Tailerrak_Gau Beltza

Tailerra + Bissap kartela_001

Azken asteotan tailer eta ekintza ugari egiten ari gara Gau Beltzaren ospakizunaren inguruan. Aurreko astean eginiko tailerrak (kalabaza hustu, mozorro eta aurpegi margoketak, etab..) erantzun bikaina izan dute bergarako herritarren artean.

Gau Beltza edo Arimen Gaua gerturatzen ari zaigu eta egitaraua ere aurrera doa. Datorren ostiralean, urriak 29, arratsaldeko 17:30ean eta larunbatean, urriak 30, goizeko 11:00etan San Martin plazan elkartuko gara tailerrekin jarraitzeko.

Bestalde larunbatean, ordu eta leku berean, Ndank Ndank elkartearen eskutik “Bissap” edari freskagarria dastatzeko aukera ere izango da. Beranduago, 11:3oetik aurrera “Mintzapoza Tonbola” martxan jarriko dugu berriro, opari ugari ditugu banatzeko!

Animatu eta gerturatu zaitezte!

 

Tailerra + Bissap kartela_001

BERRIKETANEKOAK SANTA KATALINA LORATEGI BOTANIKOA EZAGUTZEN

taldea

Urte eta erdian irteerarik egin gabe egon ostean, atzo, igandea, eskualdeko berbalagunak, Trespuentes herrian (Araba) kokatzen den Santa Katalina Lorategi botanikoa ezagutzera joan ginen. Guztira 25 lagun animatu ginen altxor eder hau ezagutzera.

Amaia Lorategiko botanikoko langilearen eskutik, lorategiaren ezaugarriak, historia eta landareen inguruko azalpenak jaso genituen.

Eguraldia lagun izanik goiz ederra pasa zuten Araba aldean.

bergarako taldea IMG20211024115730 santa katalina 1 taldea

Tailerrak_Gau Beltza

3b428296-61f5-457f-8127-b296fca68ee6

Pasa dan ostiral eta zapatuan, San Martin plazan egon ginen Gau Beltzaren ospakizunera begirako tailerrak egiten. Kalabazak hustu,aurpegi margoketa, mozorro tailerra…familia ugari gerturatu ziren eta tarte polita pasa genuen bertan.

Eskerrik asko gerturatu zineten guztioi!datorren ostiral eta zapatuan bertan egongo gara berriz ere!

Gogoratu! Datorren zapatu arratsaldean mozorrotu, margotu eta ekarri zuen kalabazak!

IMG_20211022_183049 IMG_20211022_192438 bc026bc2-d900-415c-99bb-997949823834 c8a3e13b-ada7-4927-8a56-220da5b7aa2f 3b428296-61f5-457f-8127-b296fca68ee6 7b1af6cf-5d20-4e45-b8b8-8dfe1ff480a3

Errigora Otarrak

245929729_4423787617707556_9080596489336259649_n
Badator berriz ERRIGORA #EUSKARARIpuzka !!!
Datorren zapatutik, urriaren 23tik, azaroaren 11ra bitartean, zuen otarrak eskuratzeko aukera izango duzue. Urtero bezala hiru otar izango dira:
🔸Beltza (55€): Orburuak, zainzuri zuriak, pikilo piperrak, oliba-olio birjina estra, botila ardoa, melokotoia almibarrean, melokotoi mermelada, tomate frijitua, potxak, teilak, mahats-zukua, piper-mamia eta kardua. *2022ko egutegia
🔸Berdea/eko (65€): Orburuak, zainzuri zuriak, pikillo piperrak, oliba-olio birjina estra, botila ardoa, ardo-ozpina, dilista lehorrak, arroza, pasta, barazki-menestra, sagar zukua eta teilak. *2022ko egutegia
🔸Zuria (75€): Orburuak, zainzuri zuriak, pikilo piperrak, oliba-olio birjina estra, botila kriantza, ardo zuri apartsua, patxarana, pikillo marmelada, txokolatezko zigarretak, patxaran-pastak eta polboroiak. *2022ko egutegia
Eman hauspoa Nafarroa hegoalde eta erdialdeko euskalgintzari.
🔹geuk egiten ez badugu, ez baitu inork egingo🔹

