
Pasa dan aste amaieran Oxirondo, Angiozar eta Osintxuko haur, hezitzaile eta gurasoek, Arimen Gaua ospatu zuten. Aste guztian zehar honen inguruko lanketa, eskulan….egin ostean, eguna heldu zen!Arratsalde polita izan zuten.
Pasa dan aste amaieran Oxirondo, Angiozar eta Osintxuko haur, hezitzaile eta gurasoek, Arimen Gaua ospatu zuten. Aste guztian zehar honen inguruko lanketa, eskulan….egin ostean, eguna heldu zen!Arratsalde polita izan zuten.
Azaroko euskararen bozgorailua:
“EUSKARAk egiten gaitu HERRI”
Txapliguko haur eta hezitzaileek azarorako programaketa ederra prestatu digute!
Arimen gauerako prestaketekin dihardute bergarako ludoteketan, atzo kalabazak ustu eta apaintzen igaro zuten arratsaldea.
Oxirondoko gaztetxoek gaur eta bihar gau beltza ospatzeko aukera izango dute. Osintxu eta Angiozarrekoek berriz, bihar ospatuko dute.
Zuek, dena prest?
Pasa den asteburuan Txapligu aisialdi taldeko gaztetxoek primeran pasa zuten. Zapatuan Faraoi ezkutuaren bila ibili ziren eta domekan berriz, neoi festa izan zuten astea modu dibertigarrian amaitzeko.
Angiozar eta Osintxuko ludoteketako haur eta hezitzaileek urriaren 31n Arimen gaua ospatuko dute eta Oxirondoko ludotekan urriaren 30 eta 31n. Domu Santu bezperako gau hau garai batean Euskal Herrian Arimen Gaua edo Gau Beltza izenarekin ospatzen zen. Beraz, aste guztian zehar gure ludoteka zerbitzuetan garai batekoa berreskuratzeko asmoz, kalabazak hustu, makillaje taillerra eta mozorroak sortuko ditugu Arimen Gau egunerako guztia prest izateko.
Egun horretako arratsaldean, ludoteketako haur eta hezitzaileek ekintza polita prestatuko dute.
Aurten ere bueltan dira Errigorako otarrak. Euskal Herria oinarri eta auzolana lanabes dituen ekimen herritarra da Errigora. Nafarroa hegoaldea du ardatz eta euskara ofiziala ez den zonaldean eragin nahi du, eremu horretakoak propio diren elikagaiei Euskal Herrian bidea emanez, euskaratik, euskararentzako eta euskaraz.
Bi kanpaina nagusi egiten ditu urtero: udaberrian Nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura (oliba-olio birjina eta kontserba sortak) eta udazkenean Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka.
Udazkeneko kanpaina honetan Nafarroa hegoaldeko produktuz osatutako saskien salmentaren bitartez bertako euskalgintzari ekarpen ekonomiko garrantzitsua (saski bakoitzaren balioaren %25ª) egitea da helburu nagusia.
Aurtengo udazkeneko kanpainan 3 saski mota daude aukeran:
Saski beltza (betikoa) 50€: orburuak, zainzuriak, pikillo piperrak, ardoa, oliba-olio birjina, potxak, mahats-sukua, zainzuri krema, teilak, melokotoia almibarrean, kardua, tomate frijitua eta piper txorizero mamia.
Saski berdea (ekologikoa) 60€: orburuak, zainzuriak, pikillo piperrak, ardoa, oliba-olio birjina, potxak, mahats-sukua, arroza, pasta, barazki-menestra eta ozpina.
Saski zuria (berezia) 70€: orburuak, zainzuriak, pikillo piperrak, ardoa (kriantza), patxarana, extra brut, polboroiak, patxaran mantekatuak, txokolatezko arrokak eta pikillo piper marmelada.
Saskiak eskuratzeko bi modu daude: online www.errigora.eus web orrian edo Jardunen.
Eskaerak egiteko urriaren 30etik azaroaren 20ra bitartean.
Urriaren 24an, “Hitzen ahairea” ikastaroko lehen saioa izan zen. Oso gustura egon ginen Gotzon eta Rafaren kontu/kantak entzuten eta oraindik beste pare bat saio gelditzen zaizkigu, azaroaren 7koa eta 28koa. Gauzak horrela, inork hurrengo bi saioetara etortzeko interesa izango balu, izen ematea zabalik dago.
-Jardun Euskara Elkarteko bulegoan
Ikasturte berriarekin, domeka hontan martxan jarriko dugu “Domeketan familian gozatzen egitasmoa”berriz ere. Oraingoan eguraldia lagun izanik, fruta brotxetak eta jaboi ponpak egingo ditugu.
Animatu eta gerturatu gozatzera familian!
Euskaraz bizitzen ikasi, saiatu, ausartu… nahi baduzu mintzalagunon munduan lekua dugu zuretzat. Animatu zaitez Berriketan egitasmoan izen ematera!
Hemen duzue Berriketan aldizkaria: