
AIDAu haurren zerbitzuko hezitzaile taldea lanean ari da ikasturtea prestatzen… laster informazio gehiago!
AIDAu haurren zerbitzuko hezitzaile taldea lanean ari da ikasturtea prestatzen… laster informazio gehiago!
Iraileko Euskararen Bozgorailua:
“Bidean huts egitea ez da porrota, helburua hurbiltzen gaituen lehen pausoa baino”
Karmelo Ayesta
Uztailaren 22an udalekuei amaiera emateko herriko kaleetan haur eta hezitzaileek lip-dub bat egin zuten.
Hemen guztion artean egindakoaren emaitza!
2022ko udalekuak amaitutzat eman ditugu gaurko Lip-Dub-a eta herriko plazan egindakoarekin.
Aisialdi euskaldunaz gozatzeko egun politak izan ditugu eta horrela jarraitzeko asmoarekin bueltatuko gara oporren ostean!
Gaur, ekainak 21, osteguna, arratsaldeko 18:30ean Jardunen urteko batzar orokorra ospatuko da Irizar jauregiko 3.solairuan.
Gai zerrenda:
-Aurreko urteko aktaren onarpena
-2021eko jarduera eta balantzea
-2022ko asmoak eta aurrekontuak
-Bestelakoak…
Udaleku irekien 3. asteari ere amaiera eman diogu.
Haur batzuk, udaleku irekien amaiera izan dute gaurko egunean eta amaitzeko Txan Magoaren ikuskizuna izan dugu.
Beroari aurre eginez, aste bikaina izan da!
Gozamena eta poztasuna adierazten duten uneak Udaleku Irekietako argazki hauek.
Haur eta hezitzaileek ekintza ugari egin dituzte aste honetan ere. Aisialdi euskaldunaz gozatzeko une politak!
Udaleku irekien lehen astearekin amaitu dugu. Hasierako urduritasunak hurrengo egunetako gozamenera eraman gaitu.
Primerako astea!