
Normaltzat hartu euskaraz berba egitea, zuk egiten baduzu besteek ere errazago egingo dute eta! 11 egun euskaraz!
Normaltzat hartu euskaraz berba egitea, zuk egiten baduzu besteek ere errazago egingo dute eta! 11 egun euskaraz!
Aurreko asteazkenean Arimen gaua ospatu zuten Osintxuko ludotekan, eta primeran pasatu zuten guztiek. Hemen daukazue bideoa ikusgai. Gozatu!
Primeran pasatu zuten igande goizean “Domeketan familian gozatzen” ekimenaren baitan, Oxirondoko azokara gerturatu eta familia giroan txurroak egiten ibili zirenek.
Ikusi nolako txurro ederrak egin zituzten!
Ikasturte honetan ere, martxan jarriko dugu “Domeketan familian gozatzen” egitasmoa.
Urriaren 28an, igandea, 11:30etatik aurrera Oxirondoko azokan egongo gara. Haur eta gurasoendako ekintza polita antolatu ditugu oraingoan ere.
Animatu eta gerturatu igande hontan primeran pasatzera!
Ostegun honetan, urriak 25, arratsaldeko 19:00etan Alberto Iñurrategiren eskutik diaporama emanaldia eta solasaldia izango da, Pol-Pol mendizale taldearen egoitzan (San Pedro kalea 10).
Mendizalea geroz eta lehiakorragoa da hitzaren zentzurik zatarrenean. Kosta ahala kosta gailurrak metatu behar dira. Gailurra, geroz eta desprestigiatuago dago. Zorionez, mendizaletasuna ez da kirol olinpikoa eta ez da txapelketarik antolatzen. Mendizaleen lehia ez da beste kirolari baten kontrakoa, norbere buruaren kontrakoa baizik. Mendizaletasunak zaletasuna izaten jarraitzen duen neurrian, mendizalearen esku egongo da kiroltasunez eta modu apalean egitea.
Animatu eta gerturatu ostegunean saio interesgarri hau entzutera!
5 urte pasa dira Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka lehen kanpaina martxan jarri zenetik eta aurten ere bueltan dira otarrak. Jakingo duzuen bezala, euskara, elikadura-burujabetza, auzolana eta Nafarroa hegoaldea elkarri lotuta dituen ekimena da honako hau. Izan ere, Nafarroa helgoaldeko baratzaren uztarekin osatzen dira saskiak eta jasotako diruaren %25 zonalde zigortu honetan euskara hauspotzeko bideratzen da.
Gaur arte egindako bidea ordea hasiera baino ez da izan. Horregatik, euskararentzat dirua zenbatzen eta herriarentzat ekarpen kontaezinak pilatzen jarraitzeko asmoa dago.
Oraingo honetan, azken urteetan bezala bi otar ezberdin egongo dira aukeran, zuria eta beltza.
www.errigora.eus webgunean edota Jarduneko bulegoan bertan egin daiteke otarren eskaera urriaren 25etik azaroaren 14a arte.
Animatu eta eskatu zurea, pena merezi du eta!
Domeka honetarako, urriak 21, arratsaldeko 18:00etan BBAX taldearen kontzertu berezi bat antolatu dute Bergarako Kartzela Zaharrean.
BBAX (Behi bideko andere xuriak) Iparraldeko 9 musikarik osatzen duten taldea da, eta kantu gehienak euskal kanten interpretazioak dira.
Bergaran BBAX taldeak jotzea luxo bat da, Hegoaldean, momentuz eskainiko duen kontzertu bakarra baita.
Gerturatu igandean Kartzela Zaharrera eta animatu ingurukoak ere, euskaraz entzuteak merezi du eta!!
Sarrera: 5€
Dagoeneko Bergara aktibatzen zikloaren azken txapan sartu gara. Euskaraldian belarriprestek duten garrantziaz ohartu eta hitz egiteko datorren astearterako (urriak 23) mintzodromo bat antolatu da, arratsaldeko 19:00etan Irizar Jauregian.
Mintzodromoaren helburutariko bat talde txikitan euskaraz gai baten inguruan hitz egitera animatzea da eta ekintza honetara belarriprestak zein ahobiziak gonbidatu nahi dira.
Mintzodromoa ahalik eta ondoen antolatzeko izena eman behar da: euskaraldiaren lokalean, Jardunen, 605712469 telefono zenbakian edo bergaraeuskaraldia@gmail.com helbide elektronikoan.
Animatu eta parte hartu!!
Udazken honetan antolatutako “Bergara aktibatzen” hitzaldi zikloari atzo eman zitzaion hasiera Kike Amonarrizen hitzaldiarekin. Honekin jarraitzeko datorren asteazkenean, urriak 17, Ainhoa Lasaren txanda izango da. Ainhoa EMUNeko teknikaria da eta besteak beste TELP tailerrak ematen ditu. Honako hauek euskararen erabilera soziala bultzatzeko tailerrak dira. Ainhoak datorren asteazkenean Euskaraldia ariketa soziala plano pertsonalera eramango digu eta arreta non jarri behar dugun esateaz gain, euskara gehiago erabiltzeko roletan zentratuko da.
Animatu eta gerturatu 19:00etan Irizar Jauregira hitzaldi interesgarri hau entzutera.