Azaroaren 12tik 16ra Bibolin taldea, Hasiberrien abesbatza, akordeoiak, trikitilariak, dantzariak, tronpa ikasleak eta soka taldea izango dira Mizpirualde egoitzan. Bertan kultura astea ospatzen dabiltza eta gure taldeek euren abestiekin egoiliarrak alaituko dituzte.
Egilea: musikaeskola16
750. urteurrena gogora ekartzeko kontzertuan Bergarako musika eskolako partaideak ere!
EUSKAL DANTZAK: ESKAINTZA BERRIA GOIZEZ
Bergarako Musika eskolan gazte eta helduentzako euskal dantzak goizez ere eskainiko ditugu:
Ostegun goizetan, 9:30etatik 11:00etara.
Ikasturteko iraupena izango dug: Urriaren 11tik ekainera bitartean eta irakaslea Eneko Galdos izango da.
Informazioa eta izen ematea: Bergarako Musika eskolan, 943765780 telefonora deituz edo idazkaritza@bme.e.telefonica.net era idatziz.
KULTURA KALERA: instrumentuen erakustaldia
Datorren igandean, irailaren 30ean, azkenengo urteetan bezala eta Udalak KULTURA KALERA antolatutako ekimenaren barruan, Bergarako Musika Eskolak instrumentuen erakustaldia egingo du.
Erakustaldia, San Martin Plazan, 12.00etatik 13:30etara izango da. Eguraldi txarra eginez gero, Seminarioko karpan egingo da.
Heldu, gazte zein haurrak, instrumentu ezberdinak probatzeko aukera izango duzue: Trikitia, akordeoia, pianoa, trompeta, tronboia, tuba, bonbardinoa,tronpa, klarinetea, oboea, fagota, flauta,bibolina, biola, biolontxeloa, gitarra, perkusioa….
Horrez gain, Musioka jokoan parte hartzeko aukera izango duzue, eta txikienentzat ere, musika tailerraren txokoa egongo da.
Anima zaitezte!!!
Probatu eta gozatu!!!
El próximo domingo 30 de septiembre, domingo, estaremos en la plaza San Martin de Agirre para enseñaros los diferentes instrumentos que ofrece Bergarako Musika Eskola. Esta actividad está incluída dentro de la programación KULTURA KALERA que el ayuntamiento ha organizado para el próximo fin de semana.
La muestra de instrumentos será de 12:00 a 13:30 en la plaza San Martin y si hiciera mal tiempo se trasladará a la carpa del seminario.
Grandes y pequeños, tendreís oportunidad de probar, Trikitixa, acordeón, piano, trompeta, trombón, tuba, bombardino, trompa, clarinete, oboe, fagot, flauta, violin, viola, violoncello, gitarra, percusión…
Además podréis participar en el juego MUSIOKA y para los más pequeños tendremos un txoko de taller musical.
Animaos!!
Probad y disfrutad!!!
BERGARAKO MUSIKA ESKOLA SAN MARTIN JAIXETAN !!!
Bergarako Musika Eskolak gogor hasi du ikasturtea.
Ostiralean, irailaren 14ean, seminarixo aretoan , Bergarako Udalak babestuta, bikote nagusien dantza txapelketaren ardura izango du Eskolak.
San Martinetan, ohi den bezala, danborradan ikusiko gaituzue. Irailaren 15ean, Helduen danborradan, konpañia japoniarrean izango gara perkusioarekin, Aitor Aranbururen gidaritzapean , eta Dantzariekin, June Nogueirasen zuzendaritzarekin.
Domekan berriz, Eskolako Gazte Banda jarriko du musika Haurren danborradan.
Eta hau irailaren hasiera besterik ez da, honek jarraipena izango du……
BIKOTE NAGUSIENTZAKO 33.DANTZA TXAPELKETA, “Moises Azpiazuren oroimenez”
Bergarako Musika Eskolak, Bergarako Udalaren laguntzaz, bikote nagusientzako 33. Dantza txapelketa antolatuko du herriko San Martin de Agirre jaien egitarauaren barruan, 2018ko irailaren 14an, arratsaldeko 19:30etan.
-16 urtetik gorako bikote guztiek izena eman ahal izan dute txapelketan; irailaren 7an bukatu zen epea eta guztira 11 bikotek eman dute izena
-E.D.B.k (Euskal Dantzari Biltzarrak) izendatutako hiru kidek osatuko dute epaimahaia: Gabriel Alonso, Arantxa Garin eta Antton Mendizabalek hain zuzen ere.
-Txapelketa iluntzeko 19:30ean hasiko da Bergarako Seminarixoa aretoan.
- Bikoteek FANDANGOA Bergarako Txistulari bandaren laguntzaz eta ARIN-ARINA trikitilarien laguntzaz dantzatuko dituzte.
Aurten berrikuntza batzuk sartu ditu dantzarien biltzarrak:
BI FROGA BETIKO DANTZA SAIOAN…
Txapelketa egitura berrian bi froga txertatuko dira egun ezagutzen dugun bikoteen saioan.
Froga bakoitza bi pausotakoa izango da, eta, aurkezpenean bezala, bata bestearen atzetik dantzatuko dute bikoteek, pauso bateko tartea utzirik, epaileek puntuak jar ditzaten.
