Hernani Omenaldia 2022-10-22

Matxinatu frankisten mendekua

Emilio Mola Vidalen tropa kolpistek 1936ko urriaren 4an Intxorta-Kanpazarreko frontean jasandako porrotaren ondoren, eta hiru egun geroago Gernikan lehen Eusko Jaurlaritza aldarrikatu ondoren, egun batzuk lehenago Madrilen onartutako Estatutuarekin batera, matxinatuen erantzuna mendekua izan zen. Gipuzkoako herri okupatu berrietan, apaizak ere libratu ez ziren jazarpen basati bat gertatu zen, hamahiru apaiz eta ehunka pertsona zibil erail zituzten 1936ko urrian eta azaroan. Horietako leku bat Hernani izan zen.

2022ko urriaren 22an, Hernaniko Udalak omenaldia egin die bere udalerrian eraildako pertsona zibilei. Jarraian datozen argazkiak Hibai Garairenak dira, hilerri horretan fusilatutako persona baten biloba.

Hernani Omenaldia 2022-10-22 sarrera lehendabizi Intxorta 1937 Kultur Elkartea-ean publikatu da.

Lore eskaintza eta ‘Memoria partekatu baterantz, Arrasate 1936-1956′ liburuaren aurkezpena irailaren 26an

  • Irailaren 26an 86 urte beteko dira tropa frankistak Arrasaten sartu zirenetik.Ekitaldiari hasiera emateko, lore eskaintza egingo da 18:30ean
  • Arizmendarrieta plazan dagoen monolitoan, eta ondoren, 19:00etan, liburu horren aurkezpena Etxaluzen.

Datorren irailaren 26an 86 urte beteko dira tropa frankistak Arrasaten sartu zirela. Arrasaten kolpe militarraren aurka agertu ziren pertsonak, gizonezkoak zein emakumezkoak edo haurrak, giza eskubideen urraketak jasan zituzten eta, nola edo hala, milaka pertsona zigortu zituzten.

Egun horretan bi ekitaldi egingo dira Arrasateko Udalak eta Intxorta 1937 elkarteak antolatuta:

  • Lore eskaintza. 18:30ean Arizmendarrieta plazan dagoen monolitoan.
  • ‘Memoria partekatu baterantz. Arrasate 1936-1956, Gerra, Erresistentzia eta Frankismoa’ liburuaren bigarren argitalpenaren aurkezpena. 19:00etan Etxaluzen.

Testigantza gehiagorekin liburuaren 2. edizioa

2017ko irailean, Arrasateko Udalean ordezkaritza politikoa duten alderdi guztiek osatutako Memoriaren eta Bizikidetzaren Mahaiak Intxorta 1937 Elkarteari agindu zion 1936-1956 aldian udalerrian gertatutakoari buruzko memoria bat egiteko: ‘Memoria partekatu baterantz. Arrasate 1936-1956, Gerra, Erresistentzia eta Frankismoa’.

Intxorta 1937 Elkarteak hainbat hamarkadatan egindako lanak, ikerketak eta bestelako argitalpenak hartzen ditu oinarri liburu honek. Abiapuntu historikoa diktadura eta Primo de Riveraren Monarkia erori eta Errepublika ezarri zen garaia da.

Udalerriaren historia berreskuratzeko eta gertatutakoa ezagutarazteko asmoz, bigarren urrats bat eman da: liburuaren bigarren edizio bat egin da, herritar askoren testigantza berriekin osatua. Liburua modu digitalean irakur daiteke www.arrasate.eus eta www.intxorta.org webguneetan eta irailaren 26an formatu fisikoan eskuratu ahal izango dira.

Ekitaldia interesdun guztientzat zabalik dago.

Lore eskaintza eta ‘Memoria partekatu baterantz, Arrasate 1936-1956′ liburuaren aurkezpena irailaren 26an sarrera lehendabizi Intxorta 1937 Kultur Elkartea-ean publikatu da.

