Bergarako musika eskolako akordeoilariak Nazioarteko Akordeoi egunean

Maiatzaren 6an, igandea, Bergarako musika eskolako akordeoi ikasleak Nazioarteko Akordeoi Eguneko Akordeoi Topaketan parte hartuko dute.

Goizez ospatuko da, Donostiako Blas de Otero plazan, goizeko 10:00etatik 13:00etara.

Bergarako ikasleekin batera, Andoain, Hernani, Pasaia, Deba, Tolosa, Loatzo, Lasarte-Oria, Ondarroa, Getaria, Lezo ,Elgoibar,  Lasarte, Usurbil eta Donostiako ikasleak ere izango dira, denak elkarrekin joko dutelarik.

2018/2019 IKASTURTERAKO MATRIKULAZIO EPEA ZABALIK

2018-2019 ikasturterako Bergarako Musika Eskolak matrikulazio epea zabaldu du.

Eskolaren  helburuak hauek dira:

 

  • Musika kulturaren sustapena, bere aspektu guztietan, bereziki irakaskuntzaren bitartez.

 

  • Bergarako musika taldeen harrobi izatea (Bergarako orfeoia, aritzeta abesbatza, udal musika banda, udal txistulari banda, bergarako orkestra sinfonikoa etb.)

 

 

Bergarako musika eskolak jorratzen dituen esparruak hauek dira: musika sinfonikoa, musika herrikoia eta gaur egungo musika (rock, pop…).

 

Musika ezenikoan lan handia egin du azkenengo urteetan, baita beste herri batzuekin ere elkarlana ….eta 2017-2018 ikasturtean ohiko klaseez gain, hainbat lan eta ekitalditan parte hartu du:

 

Alizia Herrialde Miresgarrian musikala, kontzertu didaktikoak, Erlauntzaren sekretua ipuin musikatua, topaketak, elkartrukeak, kontzertuak, herriko kaleak animatu (gazte bandarekin, big band-arekin trikitilariekin, txisturariekin, dantzariekin),  antzerki eta dantza tailerrak…….

 

 

2018-2019 ikasturteari begira ondorengo ikasketak eskainiko ditu:

 

  • Suzuki Metodoa ( 3 urtetik aurrera)

 

  • Musika eta Mugimendu tailerra (5 urtetik aurrera)

 

  • Euskal Dantzak ( 6 urtetik aurrera)

 

  • Hizkuntza Musikala (7 urtetik aurrera- helduentzat ere)

 

  • Musikoterapia- Musika hezkuntza berezia

 

  • Ahotsa: kantu bakarlaria, abesbatzak (5 urtetik aurrera)

 

  • Istrumentu sinfonikoak: bibolina, biola, biolontxeloa, oboe, flauta, klarinetea, fagot, tronpeta, tronpa, tronboia, bonbardino, tuba, saxofoia, perkusioa

 

  • Istrumentu polifonikoak: piano, akordeoia, kitarra, organoa

 

  • Istrumentu herrikoiak: trikitia,  panderoa, txistua, alboka, dultzaina eta txalaparta.

 

  • Istrumentu modernoak: kitarra elektrikoa, baxu elektrikoa eta bateria

 

 

Bergarako musika eskolak ikasle guztiei taldeetan parte hartzeko aukera ematen die. Horretarako honako talde hauek eskaintzen ditu:

 

  • Orkestra sinfonikoa
  • Gazte Banda
  • Big Band
  • Konboak
  • Abesbatzak
  • Akordeoi taldea
  • Gitarra taldea
  • Trikiti taldea
  • Txistu taldea
  • Dantza taldea

 

Talde hauen helburu nagusia klaseetan ikasitakoa praktikan jartzea, beste ikasle batzuekin batera musika egitea, disfrutatzea  eta kaleratzea da.

 

Matrikulatzeko epea: maiatzaren 2tik ekainaren 15era.

Idazkaritzako ordutegia: 15:30etatik 19:30era

(943765780

idazkaritza@bme.e.telefonica.net

www.bergarakomusikaeskola.com

 

 

 

 

ATE IREKIAK

Maiatzaren 5ean ate irekiak ospatuko ditugu, eguerdiko 11:30etatik 13:30etara.

Eskolako zein herriko haur, gazte nahiz heldu eta familientzat dago zuzenduta, bertan eskaintzen duguna ezagutu, istrumentuak probatu, taldean jo….goiz polit bat, giro paregabean  pasatzeko aukera!

Honez gain, 4 eta 5 urteko haurrentzat tailerra eskainiko eguerdiko 12:00etatik 13:00etara

Animatu eta zatoz ezagutu eta musikaz gozatzera!