Abenduaren 22an, igandea, eguerdian, Azkoitiko Baztartxo aretoan Gabonetako kanten jaialdia ospatuko da eta Bergarako musika eskolako hasiberrien Abesbatzak, hainbat abesbatzen artean, parte hartuko du. Guztira 5 eta 9 urte bitarteko 32 haurrek parte hartuko dute.
Egilea: musikaeskola16
HERRIKO TALDEEN GABONETAKO KONTZERTUA
Abenduaren 21ean, larunbata, arratsaldeko 20:30etan, Bergarako Udal pilotalekuan, herriko talde musikalen kontzertua izango da. Bergarako Orfeoiak, Aritzeta abesbatza, Bergarako Banda eta Bergarako Orkestra sinfonikoak, Bergarako Musika Eskolako antolaketa eta laguntzarekin, ohikoa den gabonetako kontzertua eskainiko dute.
Sarrerak abenduaren 12an jarriko dira salgai: internet bidez (kutxabank web orrian) eta Seminarixoa aretoan.
BERGARAKO MUSIKA ESKOLAKO GABONETAKO KONTZERTUA
Abenduaren 20n, ostirala, arratsaldeko 18:30ean, Bergarako udal pilotalekuan, ohiko gabonetako kontzertua eskainiko dugu: Suzuki eta musika tailerreko ikasleak, triki, perkusio, dantza, akordeoi, soka taldea, hasiberrien eta haurren abesbatzak, gazte banda, orkestra sinfonikoa, txistu taldea, kantu ikasleak, koraleko ikasleak, hizkuntza musikala eta musikoterapia ikasleak….denetik izango dugu, guztira 300 ikaslek hartuko dute parte.
Kontzertu honetarako sarrerak musika eskolan daude salgai eta egunean bertan udal pilotalekuko lehiatilan ordubete lehenago: 12 urtetik beherakoentzat 2€tan eta gainerakoentzat 4€tan.
ANTZUOLAKO MUSIKA IKASLEEN EMANALDIA
Gabonak datoz eta honekin batera kontzertuak. Oraingoan, abenduaren 16an, astelehena, arratsaldeko 18:30ean, Antzuolako ikasleek kontzertua eskainiko dute Torresoroa aretoan. Danetik izango dugu: piano, kitarra, tronboi, saxofoi, trikititi, klarinete, eta ahots teknikako ikasleak.
Ikasturteko 1.hiruhilabetean landutakoa gurasoei eta herritarrei erakusteko desiatzen daude.
Musika Airean, Stoltz Freres organoaren alde
Santa Zeziliako Kontzertu Sinfoniko-koral irekia antolatu dugu azaroaren 22rako, organoa birgaitzeko diru bilketa egiteko baliatuko duen emanaldia izango delarik.
Bergarako Musika Eskolako Orkestra Sinfonikoak, haurren abesbatza, Bergarako Orfeoia, Aritzeta Abesbatza eta Bergarako musikari eta abeslariak izango ditu bidelagun.
Azaroaren 22an, ostirala, arratsaldeko 20:30ean, Santa Marina elizan izango da kontzertua.
Sarrerak Azaroaren 4tik aurrera, 15:30etatik 19:00etara Bergarako Musika Eskolako idazkaritzan eta,
Seminarixoko lehiatila ostegunetan 18:00etatik 20:00etara.
Egunean bertan, Santa Marina Elizan, ordubete lehenago
Santa Zezilia ospakizuna Bergarako Musika Eskolan
Azaroaren 21an, osteguna, Sta. Zezilia eguna ospatuko dugu Musika eskolako Ikasle, irakasle eta gurasuok.
Arratsaldeko 17:30etan, Musika Eskolan hasita, gazte bandak eta ikasleak, San Martin plazaraino kalejira egingo dute.
Ordu berean, Trikitilariak San Martin Plazatik irten da, herriko kaleak animatuko dituzte.
Ondoren plazan elkartuta, 18:00ak aldean, ekitaldi txiki bat egingo dugu musikari eta dantzariak. Aurten Kepa Junkerari
keinu bat egingo diogu.
Bukatzeko, gerturatutako guztientzat txokolatea banatuko da.
XLII. EUSKAL HERRIKO DANTZA SOLTE TXAPELKETA, BIKOTE GAZTEENTZAT
OINARRIAK
1. 16 urtetik beherako bikote guztiek parte hartu ahal izango dute lehiaketan.
3. Lehiaketa egunean Euskal Herriko jantziekin behar bezala apainduta azaldu beharko dira dantzariak, gutxienez lehiaketa hasi baino ordubete lehenago, eta Nortasun Agiriaren edo Familia Liburuaren fotokopia aurkeztu beharko dute.
4. Gipuzkoako E.D.B.k (Euskal Dantzari Biltzarrak) izendatutako lau kidek osatuko dute epaimahaia.
5. Dantzarako ordenaren zozketa azaroaren 8an, eguerdiko 13:00etan, Gipuzkoako E.D.B.ko egoitzan burutuko da.
6. Lehiaketa eguerdiko 12:00etan hasiko da, Bergarako Seminarixoan.
7. Bikoteek FANDANGOA txistularien laguntzaz eta ARIN-ARINA trikitilarien laguntzaz dantzatuko dituzte.
8. Sariak:
Ondorengo sariak emango dira:
1. Saria. Udalak emandako garaikurra, txapela, zapia eta 180 €.
2. Saria. Garaikurra eta 160 €.
3. Saria. Garaikurra eta 150 €.
4. Saria. Garaikurra eta 140 €.
5. Saria. Garaikurra eta 130 €.
Dantzatu duten beste bikote guztiek 100 €ko dieta jasoko dute.
Garaikur bereziak ere izango dira:
o Jantzi egokienarentzat
o 12 urte arteko ongien sailkatutako bikotearentzat
7. Erabakia. Epaimahaiaren erabakia aldaezina izango da.
Musika Eskolako taldeak Mizpirualde egoitzako Aste Kulturalean
Azaroaren 11tik 14ra Bibolin taldea, Hasiberrien abesbatza, akordeoiak, trikitilariak, dantzariak, flauta ikasleak ,soka taldea…. izango dira Mizpirualde egoitzan. Bertan kultura astea ospatzen dabiltza eta gure taldeek euren abestiekin egoiliarrak alaituko dituzte.
UNEDeko ikasturteko ekitaldi akademikoan Bergarako Musika eskolako Soka taldea
ORGANO ERROMANTIKOAREN NAZIOARTE ZIKLOA
Organo erromantikoaren nazioarteko XX. Zikloaren barruan, bihar ikasleen txanda da.
AZPEITIKO JUAN DE ANTXIETA eta BERGARAKO MUSIKA ESKOLAKO IKASLEAK.
Anaitz Lizartza, Arantxa Sagarzazu, Elena Agirre, Leo Juaristi eta Elena Lakak Sta. Marinako partokian izango dira arratsaldeko 19:00etan.
Ez galdu aukera eta gozatu Lope Alberdi organoaren soinuaz!!