Postal lehiketan parte hartzeko aukera

postal lehiaketa 2018

Udako euskarazko VII. postal lehiketan parte hartzeko aukera dago oraindik, izan ere,  hauek jasotzeko azken eguna irailaren 16a izango da.

Ez galdu aukera eta elkarbanatu gurekin uda honetan zehar izandako bizipenak!

postal lehiaketa 2018

Bukatu dira udaleku irekiak!

WhatsApp Image 2018-07-27 at 15.34.23

Azken astea pasa da eta bukatu dira aurtengo udaleku irekiak. Benetan momentu politak bizi izan ditugula aurtengoan ere! Ederrak zarete!

Amaitzeko, jarraian dituzue argazki batzuk.

Primeran pasa oporretan!

WhatsApp Image 2018-07-27 at 15.34.238 22 35 50 254 image002 image008

dav

dav

IMG_20180723_120610_170[1] IMG-20180718-WA0014

Udaleku irekietako hirugarren astea

9

Udaleku irekietako hirugarren astea ere dagoeneko bukatu da eta primeran joan da!

Batzuentzat udalekuetako azken astea izan da honako hau eta bukaera borobila emateko puzgarrietan ibiltzeko aukera izan dute gaur goizean.

Hona hemen aste honetako argazki batzuk:image003

IMG_20180720_103812 IMG_8497 IMG_4542 IMG-20180711-WA0013 image003 image002 9 4 1 índice

Azkarate# “Itzulpenetatik itzulpenetara”

Miren Azkarate

Bruselatik, Bergarara bueltan etorri da Kataian oraingoan. Miren Azkarate Bergarako Udaleko itzultzailea da eta administrazioko kontuei buruz idatzi du:

“Kate honetako nire aurrekoa ere itzultzailea da (Mikel Igartua). Gure lana antzerakoa da, baina testuingurua ez da berdina.

Hura aritzen den moduko erakunde handietan, hizkuntza ugari daude tartean eta, beraz, itzultzaile eta interpretariak asko izango dira eta baita haien baliabideak ere.

Gurean, berriz, udal administrazioan, tarteko hizkuntzak bi izaten dira, norabide batean zein bestean, eta batez ere idatziz.

Baina azken finean helburua bera da: elkar ulertzea.

Oraindik gogoan dut nolako bi muxu paratu zizkidan lankide ohi batek aspaldi, orduko lantokian bilera bat itzuli niolako belarrira xuxurlatuta. Amaitutakoan, bi muxuokin biziki eskertu zidan dena ulertu ahal izatea. Nik oraindik Filologiatik Itzulpengintzarako jauzia egin gabe nuen eta agian hark transmititutako esker onak zerikusirik izango zuen nire geroko erabakian.

Eta harrezkero, gertuko administrazio honetan, aukera izaten dugu gauza bera sentitzeko. Zortea dugu!

Gurean, euskaraz egiten da lan, eta gaztelaniara itzultzen da beharrezkoa bada. Horrenbestez, euskararen zuzentasuna zaintzea eta itzultzea da gure lana. Niretzat, hizkuntzen eremu honetan lan egitea plazera da. Egunero bizitzen duzu pentsamenduaren eta hizkuntzaren arteko lotura;  gutxien pentsatzen duzunean erronka bat sortzen zaizu: nola adierazi edo itzuli [era egokian] esaldi bat, esamolde bat, hitz bat, testua irakurtzerakoan igartzen den konnotazio bat…

Askotan, baina, denboraren kontra ibili behar izaten dugu (Hau noizko? Atzorako!), eta perfekzioa albo batera laga behar. Oreka aurkitzea da zailena.”