245929729_4423787617707556_9080596489336259649_n

 

Tribiala_Gau beltza

1634663275350_0_IMG-20211019-WA0016
GAU BELTZA BERGARAN TRIBIALA

“Euskal Herriko tradizio eta ohituretan oinarritutako” ‘geure erara’ ospatzeko askotariko ekintzak antolatu ditugu urriaren 20tik 31ra Bergaran, Jardun euskara elkarteak bultzatuta Bergarako Udalak beste eragile batzuekin batera.

Gau beltza girotze aldera tribiala jarri dugu martxan. Parte hartzeko azken eguna urriaren 28a izango da.

Animatu eta zorte on!!

Jarraian parte hartzeko esteka eta oinarriak aurkituko dituzue:

https://forms.gle/vCkUyNGbJvsWjhBj8 1634663275350_0_IMG-20211019-WA0016

Tailerrak_Gau Beltza

Tailerren kartela_page-0001

Gau Beltzean girotutako tailerrak egingo ditugu. Horretarako zuen kalabazak, izara zaharrak…ekarri eta gurekin batera prestatuko duzue urriaren 30ean ospatuko dugun GAU BELTZA eguna!Tailerren kartela_page-0001

Arimen kandela misterio jolasa_Gau Beltza

Urriak 20 asteazkena ARIMEN KANDELA MISTERIO JOLASA LH 3,4,5 eta 6. mailakoei zuzenduta AIDAU HAURREN ZERBITZUA Izen emateko zatoz Oxirondo azokako lehen solairura urriaren 19a baino lehen (1) (1)

Atzo esan bezala, hemen duzue, Gau Beltzarako prestatu dugun egitasmoko lehen ekintza: “Arimen kandela” misterio jolasa.

Urriak 20an izango da, datorren asteazkenean. LH 3, 4, 5 eta 6. mailakoentzat zuzendutako ekintza da eta bi txanda egongo dira.

1.Txanda: 17:15

2.Txanda: 18:30

Ekintzetan izena emateko gerturatu zaitezte Oxirondo azokako azken solairura urriaren 19a baino lehen.

Urriak 20 asteazkena ARIMEN KANDELA MISTERIO JOLASA LH 3,4,5 eta 6. mailakoei zuzenduta AIDAU HAURREN ZERBITZUA Izen emateko zatoz Oxirondo azokako lehen solairura urriaren 19a baino lehen (1) (1)

Gau Beltza

IMG-20211014-WA0007

Jardun euskara elkarteak sustatuta, Gau Beltzaren antolaketan parte hartu dute Udalarekin batera eragile hauek: Bedelkar, AIDAU haurren zerbitzua, Bergara Herri Hezitzailea, Txapa irratia, Musika Eskola, San Joxepe Elkartea, Ugutz Tours, gaubeltza.eus eta Ndank Ndank.

Bihar emango dizuegu, zehatzago, Gau Beltzerako antolatu dugun egitaraueko lehen ekintzaren berri!!

IMG-20211014-WA0007

“Xanguli Manduli

Kikirrikiii

Emon goxokiak guri…” 

AIDAU_haurren zerbitzua

1633533134738

Dakizuen bezela, AIDAU haurren zerbitzua martxan jarri genuen irailaren amaieran eta jadanik haurrak gerturatzen ari dira bertan eskeintzen ditugun ekintza ezberdinetan parte hartzera eta beraien iritziak eman eta beraiekin ekintza ezberdinak egiteko eta sortzeko.

Guztiok aisialdi euskaldunaz gozatzen jarraitzeko asmoarekin lanean jarraituko dugu!d59fa2b1-f05e-467b-9b77-bef66703f4b6 f4ba8146-c135-4735-b2f3-2e2943a04f88 1633533134738 1633533134773