Ekintzaz beteta hasi da urria!

IMG_6841

Eguraldia lagun, ekintza ugari izan ditugu urriko lehen aste honetan. Haur Hezkuntzako zein Lehen Hezkuntzakoekin slime egin genuen. Eskulan hori egiten trebeak dira erabiltzaileak; gustora aritu ginen arratsaldean zehar egindako slimekin jolasten. Sukaldean aritzeko tartea ere izan dugu aste honetan. Uda giroa atzean utzi ezinda, platanozko izozkiak egin genituen: txokolatea, almendrak, yogurta… horiek denak erabili genituen gure izozkiak apaintzeko. Ñam, ñam! Amaitzeko, argazki ralia egin genuen; argazki kamera eskuan, herriko kaleetan zehar ibili ginen! Aste borobila izan da!

 

IMG_6818 IMG_6821 IMG_6826 IMG_6799 IMG_6800 IMG_6801 IMG_6834 IMG_6838 IMG_6841

Ludoteketako egitarauak

kartelorokorra

Gogotsu ekin diete ikasturteari aurten ere Bergarako hiru ludotekakoek. Hemen daukazue bakoitzak prestatu duen urriko egitaraua ikusgai.

Animatu  lagun artean  arratsalde ahaztezinak pasatzera!

Angiozar urria Bergara urria Osintxu urria

Txapliguko urriko egitaraua

Urria

Aurreko astean azaldu genuen bezala urriko lehen bi asteburuetan ate irekiak izango dira Txapligun. Egun horietarako gainera egitarau polita prestatu dute bertako hezitzaileek.

Beraz, badakizu… gerturatu, probatu eta gozatu!!

Urria

Kike Amonarrizen hitzaldia

Untitled

Datorren asteazkenean, urriak 10, arratsaldeko 19:00etan Kike Amonarrizen hitzaldia egongo da Irizar Jauregian. Euskaraldiaren “11 egun euskaraz” ekimenaren baitan eskainiko da hitzaldi hau eta bertan, Bergararrak aktibatzeko 365 arrazoi emango dizkigu.

Ez galdu aukera eta gerturatu hitzaldi interesgarri hau entzutera!

Untitled

Martxan da Oxirondoko ludoteka!

IMG_6698

Duela hiru aste ekin genion ikasturte berriari eta orain arteko giroa ederra izan da! Lehenengo asteko ate irekien ostean, erabiltzaile berri eta ez hain berriek aisialdi hezitzaileaz gozatzeko aukera izan dute bi astetan zehar. Eskulanak, musika jolasak, dantza, mozorroak… ugariak izan dira elkarrekin egin ditugun ekintzak.

Datorren astean urriari ongi-etorria egingo diogu eta ekintzaz beteriko programaketa prestatu dugu. Anima zaitezte eta etorri ludotekara!

IMG_6697 IMG_6698 IMG_6686 IMG_6766 IMG_6792 IMG_6591 IMG_6618 IMG_6643

Euskaraldiaren jolaslekua

JOlas leku kartela euskaraldia

Ostiral honetan irailak 28, Euskaraldiaren jolaslekua izango da Irala kalean arratsaldeko 17:00etatik aurrera. Bertan haur eta gurasoentzat jolasak egiteaz gain mural bat ere margotuko da. Belarriprest eta Ahobizi maskotak ere bertan ibiliko dira euskaraldia gertuagotik ezagutzeko aukera izateko.

Animatu eta gerturatu ostiralean!

JOlas leku kartela euskaraldia

Txapliguko ate irekiak

índice

Urriko lehen bi asteburuetan ate irekiak izango dira Txapligun. Asteburuetako aisialdi eskaintza da honako hau eta 8-12 urte bitarteko gaztetxoei zuzenduta dago. Larunbat eta igande arratsaldetan 17:00etatik 20:00ak arte egoten da zabalik eta gaztetxoek proposatutako ekintza ugari egiten dira bertan.

Ate irekiak urrian hasiko diren arren, bihartik aurrera eman daiteke izena Jardunen.

Jarduneko bazkideen urteko kuota 65 eurokoa izango da eta gainontzekoena 80 eurokoa.

Animatu ekimena gertuagotik ezagutu eta izena ematera!

índice

Helduen antzerki eskola

Helduentzat antzerkia (1)-001

Aurten ere martxan da helduen antzerki eskola. Astelehenetan izango dira saioak 20:15etatik 21:45ak arte.

Jarduneko bazkideek 17euro ordaindu beharko dituzte eta gainerakoek 20 euro.

Animatu irudimena eta gorputz adierazpena landuz giro ezin hobeaz gozatzera!

Helduentzat antzerkia (1)-001

Aittor Arantzabalek irabazi du udako euskarazko postal lehiaketa

WhatsApp Image 2018-09-24 at 09.26.01

Jardun euskara elkarteak zazpigarren aldiz udako postal lehiaketa antolatu du aurten. Oraingoan ere Euskal Herritik zein kanpotik jaso dira postalak.

Nafarroa aldetik bidalitako Aittor Arantzabalen postala izan da saritua. Urkulu mendi inguruan ibili da eta Euskaraldiarekin lotutako poesia eder bat bidali digu bertatik. Sari bezala 100 euroko bonoa jaso du Elkarren gastatzeko. Zorionak!

 

WhatsApp Image 2018-09-24 at 09.26.01 atzea-testua aurrea-irudia