Bretxa musikala

1813ko Donostiako sutearen gaineko Bretxa musikala urtarrilaren 13an estreinatuko da Donostiako Victoria Eugenia antzokian. Guztira 3 emanaldi eskainiko dira: 13an, 14an eta 15ean. Eta martxoaren 4an Bergarara helduko da. Toti Martinez de Lezearen nobelan dago oinarrituta.

Musika Eskolari aitortza:

Bergarako Antzerki Musikala (BAM) elkarteaz gain, Bergarako Musika Eskolaren, Donostiako Union Artesana elkartearen, Donostiako Tempo 22 dantza akademiaren eta Donostia 31 Rekreazionista Elkartearen parte hartzea izango du ikuskizunak, besteak beste. Bretxa-rako Donostiako eragileen laguntza izango dute, baina Vegak nabarmendu nahi izan du Bergarako Musika Eskolaren garrantzia Bergarak musikalekin duen aspaldiko lotura berezia ulertu ahal izateko: “Askotan ez zaie merezi duten aipamenik egiten eta aukera hau baliatu nahi dut Bergarako Musika Eskolak egiten duen lan itzela aitortzeko”.

150 bat lagun taula gainean

Datuek argi uzten dute formatu handiko musikala dela: 30 musikari batzen dituen orkestra zuzenean, helduen eta umeen Bergarako musika eskolako abesbatzak, aktoreak, dantzari taldea, abeslariak, bideo proiekzioak, hiru dimentsioko infografia, efektu bisualak eta argiztapen diseinu ikusgarria. Izan ere, Bergarako eta Gipuzkoako gainerako herrietatik batutako hainbat talde eta kultura elkartek hartu dute parte, eta, guztira, 150 lagun inguru izango dira taula gainean. Herritar anonimoez gain, izen propio asko ditu Bretxa-k. Toti Martinez de Lezea, Oihan Vega eta Valen Moñux daude oinarrian, baina ezinbestekoa da beste izen batzuk aipatzea ikuskizunaren tamaina ulertzeko: orkestrazioa Mikel Markiegiren ardura izan da; Txemi Etxebarria da orkestra-zuzendaria; abeslarien eta abesbatzen zuzendari lanetan Marije Ugalde aritu da; koreografien eta dantzen zuzendaria Carol Gomez da; eta zuzendari laguntzaile lanetan Ander Arruti aritu da. Horrez gain, Donostiako historian trebatuak diren Jose Maria Leclerq eta Jose Javier Pi Chevrot ere badira lantaldeko parte.

Bretxa musikalerako sarrera guztiak agortu ziren Donostiako Victoria Eugenia antzokirako, eta, horregatik, laugarren emanaldi bat antolatu dute; Bergarako udal pilotalekuan izango da, martxoaren 4an (20:00). 800 bat lagunendako lekua dago frontoian eta sarrerak badaude oraindik; seminarixoa.eus webgunean eros daitezke, 20 edo 25 eurotan.

Antzuolako ikasleen gabonetako kontzertua

Gabonetako emanaldiekin jarraitzeko, gaur (abenduak 19) Antzuolako ikasleen txanda da.Arratsaldeko 18:30ean Torresoroa Antzokian, instrumentu ezberdinekin eta kantuan 57 ikaslek, ilusioz eta gogoz prestatutako emanaldia eskainiko diete herritarrei.Ongi etorriak izango zarete!!!

BERGARAKO MUSIKA ESKOLAKO GABONETAKO KONTZERTUA

ABENDUAREN 16an, OSTIRALA, ohiko BERGARAKO MUSIKA ESKOLAKO GABONETAKO KONTZERTUA eskainiko dugu Hau Udal pilotelekuan izango da arratsaldeko 18:30etan.

  • Parte hartuko duten taldeak: Suzuki taldea, Musika eta mugimendu tailerreko ikasleak, Hasiberrien abesbatza, Trikiti-pandero-perkusio eta dantza taldea, haurren abesbatza, orkestra sinfonikoa eta Gazte Banda. Bukaerako tuttia eskolako ikasle guztiek parte hartuko dute

Bestalde, Kontzertua Udalpilotalekuan egiteak suposatzen dizkigun gastuei aurre egiteko, kontzertuko sarrerak, abenduaren 12tik, 15arte, astelehenetik ostegunera, 17:00etatik 19:00etara, salgai izango ditugu Musika Eskolako idazkaritzan, egunean bertan 17:30etatik aurrera Udalpilotalekuan

12 urtetik beherako 2€tan eta gainontzekoak 4€tan.