Kamarada Euskal Filmategian

KAMARADA DOKUMENTALA: Celestino Uriarte Bediaren biografian oinarritzen da. Lan honek gure kide Juan Ramon Garaiek Txalaparta Argitaletxearekin plazaratutako “Celestino Uriarte. Klandestinitea eta Erresistenzia Komunista” liburuan jasotako protagonistaren bizipenak zein bizipen propioen testigantzen koreografia aurkezten du. Bizipen hauen bidez, errepublika sozialean sinetsi, herrien autodeterminazioa aldarrikatu eta kapitalismoaren aurka fronte ezberdinetan borrokatu zuten gizon-emakumeen ametsetan sakontzen dugu. Haien ausardia, berdintasun sozialaren izpiritua, militantzia, erabakitzeko kemena eta gorputz eta arima aritzeak erreferentzia etiko ikaragarria da gaur egungo egoerarentzat. Ikerketa historiko honek argia eta ezagutza ematen du erresistentzia antifrankistaren historiaren garai ilun haren inguruan.

Kamarada Euskal Filmategian sarrera lehendabizi Intxorta 1937 Kultur Elkartea-ean publikatu da.

Hedoi Etxarte leyendo de poesía Dragoiak al terminar la visita de los “Errekalde”

Los “Errekalde”, como muchos otros mondragoneses, estudiaron en la escuela Biteri. Trabajaron en la Unión Cerrajera. Formaron parte de la lucha por el cambio social durante la revolución de octubre de 1934 y mientras unos dieron la vida por la Segunda República (por los pueblos y las personas). Otras tuvieron que exilarse. Las que volvieron fueron despedidas de la Unión Cerrajera.

Recordando a Aitor Etxarte Berezibar, comenzamos la marcha en el Monolito a los asesinados por los fascistas y luego nos dirigimos a la calle Olarte, al solar donde estuvo la escuela Biteri, a la Unión Cerrajera, Escuela de Aprendices, la estación del tren, y en el Arrabal de Maala: la casa Errekalde, el bar Plus Ultra y la casa Okendo donde estuvo la Casa del Pueblo.

En ese recorrido también hicimos paradas en otros lugares para contar la historia del lugar, por ejemplo frente al lugar donde estuvo el monolito franquista. En ella señalé:

La placa de los caídos

El 25 de junio de 1939, coincidiendo con las fiestas de San Juan, se realizó un homenaje a los excombatientes franquistas. Y en esta pared se colocó una placa con los nombres de 24 requetés y de 23 soldados que murieron “por Dios y por España”. No todos eran de ese ideal, algunos eran abertzales o republicanos obligados a alistarse. Dicha placa fue rota por la organización Euskadi ta Askatasuna, en 1966 por dos veces. En la segunda fueron dos mondragoneses Juan José Etxabe, “Hundixe” y Jon Imanol Ozaeta “Gautxo”. Por quitar las flores de debajo de la placa le pusieron una multa de 25.000 pesetas al Párroco José Luis Iñarra. Luego quitaron la placa).

Hedoi Etxarte leyendo de poesía Dragoiak al terminar la visita de los “Errekalde” sarrera lehendabizi Intxorta 1937 Kultur Elkartea-ean publikatu da.

85 urte justizia eske! Omenaldia argazkiak

85 urte Justizia eske!

Aurten bete dira 85 urte kolpistak Debagoienean sartu zirela. Irailaren 26an, 12:00etan, Jose Maria Arizmendiarreta Plazan (Monolitoan) izan dugu Omenaldia. Esteka honetan ikusi dezakezu Hibai Garaik ataratako argazkiak.

Ekitaldian, errepresaliatua izan zen herri bakoitzeko pertsona batek edo haien senideek, hitza hartu dute. Bergara, Oñati, Aretxabaleta, Arrasate, Gatzaga, Eskoriatza, Antzuola, Aramaio y Elgeta. Azken unean Arrasateko beste pertsona batek hitza hartu du.

Omenaldian parte hartu dituzte Haizea y Oihana Arana bertsolariak, Arrostaitz dantza taldea, Goiko Balu abesbatza, Txorbela otxotea, eta Arrasateko txistulariak.

Bertan egon dira bailarako alkateek, Arrasate, Bergara, Oñati, Aretxabaleta, Antzuola, Elgeta eta Gipuzkoako Foru Aldundia.

