketa Seminarixoa aretoan izan da eta Bikoteek fandangoa Bergarako Txistulari bandaren laguntzaz eta arin-arina trikitilarien laguntzaz dantzatu dituzte.

Maren Galvez eta Gorka Granado txapelduna

SAN MARTIN JAIAK: helduen danborrada, haurren danborrada…..

San Martin jaietan Musika eskolako ikasle, irakasle eta gurasoak jaietan murgilduta ibiliko gara:

Irailak 15, osteguna: -Mizpirualde Egoitzan Trikitilariak eta gauen Helduen danborrada

Irailak 16, ostirala-Haurren danborradan Gazte Banda

Irailak 17, larunbata-Bikote Nagusien 37.dantza txapelketa “Moises Azpiazuren oroimenez

Irailak 18, igandea-Afrikar dantza eta musika

Gazte Banda haurren danborradan

2022-2023 hasiera eta matrikulazioa zabalik!

Uda musika eginez, ikasten,gozatzen eta gozarazten pasa ostean, prest gaude ikasturteari hasiera emateko.Irailaren 5ean, astelehena, 16:00etan hasita eta 19.00ak arte, instrumentuen ordu banaketa egingo dugu.Irailaren 7an, klase guztiak hasiko dira.Musika ikasiz, gozatu nahi baduzu, oraindik aukera daukazu. Irailaren 1ean matrikulatzeko epea zabalduko dugu, plazak amaitu arte!!!Matrikula egiteko aukera ezbedinak daude:· Bergarako Musika Eskolako web orrian http://bergarakomusikaeskola.com/· Bergarako Musika Eskolako bulegoan:Irailaren 1 eta 2 9:00etatik 13:00etaraIrailaren 5etik hasita 15:30etatik 19:00etaraJARRI GUREKIN HARREMANETANTelefono zkiak: 943765780 – 679154512E-posta: idazkaritza@bme.e.telefonica.netHelbidea: Espaloia z/g, 20570 Bergara

AHOTSAK BATUZ KONTZERTUA

Bergarako Musika Eskolak eta Bergarako Orfeoiak aspaldi siñatutako hitzarmenaren ondorioz, hainbat ekintza egiten dituzte elkarrekin.

Bergarako Musika Eskolako haurren abesbatzakoek 13 urte betetzen dutenean bere ibilbide korala bukatzen dute Eskolan, eta abesten jarraitzeko aukera daukate Bergarako Gazte Orfeoian.

Hori dela eta, azkenengo talde honek duen eskaintza eta lan egiteko modua erakusten zaie gaztetxoei, abesten jarrai dezaten.

Bergarako Orfeoi gaztea ezagutzeko helburuarekin, ekainaren 2an, osteguna,  Mariaren Lagundiako elizan, arratsaldeko 19:30ean eskainiko dute kontzertua, lehen aipatutako Bergarako Musika Eskolako Haurren abesbatzak eta Bergarko Orfeoi Gazteak.

Gaur egun, Bergarako Musika eskolako Haurren abesbatzak Vinaixa Gartzia eta Marije Ugaldek zuzentzen dute. Bergarako Orfeoi Gaztea, berriz, Aitor Garitanok zuzentzen du.

Kontzertuko egitaraua:

BERGARAKO MUSIKA ESKOLAKO HAURREN ABESBATZA

  • Arri arri , mandoko…………………………….………………………………….………………Mold. X. Sarasola
  • Cubanita…………………………………………………..…Musika: Eva Ugalde/ hitzak: Nicolás Guillén
  • Negua Joan da ta……………………………. Musika eta hitzak: Zea Mays/ Mold. Juantxo Zeberio
  • Banaha……………………………………………………………Congoko abesti herrikoia/ Mold. Robinsson

Pianoa: Amaia Urdangarin     Perkusioa: Aratz Olabarria

Zuzendariak: Vinaixa Gartzia eta  Marije Ugalde

BERGARAKO ORFEOI GAZTEA

  • Bring me Little wáter silvy………………………………………..…………….……………………H. Ledbetter
  • Can´t help falling in love…………………………………….…………….……………………Mold. R. Emerson
  • Grease Medley………………………………………………….………………………………………Mold. W. Casey
  • Hemen gaude……………………………………………………………………………………….Mold. A. Garitano
  • Bizirik gaudelako……………………………………………………………………………………………B. Graham

Pianoa: Eli Mendiaraz    

Zuzendaria: Aitor Garitano

BERGARAKO MUSIKA ESKOLAKO HAURREN ABESBATZA

eta

BERGARAKO ORFEOI GAZTEA

  • Kyrie………………………………………………………………………………..………..…………………. Josu Elberdin
  • Errefuxiatuena…………………………………………….……………………………Izaro.- Mold. Marije Ugalde