Andoni Tarriño arkeologoa asteazkeneko saioan: “Ez du ez Descartes eta ez RIP ipintzen”

Asteazkenean, hiru arkeologo salatarien ostean, Andoni Tarriñok, Lurmenekin arkeologo eta marrazkilari lanak egindakoak deklaratu zuen.  Arkeologo beteranoa, berrogei urte baino gehiago darama lanbidean. Bere esku egon zen grafitoen marrazketa. Oso trebea da horretan.

Haren adierazpenak ez dira inon ageri, batetik berandu deklaratu zuelako (arratsaldeko bostak aldera hasi zen), eta bestik esan zituen gehienak Lurmenen aldekoak direlako.

Hiru salatariek DESCARTES irakurtzen dute oraindik, edo behintzat horrekin ere eraso nahi izaten dute. Berak garbi esan zuen pieza hori marrazteko sakon begiratu zuela bitartekoa guztiak erabiliz, eta NISCART jartzen duela. Bestalde, balizko RIP hiru marra direla jatorriz, zalantzarik gabe, eta ilusio optikoan eragina dela  RIP irakurketa, gainazala zartatu delako zonalde horretan.

Aitagurearekin zerikusia duen grafito baten ildo garbi batean orratz-buruaren tamainako  konkrezioa aurkitu zuela ere esan zuen.

Hiru arkeologo salatarien deklarazioak, gidoiari estu-estu lotuak

Atzoko saioan Lurmenekin lan egindako hiru arkeologok deklaratu zuten. Miguel Angel Berjón, Jose Angel Apellaniz eta Carlos Crespok.  Hiru hauek proiketua bere onenean zegoenean alde egin zuten, 2007ko urtarrilean, “lan-metodoarekin ez zetozelako bat”, esan zutenez. Harrezkero, Berjón eta Apellaniz Aldundiak ordaindutako arkeologia lanetan ibili dira; Crespok arkeologia utzi zuen.

2009an, auzia judizializatu zutenean, hiru hauek izan ziren Lurmenen aurka gogor deklaratu zutenak. Esate baterako, Escribanoren broma, hain komentatua egun hauetan, hauek salatu zioten epaileari eta “hauei esker” egon da Oscar ia lau urteko zigorra eta 130.000 euroko zigorra jasotzeko arriskuan, fiskalarekin negoziatu ondoren urtebeteko kartzela eta 2.790ko isuna bihurtu dena. Broma garestia.

Denek deklarazio ia kalkatua egin zuten, aldaketa txikiekin. Berjonek esan zuen Lurmenek oso ondo eskabatzen zuela, zehaztasun ikaragarriz. Lanean ibili ziren bitartean sekula ez zutela zalantzan jarri grafitoak benetakoak zirela. Hiruretako inork ez zuen esan grafitoak faltsuak zirela pentsatzen zuenik. Batek esan zuen Batzordeko txostenak irakurri ondoren hasi zaizkiola zalantzak.

Ez zutela grafito  berezi bakar bat ere ikusi lurretik irteten, hori izan zen euren tesia. Eta hori ezinezkoa zela. Defentsak galdetu zien ea grafito arruntik ikusi zuten, eta baietz, batzuk baietz. Zenbat, eta hogei bat edo…, erantzun zuen Apellanizek. Abokatuak gogorazi zion 700 baino gehiago daudela katalogatuta, eta horietatik %16 koordenatuta in situ, eta ea nola esplikatzen zuen hori. Ez zituztela datu horiek ezagutzen, erantzuna.

Bestalde, garbi geratu zen Euskotreneko buruei pasatzen zietela informazioa, zuzendaritzaren ezkutuan,  salatari lana egiten zutela.

Gorka Knörrek Lakarra eta Gorrochategui salatu ditu tuiterren haren anaia Henrike presionatzeagatik hilzorian zegoela

@GorkaKB. Veleiako epaiketa jarraitzen ari naiz. Ene anaia Henrike zenak –Euskaltzaindiako Lehendakariordea-, ostraken faltsutasuna defendatzen ari diren UPV-EHUko bi pertsonajeren presioa jasan zuen, nahiz-eta jakin atzera ezinezko minbizia zuela. Naska ematen didate. Ta pista bat ere.

Lotura honetan ikus dezakegu gertaera triste horren azalpena, Henrike bidalitako gutuna tartea. Nire liburua bada atal bat datu gehiagorekin