Mahi jolasen mailegua bueltan!

Kartela

AIDAU haurren zerbitzuak ikasturte honetan berriz ere martxan jarriko du Mahai Jolasen mailegua. Azaroaren 8tik aurrera, Oxirondo azokako lehen solairuan aukera daukazue mahai jolasa ezberdinak hartzeko eta hauetaz gozatzeko. Adin eta helburu ezberdinak lantzeko mahai jolasak izango ditugu bertan.

Gerturatu!Kartela

Xiberoko ikastolen aldeko saski salmenta

Afitxa-2021

Urtero bezala abian da Xiberoko ikastolen aldeko saski salmenta.  Eskaerak egiteko bi aukera daude: online www.ikaskoli.eus orrialdean edo jardun euskara elkarteko bulegoan bertan edo telefonoz 943763661 605712469 zenbakietara deituta. Saskien eskaera azaroaren 1etik 28ra arte egin ahal izango da. Banaketa, berriz, Abenduaren 9-10 bitartean egingo dela aurreikusi dute.

* Informazio guztia: www.ikaskoli.eusAfitxa-2021 Orhi saskia Irati saskia Ahüzki saskia

Mintzapoza tonbola

BERGARA

Aurretik iragarri dugun bezala, mintzapoza tonbola San Martin plazan jarriko dugu datorren larunbatean, urriak 30, goizeko 11:30etik aurrera.

Sari mordoxka bat ditugu zuen zain (asteburu-pasak, termoak, koadernoak, poltsak, etab.), beraz ez galdu aukera eta animatu zaitezte parte hartzera!!

BERGARA

Hezitzaileen lan poltsa

Laneskaintza-300x188-1

Jardun Euskara ELkarteak, asteburuetan lan egiteko hezitzaileen lan poltsa osatu nahi du. Interesik baduzu bidali zure kurrikuluma gaztejardun@topagunea.com era azaroaren 4a baino lehen!

Kontuan hartuko dira:

-Begirale titulua

-EGA (edo baliokideak)

Informazio gehiago nahi izanez gero deitu 943763661/605712469 zenbakietara edo pasa zaitez gure bulegotik.

txapligu_001

AIDAU, azaroko ekintzak

AIDAU KARTELA AZAROA_page-0001
AIDAU haurren zerbitzuak azarorako ekintza ugari prestatu ditu. GOGORATU! Asteazken eta ostiraletako ekintzetarako izena eman behar dela.
 
Astelehen, astearte eta ostegunetan ere HH4tik LH6ra bitarteko haur eta gaztetxoek izena emateko aukera daukate.AIDAU KARTELA AZAROA_page-0001

Sukaldaritza familian_Gau Beltza

Gau Beltzaren harira, atzo arratsaldean, AIDAU haurren zerbitzuan, “sukaldaritza familian” ekintza eraman genuen aurrera. Bertan haur eta gurasoek errezeta ezberdinak egin zituzten eta guztia goxo-goxoa irten omen zen. Eskerrik asko parte hartu zenuten guztioi!guk ere gustora pasa genuen arratsaldea zuekin!

 

8f0c5b2a-cf7b-4d32-b94a-1f62b744bd58 81d60a78-511c-4df1-9015-473e97b9621d IMG_20211027_175003 IMG_20211027_175348 IMG_20211027_180226

Ekintza ugariak_Gau Beltza

Urriak 30 arratsaldean_001 (1)

Larunbat arratsalderako ere ekintza ugari antolatu dira:

18:30ean Bergarako Musika Eskolaren eskutik Kalaberak abestia entzuteko aukera izango dugu San Martin plazan, ondoren San Joxepe elkarteak txokolatada ederra prestatuko du guztiontzat. Amaitzeko, Deabru Beltzak taldeak “Su danborrak” ikuskizuna eskainiko du, 19:30ean. Urriak 30 arratsaldean_001 (1)