Lehenengo frogan “besoen erabilera”ri erreparatuko zaio eta fandangoaren doinuz egingo da: Garai batean besoak oso gora eramateko joera gailendu bazen ere, jakin badakigu besoek lehen (plazan eta erakusketa ezberdinetan ere) beste naturaltasuna eta funtzionaltasuna zutela. Txapelketetan eta dantza taldeetan, aldiz, joera hauek baztertzen joan dira eta oso goian eramateko joera zabaldu da, adierazgarritasuna eta bizitasuna galduz. Besoen erabilera freskoago haiek edota asma litezkeen modu berri eta malguagotarantz jo nahi genuke.
Bigarren froga “espazio txikian” dantzatzekoa izango da eta hau arin-arinez dantzatuko da: Eremu txiki batean dantzatzea”: Sarri entzun izan dugun: “lehen saiatzen ginen ahalik eta leku txikienean dantzatzea”. Egia da azken aldian dantza soltea oso fisikoa, intentsitate handikoa eta espazio zabalekoa bihurtu dela, eta, agian, zokoratu direla zertxobait espazio txikiko pausu eta trebeziak: pikeak, gurutzatzeak…. Espazio labur batean dantzatzeak, gertutasunak, jarrera ezberdinak eskatzen dizkio dantzariari, eta hauen artean konplizitatea garatzen da.
Froga hauek sartzerakoan, logikoa da, bikoteen betiko dantza-saioaren iraupena murriztea; modu honetan, fandangoa eta arin-arina buelta erdira pasatuko dira.
ZOZKETA
- Elaia Elorza – German Aranburu AZPEITIA
- Idoia Narbaiza – Irati Olaizola LEGAZPI
- Maite Beobide – Mikel Subinas AZPEITIA
- Maider Aginaga – Iker Belintxon LEZO
- Laura Bastida – Ekain Uzkudun AZPEITIA
- Sara Chaves – Gorka Etxeandia GASTEIZ
- Maider Arrieta – Jon Ander Iriondo AZPEITIA
- Saioa Galarraga – Julen Murgiondo BERGARA
- Idoia Besada – Xabier Artola PASAIA-IRUR
- Leire Eizmendi – Gorka Kerejeta ERREZIL-AZPEITIA
Sariak:
Ondorengo sariak emango dira:
- Udalak emandako garaikurra, txapela, zapia eta 200 €.
- Garaikurra eta 180 €.
- Garaikurra eta 170 €.
Dantzatu duten beste bikote guztiek 125€ko dieta jasoko dute.
MUSIKA ESKOLAKO IKASLEEN EMANALDIA ANTZUOLAN
Datorren astelehenean ekainaren 11an, arratsaldeko 19:00etan Antzuolako Parrokian izango da Musika eskolako ikasleen emanaldia.
Kontzertua Antzuoloako Torresoroan izan behar zen, baina uholdeeen eraginez, ezinezkoa da bertan egitea. Horregatik Antzuolako parrokian izango da. Hileta izango balitz kontzertua 20:00etara atzeratuko da.
Abesbatza, gitarrak, pianoak, bibolinak, txeloa, flautak, klarineteak, saxofoiak, perkusioa, trikitiak….
Dantza eta musika ikuskizuna
Bergarako Musika Eskolak antolatu eta udalaren laguntzaz, Ekainaren 8an, ostirala, gaueko 22:00etan eskolako dantza ikasleek eta ikasle, irakasle eta gurasoz osaturiko musikari taldeak Dantza eta Musika ikuskizuna eskainiko du Espoloian (euria eginez gero, seminarixoa aretoan).
Guztira 60 dantzari eta 20 musikari oholtza gainera igo eta gozatzeko aukera izango dugu: euskal dantza tradizionaletik, sormena landuz, koreografia desberdinak eskainiko digute.
UDABERRIKO JAI-KONTZERTUA, ekainaren 2an
Ekainaren 2an, UDABERRIKO JAI- KONTZERTUA ospatuko dugu.
Arratsaldeko 19:00etan, Bergarako udal pilotalekuan kontzertua eskainiko dute eskolako talde ezberdinek: suzuki taldea, Trikitilari, txistulari eta dantzariak, gazte bandak, akordeoi taldeak, abesbatzak,orkestrak….
Kontzertu ondoren, Guraso, ikasle eta irakasleok elkarrekin afalduko dugu Seminarixoko karpan.
Afal ostean, II.Musika taldeen lehiaketa egingo dugu Seminario karpan bertan. Lehiaketa honen inguruko informazio gehiago izateko idazkaritza deitu ahal dezakezu (943765780)
Guztiok gonbidatuta zaudete parte hartzera!
AHOTSAK BATUZ, KONTZERTUA
Bergarako Musika Eskolak eta Bergarako Orfeoiak aspaldi siñatutako hitzarmenaren ondorioz, hainbat ekintza egiten dituzte elkarrekin.
Bergarako Musika Eskolako haurren abesbatzakoek 13 urte betetzen dutenean bere ibilbide korala bukatzen dute Eskolan, eta abesten jarraitzeko aukera daukate Bergarako Gazte Orfeoian. Hori dela eta, azkenengo talde honek duen eskaintza eta lan egiteko modua erakusten zaie gaztetxoei, abesten jarrai dezaten.
Bergarako Orfeoi gaztea ezagutzeko helburuarekin, maiatzaren 11n, Mariaren Lagundiako elizan, arratsaldeko 20:00etan eskainiko dute kontzertua, lehen aipatutako Bergarako Musika Eskolako Haurren abesbatzak eta Bergarko Orfeoi Gazteak.
Gaur egun, Bergarako Musika eskolako Haurren abesbatzak Nagore Sanz eta Marije Ugaldek zuzentzen dute. Bergarako Orfeoi Gaztea, berriz, Aitor Garitanok zuzenztzen du.