85 urte justizia eske! Omenaldia argazkiak sarrera lehendabizi Intxorta 1937 Kultur Elkartea-ean publikatu da.

85 urte JUSTIZIA ESKE!

Aurten beteko dira 85 urte kolpistak Debagoienean sartu zirela, hau dela eta, Irailaren 26an, eguerdiko 12:00etan, Arrasateko Arizmendarrieta plazan omenduko dizkiegu Debagoienean errepresio frankista jasan zituzten milaka herritarrei.
Ekitaldian, errepresaliatutako pertsona guztiak izango dira protagonista, eta haien izenean, errepresaliatua izan zen herri bakoitzeko pertsona batek edo haien senideek, hitza hartuko dute.
Bertan, herri bakoitzetik, errepresioa zuzenean jaso izan zuen pertsona batek, edo bere senideek,
Antzuolatik, Ixa Aranguren Lizarraldek, Esteba Aranguren Mugika, gudaria preso eta iheslariaren alaba.
Aretxabaletatik, Olga Etxebarrieta Oteizak, bera gerrako umea, aita Jose Maria Etxebarrieta Urbistondo, milizianoa, faxistek eraila.
• Aramaiotik, Jose Maria Velez de Mendizabal Azkarraga, osaba Jose Maria Azkarraga Mozo fusilatua Derioko hilerrian.
• Arrasatetik, Mari Nati eta Isabel Urionabarrenetxea Zaitegik, Jose Antonio Urionabarrenetxea Isasmendiren alabak, aita faxistek Oiartzunen erail zuten.
• Bergaratik, Luzia Farras Laskurain, gerrako umea. Aita, Ramon Farraz Eskibel, Gerra Komisarioa, preso egondakoa.
• Elgetatik, Anttoni Telleria Lamarainen hitzak entzungo dira, ama Francisca Lamarain Aranzabal eta aita Pedro Telleria Askasibar faxistek erail zituzten Elgetan.
• Eskoriatzatik, Arantza Sasian Etxabek, bere amandrea Emeteri Aranburuzabala Beitia, faxistek erail zuten Oiartzunen.
• Oñatitik, Manttoni Galdos Urbeloak, aita Antonio Galdos Ugarte faxistek fusilatu zuten Ormaiztegin.
• Gatzagatik, konfirmazioaren zain gaude

*** Omenaldian bertsolariak, dantzariak, musika banda eta abeslariak parte hartuko dute***

Intxorta 1937 kultur Elkartea

85 urte JUSTIZIA ESKE! sarrera lehendabizi Intxorta 1937 Kultur Elkartea-ean publikatu da.

85 urte Justizia eske

Iraganari buruz egia esaten baldin badugu

akaso gauza izango gara

orainari buruzko egia esateko

Kean Loach

Gudan gure herrietan egindako sarraskiak gai ukieziña izen zen urte askotan

Diktaduran: berrogei urteko errepresioa eta isiltasuna. Gure senideek berriz, bizi behar izan zuten salatarien ondoan, ezagutzen zituzten haiekin. Salatzaileek ere, bazekiten hala ezagutzen zituztela. Fusilamenduaren izuarekin batera, izan zuten beldurra, eta beldur hori erabili zuten irabazleek bizirik geratu ziren galtzaileekin. Urte askoan, ezin izan zuten esan ere, senideak hil zituztela. Epaitegietan jasota datozen fusilatuei buruzko lehen heriotza agiriak dira 1944koak, zortzi urte pasauta gero. Beste pertsona batzuei buruz, ematen du bizi ere zirela egin, ez dago heriotza agiririk, erregistratu ere ez zituzten egin.

Kasu batzuetan, belaunaldi berriei gertatutakoa pixkanaka kontatu ziguten, gertaerak isiluneekin tartekatuz, eta beti, baxu-baxu hitz eginez, gure etxeetako lau hormetatik ez ateratzeko ohartarazpenarekin. Gure amonentzat, aitona-amonentzat eta gurasoentzat garrantzitsua zen gure senideei zer gertatu zitzaien jakitea. Zoritxarrez, beste familia askotan isiltasuna aukeratu zen. Errepresioak mutu utzi zituen, eta isiltasun horrek bereak babestuko zituela pentsatu zuten.

