Elmer aspalditik ezagutzen genuen, baina guri gustatu arren ez zen momentua, oraindik ez. Malik 4 urte beteko ditu abuztuan eta beste behin ekarri genuen Elmerren liburua etxera. Orain bai! Ez dugu ipuina aurkeztuko , ezta goraipatuko ere, blog hau irakurtzen duzuenok ezagutuko duzue eta…
Momentua asmatzea izaten da zaila. Badira ipuinak etxean funtzionatzen ez dutenak eta hilabete batzuetara maitatuenak bilakatzen direnak. Badira liburuak etxean ez baina igerilekuan txan!! egiten dutenak, magiko bilakatzen direnak (guri Kokorikorekin gertatu zitzaigun…) Elmerrekin ezkutaketan ere jolasten dugu!
Haur bakoitza mundu bat da, momentuko egoera momentuko emozioa, momentuko aldarteak eragiten du. Guk bitartean ipuin onak eskaintzen jarraituko dugu eta Elmer hori da, ipuin on bat, polita, bizipozaren gorazarrea.