Programa:

SUZUKI TALDEA eta MUSIKA TAILERREKO IKASLEAK

  • Rock me baby…………………………………………………………………………………………………………………Alfaras
  • Oklahomako trena…………………………………………..………………………………………Alfaras
  • Gabaren erdian……………………………………………….…………………………………..Herrikoia
  • Din dan don……………………………………………………………………………………………………………….Herrikoia

Pianojolea eta Musika Tailerreko irakaslea: Eli Mendiaraz

Zuzendaria: Josune Ena

TRIKITI , PANDERO,  PERKUSIO eta DANTZA TALDEAK

  •  Fandangoa ………………………………………………………………………………………Herrikoia
  •  Anyone  / Itzulera ……………………………………..…………………….. Justin Bieber/ Zetak

Bakarlaria: Amaiur Olabarria

Zuzendariak: Aritz Alustiza, Adirane Peñagaritano eta Aitor Aranburu

HASIBERRIEN ABESBATZA ,

  • Zorion eta Gabon………………………………….……Musika eta hitzak: Marije Ugalde
  • Gabon Rock-aMusk eta Hitz: Joseph Beal& James Boothe. Eusk Mold. Nagore Sanz

Pianojolea: Amaia Urdangarin

Akordeoia: Angel Agiriano

Perkusioa: Aitor Aranburu

Zuzendaria: Marije Ugalde

GAZTE BANDA

  • Hansel and Gretel …..…….Engelbert HUMPERDINCK/   Mold. Alberto Laskurain
  • We Need a Litlle Christmas………..…… Jerry HERMAN/  Mold. Alberto Laskurain 

Zuzendaria: Alberto Laskurain

HAURREN ABESBATZA ,

  • Pie Jesu…………………………………………..……………….………………Mary Lynn Lightfoot
  • Haurrak jolasean……………………………………………………….………………………..Oihan Vega

Pianojolea: Amaia Urdangarin

Zuzendariak: Vinaixa Gartzia eta Marije Ugalde

ORKESTRA SINFONIKOA

  • La lista de schindler…………………………………………..…………….…………….John Williams
  • Let the river run……………………………………………………..Mold. Jose Miguel Laskurain

Zuzendaria: Jose Miguel Laskurain

ORKESTRA SINFONIKOA, GAZTE BANDA, HASIBERRIEN ABESBATZA, HAURREN ABESBATZA, KANTU IKASLEAK, KORAL, MUSIKA TAILERRA H.MUSIKALEKO, eta MUSIKOTERAPIAKO IKASLEAK, DANTZA TALDEA

  • Olatu bat………………………………………  Huntza taldea/ Mold. Enrike Txurruka

Zuzendaria: Jose Miguel Laskurain

Gazte Banda

BIKOTE GAZTEEN EUSKAL HERRIKO XLIV.DANTZA SOLTEKO TXAPELDUNAK ANE JAUNARENA-MIKEL ESNAOLA LEZOTARRAK

Bergarako Musika Eskolak , Gipuzkoa Dantzarien Biltzarra eta Bergarako Udalaren laguntzaz, bikote gazteentzat Euskal Herriko Dantza Solte Txapelketa antolatu du 2022ko azaroaren 27an, igandez, eguerdiko 12:00etan, Seminarixoa aretoan (sarrera doan). 

Aurten, 16 urtetik beherako 11 bikotek eman dute izena eta 10 aurkeztu Jatorriari dagokionez, bikote guzTiak gipuzkoarrak izan dira: Azpeitiko 6 bikote, Lezoko  bikote 1,eta Lezo-Pasai Donibane, Lizartza-Andoain eta Astigarraga- Oiartzuneko bikote bana.

*Epaimahaia, Gipuzkoako Dantzari biltzarrak izendatutako 4 kidek osatu dute:

  • Ane Anza (Donostia)
  • Arantxa Garin (Hernani)
  • Estela Atorragasti (Orio)
  • Nahikari Vizuete (Lezo)

Idazkari lanetan Antxon Mendizabal egon da.

*Behin txapelketa bukatuta eta epaimahaiak erabakia hartu bitartean, Bergarako Musika Eskolako dantzariak igo dira oholtzara:  Neomak taldearen Ilargi berriak koreografia sortu eta aurkeztu dute: alde batetik, Bergarako gure ikasle/dantzarien presentzia ziurtatu dugu, txapelketan ez baina erakusketan bai. Bestetik, hainbeste fandango eta arin-arin ikusi eta gero, euskal dantzetan oinarrituta baina modalitatez aldatzea, ikuslearentzat oso ona dela derizogu. Oso gustoko eta zaindua izan da (jantziak, koreografia…..)

