BIKOTE NAGUSIENTZAKO 34. DANTZA TXAPELKETA, “Moises Azpiazuren oroimenez”

Bergarako Musika Eskolak, Bergarako Udalaren laguntzaz, bikote nagusientzako 34. Dantza txapelketa antolatuko du herriko San Martin de Agirre jaien egitarauaren barruan, 2019ko irailaren 13an, arratsaldeko 19:30etan, Seminarixoan (sarrera doan).

*Guztira, 16 urtetik gorako 12 bikotek eman dute izena , Bizkaia eta Gipuzkoako ordezkariak izango ditugu:

1.      Iker Sarasua – Enara Arrizabalaga AZKOITIA-AZPEITIA

2.      Mikel Subinas – Maite Beobide AZPEITIA

3.      Jon Ander Iriondo – Maider Arrieta AZPEITIA

4.      Aner Kerejeta – Nagore Kerejeta AZPEITIA

5.      German Aranburu – Elaia Elorza AZPEITIA

6.      Eneko Sarasua – June Elorza AZKOITIA-AZPEITIA

7.      Irati Olaizola – Idoia Narbaiza LEGAZPI

8.      Laura Bastida – Ekain Uzkudun AZPEITIA

9.      Saioa Galarraga – Julen Murgiondo BERGARA

10.   Gorka Granado – Irati Lopez SOPELA

11.   Itziar Bastida – Anaitz Lizartza AZPEITIA

12.  Gorka Kerejeta – Leire Eizmendi AZPEITIA-ERREZIL

 

*Epaimahaikoa, Gipuzkoako Dantzari biltzarrak izendatutako 3 kidek osatuko dute:

  1. Ane Anza (Donostia)
  2. Gabriel Alonso (Sestao)
  1. Jone Idiazabal (Errenteria)
  2. Idazkari lanetan Esti Iturria

Sariak:

Ondorengo sariak emango dira:

  1. Saria. Udalak emandako garaikurra, txapela, zapia eta 200 €.
  2. Saria. Garaikurra eta 180 €.
  3. Saria. Garaikurra eta 170 €.

Elgeta soinu jole handiaren omenaldia

Ekainaren 29an, Elgetako Ferixa Nagusiko jaietan,    herriak emandako soinu jole handi bat izan dute gogoan elgetarrek: Elgeta edo Intxuzabal izenez ezaguna den Jacinto Rivas.

Antzerki,dantza eta musikaz osatutako omenaldia izan da: Elgeta soinujolearen bizitza kontatu eta antzeztu da, bertan musika eskolako June Odriozolak eta Saioa Leturia parte hartu dutelarik.:  alboka eta txalapartaren bidez girotu dute emanaldia.

Omenaldi hau herriko plazan izan da eta jendez lepo egon da.

EUSKAL IKASLE GAZTE ORKESTRAREKIN BERGARAKO MUSIKA ESKOLAKO IKASLEAK

Gure ikasleak diren Maitane Suinaga eta Uxue Garitanok, bibolinjolea lehenengoa eta biolontxelojolea bigarrena, aste guztian lanean aritu eta gero, ostiralean eman zuten lehen kontzertua Euskal Ikasle Gazte orkestrakin Gasteizen.
Atzo, ekainaren 30a berriz, Getxoko antzokian eta gaur 12:30ean Musikeneko auditorioan eskainiko dute azken kontzertua, Txaber Fernandezen zuzendaritzapean.
Zorionak!!!

PERKUSIO TALDEA LAINON

Ekainaren 24an, Bergarako Musika Eskolako Perkusio taldeak Lainon emanaldia eskaini zuen.

Xabi gogoan, Azkaiter pelox and friends lagunekin batera, Hertzainak taldearen bertsioak entzuteko aukera izan genuen

MUSIKA ESKOLAKO HAURREN ABESBATZA, ALFREDO GZ.CHIRLAQUERI ESKAINITAKO AGUR KONTZERTUAN

Ekainaren 29an, Alfredo Gz. Chirlaqueri eskainitako agur kontzertuan ESKOLAKO HAURREN ABESBATZAREKIN izan giñen.

Bergarako Orkestra Sinfonikoa, Bergarako Banda, Aritzeta Abesbatza, Bergarako Orfeoia, Argiñe, Aitzol, María, Aitor, Ainara, Asier, Nagore, bakarlariak eta Manex Alberdi Dantzariarekin kontzertu hunkigarria eskaini genion Alfredori.

Mila esker eta gero arte Alfredo!!!

DIPLOMATUEN KONTZERTUA

Gaur, ekainaren 20a, arratsaldeko 19:00etan Mariaren Lagundiako elizan, aurten 2. Maila eta 3. Mailako diplomatuak eskainiko digute kontzertua.

Kontzertu ostean diplomen banaketaren ekitaldia egingo dugu.

Gonbidatuta zaudete!!

Antzuolan ikasleen kontzertua

Kurtso bukaeran gaude, eta urtero moduan Antzuolako Udalarekin elkarlanean, gaurkoan Antzuolako Ikasleak ikasturtean zehar egin duten lana erakutsiko dute.

Aurten, Antzuolako Udaletxeko aretoan bi emanaldi egingo ditugu:
18:00etan 1. emanaldia
19:00etan 2. emanaldia

trikitia, bibolina, biola, saxofoia, klarinetea, tronboia, oboea, flauta, biolontxeloa, txistua, perkusioa eta txikien ahotsak entzuteko aukera izango dugu.

Bergarako Musika eta Dantza eskolak ikuskizun landua aurkeztu du Seminarixoan

Adin askotariko dantzariek eta musikariek hartu zuten parte San Martin plazan eskainitako ikuskizunean. Jantzien aukeraketa, dantzen koreografia eta musika errepertorioa ez ziren oharkabean pasa.

Dantza tradizionalak oinarri hartuta baina sormenarekin uztartuz proposamen moderno bezain originala egin zuten, atzo, Bergarako Musika eta Dantza eskolak ikasleek, eta ikasturtean zehar ikasitakoa erakutsi zuten oholtza gainean.

Bergarako Musika eskolako dantza taldeko kideak dantza jaialdian

Datorren igandean, ekainaren 2an,  San Martin plaza herriko dantza talde desberdinen emanaldia izango da:  Hiru zati izango ditu jaialdiak. Batetik, dantza taldeok eta erraldoiek bina dantza egingo ditugu, nor bere aldetik. Bigarren zatian, dantza herrikoi batzuk dantzatuko ditugu elkarrekin eta, bukatzeko, lehengo erromeria kutsu haiek gogoratuz, herri osoa jarriko dugu dantzan.