
Osintxuko ludotekako haur eta hezitzaileak ikasturteari hasiera emateko bertan lotan gelditu ziren pasa dan ostiralean.
Lo egiteko denbora gutxi hartu zuten. Esperientzia ederra aurtengoa ere!
Osintxuko ludotekako haur eta hezitzaileak ikasturteari hasiera emateko bertan lotan gelditu ziren pasa dan ostiralean.
Lo egiteko denbora gutxi hartu zuten. Esperientzia ederra aurtengoa ere!
Urriaren 16an Nafarroa oinez ospatuko da Tafallan eta Debagunek bertara joateko autobusa antolatu du. Gaurtik hasi eta urriaren 13ra bitartean izango duzue zuen txartela eskuratzeko aukera, AED, Loramendi eta Jardun euskara elkarteetako bulegoetan.
Prezioa:
Txartel arrunta: 15€
Bazkideak: 12€
Tafallatik buelta arratsaldeko 19:00etan izango da.
Aidau haurren zerbitzuan urriko `programaketa prest daukagu bertaratzen diren haur eta gaztetxoek aisialdiaz gozatzeko.
Astelehenetik ostiralera ateak zabalik ditugu 17:00etatik 20:00etara Oxirondo azokako lehen solairuan. Gogoratu, ekintzetan parte hartzeko izena eman behar duzula! Gerturatu!
Aurtengo udako euskarazko postal lehiaketa Ega Zabala Pozok irabazi du. Egak Paristik bidali digu postala. Zorionak eta disfrutau opariaz!!!
Mila esker aurtengo edizioan parte hartu duzuen guztioi!!!
Irailaren 25ean, domekan, Kultura Kalera asteburuaren barruan Berriketan egitasmoak MintzaPoza tonbola jarriko du 12etatik 14etara San Martin plazan. Animatu eta parte hartu!!
Asteartetan 19:30etatik 20:45era helduek ere antzerkiaz gozatzeko aukera izango dute Nerea Ariznabarretan eskutik. Zatoz probatzera!!
a
pbsync sync a
user user_sync showad
Euskaraz hitz egin nahi duzu baina ez daukazu norekin egin?
Euskaltzalea zara eta zure herrian euskaraz gehiago hitz egin dadin lagundu nahi duzu?
Ba, eman izena Berriketan mintzapraktika programan!!
Jarduneko bulegora hurbildu (Errotalde jauregia), deitu 943763661/605712469 telefono zenbakietara edo idatzi mezu bat jardunkultura@topagunea.eus helbide elektronikora!!
Zatoz guregana! Probratu ez duenak ez daki zer den hau eta!!