Apirileko euskararen bozgorailua

IMG_20210401_123818_707

InstFitter_20210401_123710Apirileko euskararen bozgorailua:
Euskara bezalako hizkuntza minorizatu bati bere jatorrizko lurraldean eta berak garatzeko duen lur propio bakarrean funtzio hegemoniko batzuk betetzea badagokio edo ez?

Jon Sarasua

“30 urte mihingintzan” liburu aurkezpena

Print

Aste Santu osterako hitzaldi paregabea antolatu dugu. Txerra Rodriguez Gomez, hizkuntza aholkularia, izango dugu bere “30 urte mihingintzan. Euskara Elkarteek euskararen biziberritzean izan duten eragina 1987-2017” liburuari buruz berriketan.

Hitzaldia apirilaren 13an izango da, asteartea, arratsaldeko 18:30ean Irizar Jauregian.

 

Print

Martxoa bergarako oxirondo ludotekan

IMG_3793

kaixo familia:

Martxoan ekintza ugari gauzatu ditugu Bergarako ludotekan: bizi poza jaia ospatu dugu, sentimentuak lantzeko dinamika ezberdinak egin ditugu, emakumeen nazioarteko eguna ospatu dugu,  ipuin kontaketak, zine saioak, kometekin jolasean ibili gara, eskulanak egin ditugu,… Hemen dituzue ekintza ezberdinetako argazki batzuk.

Ondo pasa aste santuko oporrak!

1615998519349 1616688310396 1616688310430 1616688345483 1616688345511 IMG_3793 IMG_3817 IMG_3834 IMG_3857 IMG_3864 IMG20210316183703(1) IMG20210322172734

Larrea#37

Maddi

Azkenaldian askok dugu ahotan Bergara Herri Hezitzailea. Gaurkoan, lantaldeko kide den, Maddi Larreak Marenen kataiari jarraipena emango dio. Hemen bere hitzak:

Marenek zaintza sarearen egitasmoa pandemia garaian sortu zela kontatu digu aurreko artikuluan. Gaurkoan ni pandemia garaian sortu zen beste egitasmo bat aurkeztera nator: Bergara Herri Hezitzailea.

Herri guztiak hezitzaileak direla sinisten dugu, baina hausnartu behar da zein baloretan hezi nahi dugun. Hausnarketa horretan hainbat norbanako batu eta “Bergara Herri Hezitzailea” sortu dugu.

Talde honek bat egin du Oinherri elkarteak  eta  herri hezitzaileen sareak aurkeztu zituen balioekin: Haurtzaroaren kultura onartzea, benetako parte hartzea eta erabakitzeko ahalmena sustatzea, aisia hezitzailea izatea, euskalduntasuna bultzatzea, aniztasuna eta parekidekidetasuna bermatzea, ingurumen naturala eta kulturala zaintzea, eta komunitate sarea eta auzolana balioan jartzea.

Haurrengandik pentsatutako herri batean amesten dugu, horrelako herri bat guztiontzako aproposa den herria delako. Bidea luzea da, baina nonbaitetik hasi behar da bide hori eraikitzen. Guzti hori errealitatera ekartzeko hainbat ekimen martxan ditugu jada. Hala nola, parte hartze ireki baten auzolanean sortuko den Zabalotegiko eskola zaharreko kanpo espazioaren eraldaketa prozesua. Praktika hau teoriarekin aberasteko hitzaldi desberdinak antolatu ditugu. Horrez gain, herrian pertsonak erdigunean jartzeko urratsak emateko mugikortasunaz hausnartzen ere ari gara…

Aurrerantzean ere hainbat hausnarketa eta ekimen desberdinak egiteko asmoa dugu. Hori guztia aurrera eramateko, oso aberasgarria iruditzen zaigu norbanako edota talde anitzen parte hartzea, puntuala zein jarraia. Esaterako, modu jarraituan parte hartzen ari den lehen taldea Jardun Euskara Elkartea dugu, Herri Hezitzaileen baloreekin bat egiten baitu, besteak beste aisialdi hezitzailearekin eta euskararekin.

Modu batean edo bestean, guztiok daukagu gure herriaren eraldaketa prozesu honetan parte hartzeko aukera. Garaira egokitu eta Bergara Herri Hezitzaileak sare sozialetan ere badu bere espazioa. Beraz, prozesuaren parte izan nahi duen orok sareetan aurkituko gaitu. Atera irekita dago, sartu beldurrik gabe!

Maddik idatzitako testuan, behin baino gehiagotan azaltzen zaigu “eraldatu” hitza. Iñaki, Eraldatze prozesu horretan, natuak bere garrantzia izango duela pentsatzen dut.

Herriak zer garrantzia dauka naturaren eraldaketan?

 

Maddi

 

Egoakoitzak gozatzen, sukalde prestu

image001

Pasa dan ostiralean “eguakoitzak gozatzen”egitasmoaren harira,sukalde prestu ekintza egon ginen egiten Bergarako gaztetxo kuadrilla handi batekin.
Primerako platerak eta sormen handikoak burutu zituzten!image005 image004 image001 image002 image003

Bizipoza triviala

martxoa TRIVIALA bizipoza_001

Pasa den astean Bizpoza jaiko (online) triviala jarri genuen martxan. Gaurkoan lehiaketa fisikoari hasiera emango diogu. Gaurtik eta apirilaren 15era arte, edonork trivialean parte hartzeko aukera izango du. Banakako zein taldeko parte hartzea izan daiteke (gehienez 4 kideko taldeak), baina pertsonako parte hartze bakarra izan beharko du.

Lehiaketa 3 kategoriatan banatuko da:

A kategoria: LH4, 5 eta 6.

B kategoria: DBH eta Batxilergoa

D kategoria: 18 urtetik gorakoak

12 galderaz osatutako galdetegiak izango dira, eta hauetatik (gutxienez) 9 zuzen dituztenen artean zozketa egingo da. Gauzak horrela, irabazleen artean sari ezberdinak banatuko dira.

Animatu eta parte hartu!

martxoa TRIVIALA bizipoza_001