
Azaroko Euskararen Bozgorailua:
“Batzuetan beharrezkoa da erdarakadak onartzea hiztun berriek hizkuntza batetik bestera trantsizioa egin dezaten”
Yasmine Khris Maansri
Azaroko Euskararen Bozgorailua:
“Batzuetan beharrezkoa da erdarakadak onartzea hiztun berriek hizkuntza batetik bestera trantsizioa egin dezaten”
Yasmine Khris Maansri
Oraindik denboraz zabiltza!
Euskarak behar gaitu,
BAT EGITEKO GARAIA DA!
Hemen da berriz Errigoraren Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka kanpaina.
Hiru saski dituzu aukeran: beltza, berdea (ekologikoa) eta zuria. ➡️ https://labur.eus/puzka22
Aukeratu zurea azaroaren 10era arte eta eman hauspoa euskarari Nafarroa hegoalde eta erdialdean.
️ https://youtu.be/9qRUua8YPEQ
Aurten berriz ere Txapligu (asteburuko aisialdi taldea) martxan jarriko dugu azaroaren 5etik aurrera! Azaroaren 5 eta 6a ate irekiak izango dira!
LH3, 4, 5 eta 6. mailako gaztetxoentzat bideratua izango da. Larunbat eta igandetan 17:00-20:00etara Oxirondo azokan.
Informazio gehiagorako eta izena emateko, gerturatu Jardun Euskara Elkarteko bulegora.
Gure gaztetxoek misterio jolasaz gozatzeko aukera eta Osintxuko ludoteka eta liburutegia ere prest bihar iluntzean gau beltzeko ospakizunarekin martxan hasteko.
Badator berriz ERRIGORA #EUSKARARIpuzka !!!
Datorren zapatutik, urriaren 22tik, azaroaren 10a bitartean, zuen otarrak eskuratzeko aukera izango duzue.
Eman hauspoa Nafarroa hegoalde eta erdialdeko euskalgintzari.
Eskaerak egiteko Jardun Euskara Elkarteko bulegoan eskuratuko dituzue eskuorriak, bestalde errigora.eus en online egiteko aukera ere izango duzue.
“geuk egiten ez badugu, ez baitu inork egingo”.
Bat egiteko garaia da
Hemen duzue, Gau Beltzarako prestatu dugun egitasmoko lehen ekintza: misterio jolasa.
Urriaren 19 eta 26 (eguaztenak). LH 3, 4, 5 eta 6. mailakoentzat zuzendutako ekintza da. 18:30-19:30.
Ekintzetan izena emateko gerturatu zaitezte Oxirondo azokako lehen solairura.
Beste urte batez, GAU BELTZA ospatuko da Bergaran.
Herriko elkarte, norbanako eta eragile ezberdiñekin elkarlanean sortutako egitarau polita izango da.
Nafarroa Oinezera autobusean joateko oraindik tokiak daude. Urriak 13 arte izango duzue aukera txartela eskuratzeko, AED, Loramendin edo Jardun Euskara Elkartean.
Irteera orduak:
9:00etan Aretxabaletatik, Azben
9:15ean Arrasatetik, Zalduspen
9:30ean, Bergaratik, autobus geltokian
Animatu eta etorri!