Urte haietan guztietan, legezkotasun errepublikarraren kontra gerran hil ziren matxinoen izenak, irabazleen bandokoak, jarrita zeuden plaka batean eliza atarian. Bestalde, gure artekoak klandestitinitatean.

40 urte eta gero inpunitatea jaun ta jabe. Erregimenaren trantsizioan zer-nola ematen den ikusirik, Frankismoaren hausturaren aurrean, frankismoaren erreforma irabazle irtetzen da. Itun horretan zerikusia duten alderdi politiko antifrankistek ez dute atera nahi argira zer gertatu zen benetan. Argudiatuz Kolpe Militarren gertakarien aurrean “borron y punto final” defenditzen dituzte.

Hilketen berrogeita hamargarren urteurrenean, 1986ko urriaren 31n, mozio bat aurkeztu genion Arrasateko Udalari, honako hau eskatzeko:

-. Izendatzeko fusilatu zituztenak herriko ohorezko seme eta alaba.

-. Merezi zuten omenaldia egitea monolito batez inskripzio honekin: “Askatasunagatik, Por la Libertad”, haien guztien izenekin.

Gobernu Batzordeak atzera bota zuen proposamena honako argudio honekin: “ez zuten jo komenigarritzat berriro bizitzea larregi, errebantxa izpiritu zaharrik berpiztu dezakeen gertakari historikorik”.

Lehen mobilizazio publikoak Arrasaten. 1987ko apirilean, gure kabuz, omenaldi bat egin genuen, eta plaka oroigarri bat jarri genuen Legargaineko horman, fusilatutako 89 lagunen izenekin, garai hartan genituen datuak ziren (argazkiak egun horretakoak dira). Kokapen hau modu sinbolikoan aukeratu zen gogoratzeko hemen aplikatu zitzaiela bi baserritarri “Ihesi Legea”, matxinatuak Arrasaten sartu eta bi egunetara.

Berandu baina azkenean monolitoa jarri zen. Hamasei urte geroago Debagoieneko Udal guztiek Monolitoaren alde egon ziren ta 2003ko ekainaren 8an Frankistak eraildakoen guztien izenekin jarri zen Arrasaten bertan egon zen omenaldian

2021eko irailaren 26a. Faxistak Debagoienan sartu zireneko 85. urteurrenean, frankistek errepresaliatutako milaka pertsonei omenaldia egingo diegu. Arrasateko Monolitoaren aurrean izango da, Arizmendiarrieta Plazan, eguerdiko 12etan. Egia, justizia, erreparazioa eta berriz ez gertatzeko bermeak eskatzen jarraitzen dugu.

Intxorta 1937 kultur elkartea

.

85 urte Justizia eske sarrera lehendabizi Intxorta 1937 Kultur Elkartea-ean publikatu da.

GERRAKO PRESOAK : P.G.

Asturias Bigarren Errepublikaren aurkako matxinatuen eskuetan erori ondoren, hauen lehen helburua arma fabrikak martxan jartzea izan zen, horietako bat Cañones de Trubia izan zelarik. Eskulan kualifikatua behar zuten, eta, horretarako, gerrako presoak errekrutatu zituzten. Unión Cerrajeran urte dezente lanean zeramaten arrasatearrak bertara eraman zuten batzuek identifikatu ditugu: Agustin Heriz Lamarain, Tomás Ruiz de Alegria Balanzategi, Vicente Etxebarria Larrañaga eta Felix Barrutia Guridi.

Txapa bat jartzen zitzaien besoan eta bertan, P. G. inskripzioa inprimatuta dago. (Gerrako presoak). Horietako batek, Agustin Herizek, horietako bat gorde zuen, eta senideek Intxorta 1937 kultur elkarteari eman digute, Elgetako Memoria Historikoaren Interpretaziorako Euskal Zentroan argazki horiekin batera erakusteko.

GERRAKO PRESOAK : P.G. sarrera lehendabizi Intxorta 1937 Kultur Elkartea-ean publikatu da.