“Alcarrás” filmaren emanaldia Seminarixoan

284157584_10166621551495161_1721468368025767047_n
Egun on,
Arraroa izan daiteke Jardun euskara elkarteak euskaraz ez den pelikula bat gomendatzea… baina egia esanda hizkuntza gutxituen aldeko film bat izanik ezin izan dugu albo batera laga.
Berlineko jaialdia irabazi du, eta pelikulan katalana entzutia gozada bat da.
Gipuzkoako zinema gehienetan bikoiztuta bota arren, Bergaran jatorrizko bertsioaren alde egin da.
Berlinen irabazten duen katalanezko lehen film katalana da; eta azken berrogei urteetan Urrezko Hartza lortu duen lehen espainiar ekoizpena -azkena Mario Camusen ‘La colmena’ izan zen-
Zuzendariaren ustez, “Film guztiek hizkuntza bat eskatzen dute, eta ‘Alcarràs’ ek katalana ez ezik, herri horretan hitz egiten den leridanoa ere eskatzen zuen, nekazarien familiek erabiltzen duten hizkuntza”.
Alcarrás filmaren potentzia katalanez izatea denez, eta tokiko dialektoan hitz egiteak ematen dionez indarra, filmak eskaintzen duen esperientzia osoa izan ahal izateko, jatorrizko bertsioan azpitituluekin ikustea ezinbestekoa da.
284157584_10166621551495161_1721468368025767047_n

Jaietako zapirako lema eta marrazki lehiaketako irabazleak

Jaixetako zapixen kartela (3)_page-0001

Pasa den astean amaitu zen aurtengo Pentekoste jaietako zapirako marrazki eta lema lehiaketan parte hartzeko epea. Hainbat lan jaso ditugu eta guzti hauen artean irabazleak aukeratu dira.

Azken urteotan bezala 3 sari izan ditugu, eta horrela banatu dira:

-Helduen marrazkia: Usoa Mendikute

-Haurren marrazkia: Laia Iñarra

-Esaldi onena: Enara Viaga

Zorionak hirukote!!

IMG-20220520-WA0000 20220519_175348 20220523_150732

 

EUSKARAZKO IRAKURKETA  SUSTATZEKO SAIOAK OSINTXUKO LIBURUTEGIAN

irakurriz gozatu_001

Euskaraz irakurtzearen lilura suspertzea eta testua ulertuz gozatzea dira helburuak, irakurleen artean irakurketa eta mintzamena piztuz.

Euskara ikasten ari den edo euskaraz irakurtzeko ohiturarik ez duen jendeari zuzendua dago taldea.

3 astean behin taldean elkartu eta euskarazko irakurgai labur bat irakurriko dugu. Irakurgaien artean euskarazko eleberri zati bat edo gai ezberdinei buruzko artikuluak egongo dira. Honela, parte hartzaileen hiztegia aberasteaz gain elkar komunikatzeko euskara erabiliko da.

Izena emateko azken eguna: maiatzak 16 Osintxuko liburutegian.

irakurriz gozatu_001 EUSKARAZKO IRAKURKETA SUSTATZEKO SAIOAK OSINTXUKO LIBURUTEGIAN_004

“Sendabelarrek dakitena” liburu aurkezpena

GARBIÑE LARREAN KARTELA

Datorren maiatzaren 24an, asteartean, arratsaldeko 18:30ean Irizar Jauregian, Garbiñe Larrea izango dugu sortu duen “Sendabelarrek dakitena” liburuaren aurkezpena egiten.

Liburuak sendabelarren munduan murgiltzeko eta landare hauen erabilerak ezagutzeko aukera zabala eskaintzen digu.

Honen inguruan gehiago jakin nahi baduzu gerturatu zaitez liburuaren arukezpenera!

GARBIÑE LARREAN KARTELA

Pentekoste jaietako zapirako marrazki eta lema lehiaketa

Jaixetako zapixen kartela (3)_page-0001

Aurtengo Pentekoste jaietarako hilebete pasa baino falta ez den honetan bagatoz, beste urte batez, zapi eta lema lehiaketarekin!!

Gaurtik maiatzaren 18ra bitartean izango duzue zuen proposamena bidaltzeko aukera. Beti bezala, Jardun Euskara Elkarteko bulegora bidalita zein jardun@topagunea.eus-era idatzita aurkeztu ahal izango dituzue zuen diseinuak.

 

Oinarriak:

– Bi lehiaketa egongo dira: alde batetik, marrazkia lemarekin eta bestetik lema soilik.

– Edonork parte har dezake eta nahi beste marrazki edota lema aurkeztu ditzake.

– Marrazkietan bi kategoria egongo dira: haurrena (12 urtetik behera) eta helduena (12 urtetik gora). Lema berriz, jasotako guztietatik bakarra aukeratuko da.

– Marrazkiak, zuri-beltzean, A4 formatuan aurkeztu behar dira.

– Marrazkiaren gaia: jaiekin lotutakoa.

– Marrazkiarekin batera euskararen aldeko lema labur bat jarri behar da. Baina lema bakarrik aurkezteko aukera ere badago.

– Ez da onartzen inolako irudi sexistarik edota estereotipo sexistekin zerikusirik duen mezu, irudi edo bestelako elementurik.

– Lanean ez da egilearen daturik jarriko. Egilearen datuak (izen abizenak, adina, telefonoa eta helbidea) kartazal itxi batean sartuko dira eta kartazal hau eta marrazkia/lema, beste kartazal handiago batean sartuko dira. E-mailez bidaliz gero, bi fitxategitan bereiztu: alde batetik marrazkia eta bestetik egilearen datuak.

– Lanak aurkezteko azken eguna: maiatzak 18 (asteazkena)

– Lanak JARDUNeko bulegoan aurkeztu (Errotalde jauregia z/g – Udal liburutegia) edo jardun@topagunea.eus helbidera bidali beharko dira.

– Sariak: Helduen marrazkia:100€

Haurren marrazkia: 60€

Esaldi onena: 40€

 

– Saria eman gabe gera daiteke, epaimahaikoek horrela erabakitzen badute.

Aurreko urteko irabazleak:

IMG_20210504_111351 IMG_0508

Jaixetako zapixen kartela (3)_page-0001