Bergarako bertsolari txapelketa

koplabarik

Badator Bergarako bertsolari txapelketa. Aurtengo edizioan bi finalerdi jokatuko dira, lehena azaroaren 30ean eta bigarrena abenduaren 14an. Pol-Pol tabernan izango da lehenengo saioa gaueko 23:00etan eta bertan honako bertsolari hauek kantatuko dute: Jon Altuna, Unai Arantzabal, Asier Kortabarria eta Enaitz Alustiza. Bigarren finalerdia Bule tabernan izango da 22:30ean eta bertan kantatuko dutenak hauek dira: Gari Lopez de Munain, Eñaut Uriarte, Iñigo Arcelus eta Iraitz Artola.

Gai jartzaile lanetan, azken urtetan bezala Ibon Leibar arituko da.

Final handia abenduaren 28an izango da Bergarako Kartzela Zaharrean.

koplabarik

Domeketan familian gozatzen

azaroa

Igande honetan, azaroak 25, domeketan familian gozatzen ekimenaren baitan, gabonetako apaingarriak egiteko aukera izango da Oxirondo azokako gune librean 11:30etatik 13:30etara bitartean.

Gerturatu familian eta gozatu gainerakoekin eskulanak egiten!

azaroa

Amodiozko gutun eta esaldien lehiaketa

XXVII_AmodiozkoGutunak-001

Aurten ere bueltan da Amodiozko gutun eta esaldien lehiaketa. Gutunei dagokienez aurtengoa XVII. edizioa izango da eta esaldiena ordea III.a.

Egindako gutunak jasotzeko azken eguna urtarrilaren 6a izango da eta emodiozko esaldien kasuan, mezuak whatsappez bidali beharko dira urtarrilaren 24a baino lehen.

Animatu Jardunek antolatzen duen lehiaketarik maitagarrienean parte hartzera!

XXVII_AmodiozkoGutunak-002

Eguberriko saskiak, Xiberoko ikastolen alde

iparralde

Aurten ere Xiberoko Ikastolen aldeko gabonetarako otarrak eskatzeko aukera izango da. Eskaerak abenduaren 10a baino lehen egin beharko dira Jarduneko bulegoan edota www.ikaskoli.eus webugnean.

Saski hauek, honako hiru helburu nagusi hauek dituzte:

1. Ikastolaren finantziazioan laguntzea. Seme-alabek euskaraz ikasteagatik,
gurasoek finantziazioaren %30 jartzen dute eta administrazioek, %20. Gainerako
%50, hau bezalako gizarte ekimenen bidez eskuratzen dute. Pasa den urteko
salmentari esker %5 estalia izan da (1400 otarre, 15 mila €).
2. Euskararen erabilera haunditzea Xiberoan eta bereziki ikastoleetan : pasa
den urteko salmentari esker, lan postu erdi bat ama eskolako haurrei mantendu
zaie, euskararen presentzia indartzeko geletan. Bestalde, euskal materialez ari
dira osatzen liburutegia, haurren bebaharrei erantzuteko, eta euskal arnas tokiak
zaintzeko.
3. Tokiko ekoizleak eta produktuak ezagutaraztea, Zuberoako etxalde eta
enpresetako ekoizpenak dituzten otarreak eskainiz.

Aukeratu zurea, eskatu eta gozatu!
iparralde

Euskara eskuetan ikastaroa

ikastaroa

Abenduan zehar “Euskara eskuetan” ikastaroa eskainiko da Auzoko ekimenaren baitan. Bertan, eskulan ezberdinak burutzeaz gain, oinarrizko euskara ikasteko aukera ere izango da. Ikastaroa hau beraz, euskara ikasi edota praktikan jartzea nahi duten pertsonentzat zuzenduta egongo da eta euskara aitzaki hartuta zaku beroak eta poltsa aromatikoak egiten ikasteko aukera ezin hobea izango da.

Abenduaren 10, 13, 17 eta 20an (astelehen eta ostegun), arratsaldeko 18:00etan hasi eta 19:30ak arte iraungo dute saioek. Bergarako Udal liburutegiko ganbaran emango da ikastaro hau eta prezioa 5 eurokoa izango da.

Interesa izanez gero, eman izena Jarduneko bulegoan edota 605712469 telefonoan.

ikastaroa

Urriko ekintzak!

IMG_6913

Sukaldaritza, txantxa jolasak, hegazkin txapelketa, oreka jolasak, eskulanak, puzzleak… dibertimendua izan da protagonista urrian. Ondo pasatzeko mila aukera izan ditugu ludotekan! Ez dugu aspertzeko astirik izan!

Horrela izan dadila aurrerantzean ere!

IMG_6913 IMG_6979 IMG_6799 IMG_6936 IMG_6940 IMG_7003 IMG_6988 IMG_6905

Azaroa ludoteketan

Azaroa

Azarorako ere egitarau politak prestatu dituzte Bergarako hiru ludotekek. Euskaraldia bertan dugunez honen inguruko hainbat ekintza burutuko dira  hilabete honetan. Gainera azaroaren 25aren bueltan ere lanketa bat egiteko aukera izango da.

Ez galdu aukera, gerturatu eta gozatu!

Angiozar azaroa Osintxu azaroa Bergara azaroa (1)