*Partaideen zerrenda eta sailkapena:

1 Ane Jaunarena – Mikel Esnaola LEZO

2 Onditz Esnaola – Jurgi Errandonea LIZARTZA-ANDOAIN

3 Jone Arriaran – Izaro Arandia AZPEITIA

4 Malen Arrizabalaga – Enaitz Segurola AZPEITIA

5 Alaitz Elorza – Aner Elorza AZPEITIA

6 Naia Amorena – Manex Elgeta ASTIGARRAGA-OIARTZUN

7 Ihintza Erauskin – Danel Castillo LEZO-PASAI DONIBANE

8 June Izagirre – Jare Labaka AZPEITIA

9 Iara Sustaeta – Ane Lazarobaster AZPEITIA

10 Elene Astiazaran – Oier Arriaran AZPEITIA

SARIAK:

· Jantzi egokiena:

Naia Amorena – Manex Elgeta (Astigarraga-Oiartzun)

· 12 urte artekoen artean ongien sailkatutakoa:

Elene Astiazaran – Oier Arriaran (Azpeitia)

Mizpirualde egoitzako aste kulturalean musika eskolako ikasleak

AZAROAREN 21Etik 27ra mizpirualde egoitzan Aste Kulturala ospatuko da eta Bergarako Musika Eskolako ikasleak bertan parte hartuko dute:

  • Azaroak 21, astelehena: Soka Taldea
  • Azaroak 22, asteartea: Hasiberrien abesbatza
  • Azaroak 23, asteazkena: Trikiti, pandero eta gitarra ikasleak
  • Azaroak 24, osteguna: Egoitza kanpoaldean musika eskolako gazte banda, ikasle eta gurasoak

Saio guztiak arratsaldeko 18:15etan izango dira.

Santa Zezilia ospakizuna

SANTA ZEZILIA OSPAKIZUNA

Azaroaren 22an, Santa Zezilia, musikarien eguna da eta Bergarako Musika Eskolako ikasle, irakasle eta gurasook, Euskal Herriko Musika Eskola guztiekin batera, Azaroaren 24an, osteguna, Santa Zezilia ospatuko dugu.

Ohitura den bezala, arratsaldeko 17:30ean Gazte bandak eskolako ikasle guztiekin batera (musika tailerra, hizkuntza musikala, abesbatzak…), musika eskolatik plazaraino kalejira egingo du; bidean, Mizpirualde egoitzara joango gara, eta kanpoan bertako egoiliarrentzat pare bat pieza joko ditugu  (egoiliarrak terrazara irtengo dira).

Ordu berean, musika eskolako trikitilariak erdigunean kalejira egingo dute eta denak batera plazan elkartuko gara.

Behin plazan, Musika tailerra, dantza, abesbatza eta hizkuntza musikaleko ikasleek, Gazte Bandak lagunduta, abesti batzuk kantatuko  dituzte. Aipatzekoa da, Euskaraldia dela eta, Ahobizi eta belarriprest gurekin izango ditugula kalejiran eta plazan bertan ere, eta denok elkarrekin “euskal Herrian euskaraz” jo eta abestuko dugula.

Ondoren, txokolatea banatuko da.

Musikarekin zerikusia dugun guztiontzat egun berezia denez, parte hartu dezazuen gomendatzen dizuegu. Anima zaitezte!!

Gazte Bandako kideak

Azpeitiko Juan de Antxieta eta Bergarako Musika Eskoletako organo ikasleen kontzertua

Organo erromantikoaren nazioarteko XXIII.Zikloa aurrera doa eta hurrengo kontzertua, urriaren 29an, Bergarako Santa Marina Parrokian izango da arratsaldeko 20:00etan. 

Kontzertua, Azpeitiko Juan de Antxieta eta Bergarako Musika Eskoletako organo ikasleek eskainiko dute. Egitaraua: 
Organoan: Itxao AlberdiTroisieme Choral……………………………………………………………..C.Franck
Organoan: Eugenio Etxebeste eta Lorea LarrañagaDeux Versets Procession sur l’Adoro de devote…………………..C. Franck
Organoan: Leo Juaristiles enfants de Dieu…………………………………………………………….Olivier Messiaen
Organoan: Elena LakaTrois Improvisations…………………………………………………………..Nadia Boulanger-Prelude-Petit Canon-Improvisation

GAU BELTZA BERGARAN

Herriko hainbat talderekin elkarlanean, aurten ere gau beltza izango da Bergaran. San Joxepe elkartea, Bergarako Musika Eskola, Bedelkar, Ndank-Ndank, Aindau, gaubeltza.eus, Ugutz eta Bergarako udalaren laguntzarekin, urriaren 19a eta 31 bitartean hainbat ekintza izan ditugu: Gau Beltzean girotutako tailerrak, Musika Eskolako talde instrumentala eta abesbatzak plazan, txokolatada, Bautista leprosuaren bisita gidatua, “xanguli manduli, kikirriki, eman goxokiak guri”….