Auzia argitzearen aldeko aldarria Iruña-Veleiako atarian

Egoerak surrealismoaren gailur guztiak gainditu ditu. Hamar urte igaro eta gero epaileak ez du epaiketara deitzen, horrek suposatzen duenarekin, eta Foru Aldundia normaltasun irudia erakutsi nahirik! Igaro den astean izen handiko eta eduki eskaxeko Jornadas Europeas de Arqueología/ Europako Arkeologia Jardunaldiak antolatu ditu eta ginda gisa larunbat eta igande eguerdian: BISITA ANTZEZTUAK / VISITAS TEATRALIZADAS. EKAINAK 15 – 16 JUNIO LARUNBATA – IGANDEA / SÁBADO – DOMINGO«Besteak bezalako egun bat Veleia hirian / Un día cualquiera en la ciudad de Veleia». Asociación Cohors Prima Gallica Grupo de reconstrucción Histórica.

LOTSAGARRIA! Gaur eguerdian Iruña-Veleia Argitu Ekimenak bere protesta adierazi du beheko argazkiak erakusten duen moduan. Egoera deskribatzen duten orriak banatu zaizkie ikuskizunera agertu diren 60-80 ikusleei. Bibateko zuzendari Javier Fernández Bordegaraik miñoiak bidali ditu ekintza oztopatzeko.

Hasiak gara aurtengo bisita gidatu alternatiboekin, hurrengoa ekainaren 29an

2019-V-12, Donostiako Bagera Elkartekoak

Lau denboraldi daramagu bisita gidatuekin, aurtengoarekin bosgarrena. 1.000 lagun inguru pasatu dira dagoeneko. Oso arrakastatsuak izan dira. Aurtengo lehenengoa Donostiako Bagera Elkartekoekin egin genuen maiatzaren 12an.  Urrirarte, hilero bisita bat egingo dugu. Hurrengoa ekainaren 29an izango da, larunbatez.

Bi talde egingo dira, euskerazkoa eta gaztelerazkoa, bakoitzerako gutxienez bost lagun baldin badaude. Bisita 11:00etan hasten da. Nahi dutenentzat eguerdian, 14:30, bazkaria inguruko jatetxe batean (20 euro). Bisita doan da. Ondoren, proiekzioa eta solasaldia jatetxe berean.

Eskatu eta eguna adostu ezkero, talde autoantolatuekin ere egingo dira, hau da, lagun koadrilak, kultur taldeak eta abar. Gutxienez 15 pertsona. Denboraz jarri harremanetan gurekin.

Izena emateko eta harremanetarako, bisitak.sosirunaveleia@gmail.com helbidera idatziz.

***

En cuatro temporadas sucesivas han sido unas 1.000 personas las que han participado en las visitas guiadas alternativas. Todo un éxito. La primera de este año tuvo lugar el 12 de mayo con un grupo de Bagera Elkartea de Donostia. Pensamos realizar una visita al mes hasta octubre. La próxima será el 29 de junio, sábado.

Se harán dos grupos, euskera y castellano, siempre que se puedan formar grupos de al menos cinco personas. La visita comienza a las 11:00. Al mediodía, para los que lo deseen, comida a las 14:30 en un restaurante de la zona (20 euros). La visita es gratis. Seguidamente proyección y charla en el mismo restaurante.

También se harán con grupos auto organizados que nos lo soliciten (cuadrillas de amigas/os, asociaciones…). Mínimo 15 personas. Avisar con tiempo, por favor.

Para recibir información y apuntarse:  bisitak.sosirunaveleia@gmail.com 

“IRUÑA-VELEIA, epaiketa noizko?”, Hernaniko Kronikan eta Noticias de Gipuzkoan

Gutun hau argitaratu da Hernaniko Kronikan eta Noticias de Gipuzkoan

“Urtebete baino gehiago da Iruña-Veleia aferako akusazio-idatziak ezagutu zirela: Arabako Aldundiak zazpi urte eta erdiko kartzela-zigorra eta 300.000 euroko isuna eskatzen ditu Eliseo Gilentzat, Oskar Escribanorentzat 5 urte eta antzeko isuna, Ruben Cerdanentzat bi urte eta erdi. Fiskaliak ere antzeko zigorrak eskatzen ditu. Baina epaileak ez du izendatu oraindik epaiketa-eguna, hamar urte baino gehiago luzatu den auzi honentzat.

Normalean, zigor-eskaerak ezagutu eta pare bat hilabetera-edo hasi ohi da epaiketa. Ba kasu honetan, ez dakigu zergatik, urtebete igaro da eta oraindik akusatuek ez dakite noiz epaituko dituzten. Akaso, epaiketaren mamian dago arrazoia: zer epaituko dute froga zientifiko formalik egin ez bada? Eta nor epaituko dute, Ertzantzak faltsutzailerik  aurkitu ez badu?

Bitartean, epai bidean daudenen eta ingurukoen sufrimendua luzatzen ari da eta pertsona askoren jakinmina eta euskal kulturarako garrantzitsuak izan daitezkeen gaiak zapuzten.

Ez dago eskubiderik! Hau ez da justizia!

Tomas Elorza Ugarte

Jexux M. Eizagirre Portillo

Juanjo Uria Zubiarrain

Beñi Agirre Oiartzabal “

Osteguneroko elkarretaratzeekin jarraitzen du hiritar multzo batek bosgarren urtez

2015eko urtarrilean hasi zen hiritar multzo bat Arabako Diputazio Plazan ostegunero (20:00) elkarretaratzeak egiten eta eta harrezkero horretan jarraitzen du zintzo-zintzo. Hamabostean behin Justizia Jauregiaren aurrean gauza bera egiten da aspalditxotik.

Ikusi al du norbaitek horrelako argazkirik hedabideetan? Nik ez behintzat. Eta hori aurretik hainbat kazetari pasatzen dela erredakzioetatik etxerako bidean. Kolore guztietako kazetariak. Geuk ere bidali izan ditugu argazkiak, baina alferrik.

Aupa zuek!

2015, otsailak 5

2019, maiatzak 9

Urtebete baino gehiago da akusazio-idatziak ezagutu zirela eta epaileak ez du oraindik epaiketa-egunik izendatu

2018ko apirilaren 18koa da epaitegiko jakinarazpena, nahiz eta ez zen publiko egin maiatzaren 9an Berriak argitaratu zuen arte: Arabako Aldundiak zazpi urte eta erdiko kartzela-zigorra eta 300.000 euroko isuna Eliseo Gilen aurka, Oskar Escribanorentzat 5 urte, eta antzeko isuna, Ruben Cerdanentzat bi urte eta erdi.  Fiskaliak ere antzeko zigorrak eskatzen ditu.

Kontua da normalean zigor-eskaerak ezagutu eta pare bat hilabetera-edo hasi ohi dela epaiketa. Ba kasu honetan, ez dakigu zergatik, urtebete igaro eta oraindik akusatuek ez dakite noiz epaituko dituzten. Pentsa nolako tortura den hamar urte igaro eta gero horrela jarraitu beharra.

Ez dago eskubiderik!