BERGARAKO EAJ PNVk EH BILDUren UDAL GOBERNUAREN ERAGINKORTASUN EZASALATU DU


EH BILDUk 2 milioi euroko kreditua eskatu du, aldez aurreko plangintzarik eta aurreikuspenik gabe, eta oposizioarekin partekatu gabe


“Hasiera-hasieratik, gure laguntza eta lankidetza eskaini genion EH BILDUren udal gobernuari, egoerari aurre egiteko eta Bergararren beharrei elkarrekin erantzuteko. Une zailak datoz eta indarrak
batzeko unea da”, azpimarratu du Elena Letek, EAJko bozeramaileak.


Maiatzaren 25ean, prentsaurreko baten bidez, EH BILDUren udal gobernu taldeak esan zuen plan integral bat lantzen hasi zirela, hainbat eragile sozialekin batera, krisiari aurre egiteko. Gaur, 5 hilabete
geroago, “Bilduk prentsan iragarritako plan integrala berririk ez dugu, Bergarak eta Bergararrek hain beharrezkoa duena”.


COVID-19k eragindako krisi ekonomiko eta sozialari aurre egiteko, EH BILDUren udal gobernuak 6 hilabete izan ditu 2020ko aurrekontuak antolatu eta egokitzeko, eta plan integral bat garatzeko, Bergararrek dituzten edo izango dituzten beharretara egokitzeko. Baina gaur, oraindik, “ez dugu plan integrala ezagutzen, Bergararrek hain beharrezkoa duten plana” esan du Elena Letek.


Uztailaren 17an, alkateak, dekretu bidez (alde bakarrekoa), 2 milioi euroko kreditua onartu zuen, zeina irailaren 29ko osoko bilkuran berretsi zen, kreditu aldaketa baten bidez. Ondorioz, Bergarako EAJ PNVk
salatu nahi du EH BILDUren egungo gobernuak duen kudeaketa iluna eta planifikaziorik gabekoa.


Zalantzarik gabe, bizi dugun osasun krisiak, krisi ekonomiko eta soziala eragin du, eta horregatik uste dugu 2 milioi euroko kreditua eskatzea beharrezkoa dela, eta oraindik iristear dauden beste neurri
askorekin batera. Baina, beharrezkoa eta ezinbestekoa da definitzea eta planifikatzea, garai zailak datoz eta indarrak batu eta elkarrekin aurre egiteko unea da.


“Ezinbestekoa da diru hori zertarako erabiliko dugun planifikatzea, aurrean izan ditzakegun egoera posibleak definitu eta aurre egiteko irtenbideak aurkitzea beharrezkoa da”, adierazi du Elena Letek.


Bergarako EAJ PNVk behin eta berriz eskaini dio laguntza, baina EH BILDUren udal gobernuak ukatu egin digu. Inongo zalantzarik ez dugu, orain, inoiz baino gehiago Bergararren alde elkarrekin lan egiteko unea iritsi dela, guztion artean lan egiteko. Baina, EH BILDUren baina kudeaketa txarrak, edo kudeaketa ezak, edo paralisiak, gure lankidetza onartzea eragozten die.


Irailean, idatziz eskatu genion EH BILDUren udal gobernuari lan mahai bat sortzeko: krisiari aurre egiteko eta plan bat elkarrekin garatzeko, baina gaur, oraindik, EH BILDUren gobernuak ez du mahaia
sortu eta ez digu erantzunik eman gure eskaerari.


Bergarako EAJ PNVren apustua da COVID-19k eragindako krisi sanitarioari eta horrek eragindako ondorioak “aukera” bihurtzea, eta elkarrekin Bergararren beharrei erantzutea, eta, horrela, krisi guztiek sortzen dituzten ahulezi/desberdintasunei aurre egitea, eremu guztietan.


Horregatik guztiagatik, beste behin ere, EH BILDUren udal gobernuari eskatzen diogu gardentasunez joka dezala eta mahai bat sor dezala Bergarren ongizatearen alde elkarrekin lan egiteko.


BERGARAKO EAJ PNV Udal taldea
2020ko urriaren 7an

BERGARAKO EAJ PNV DENUNCIA LA INEFICIENCIA DEL GOBIERNO MUNICIPAL DE EH BILDU


EH BILDU ha solicitado un crédito de 2 millones de euros sin previa planificación, previsión, sin compartir información con la oposición


“Desde el primer momento, les ofrecimos nuestra ayuda y colaboración para hacer frente a esta situación y responder conjuntamente a las necesidades de los Bergareses y Bergaresas, vienen
momentos difíciles y es momento de unir fuerzas”, Elena Lete.


El 25 de mayo mediante rueda de prensa el equipo del gobierno de EH BILDU dijo que habían comenzado a trabajar en un plan integral, junto a distintos agentes sociales para hacer frente, todos juntos, a esta crisis. Hoy, 5 meses más tarde, “todavía desconocemos el plan integral, anunciado por EH BILDU en prensa, que tanto necesita Bergara” Elena Lete.


El gobierno de EH BILDU ha tenido 6 meses para organizar y ajustar los presupuestos del 2020 y realizar un plan integral para hacer frente a la crisis económica, de empleo y social causada por el COVID-19, y adecuarlo a las necesidades que tienen o tendrán los Bergareses y Bergaresas.


El pasado 17 de julio, el alcalde, mediante un decreto (unilateralmente) aprobó un crédito de 2 millones de euros, que fue ratificado en el pleno del 29 de septiembre mediante un cambio de crédito. EAJ PNV
queremos denunciar que el actual gobierno de EH BILDU sigue una gestión oscura y sin previa planificación.


No cabe duda que la crisis sanitaria en la que vivimos ha generado una crisis económica y social, es por ello, que creemos en la necesidad de solicitar el crédito de 2 millones euros, junto a otras muchas
medidas que todavía están por llegar. Pero, es necesario e imprescindible definir y planificar, ya que se avecinan tiempos difíciles, y es momento de unir fuerzas y hacer frente juntos.


“Es imprescindible planificar para que vamos a utilizar ese dinero, cuando, definir los distintos escenarios posibles ante los que nos podemos situar”, Elena Lete.


El PNV de Bergara le ha ofrecido una y otra vez su colaboración, pero el gobierno municipal de EH BILDU se lo ha negado. Consideramos que ahora más que nunca es momento para arrimar el hombro y trabajar juntos por un bien común, por el bien de los Bergaresas y Bergareses, pero la mala gestión, o la no gestión y parálisis del equipo de gobierno de EH BILDU les impide aceptar nuestra colaboración.


En septiembre solicitamos al gobierno municipal de EH BILDU, por escrito, la creación de una mesa con el objetivo de afrontar la crisis y realizar un plan conjuntamente, pero a día de hoy, no tenemos respuesta por parte del gobierno de EH BILDU.


Bergarako EAJ PNV apuesta por convertir la crisis sanitara causada por la COVID-19 y sus
consecuencias en “una oportunidad” para iniciar un camino conjunto y hacer frente a esta crisis y responder las necesidades de los Bergareses y Bergaresas y así, mitigar las desigualdades que toda crisis genera, en todos los ámbitos.


Por ello, una vez más, solicitamos al gobierno municipal que actúe con trasparencia y cree una mesa para trabajar conjuntamente por el bienestar de los Bergareses y Bergaresas.


BERGARAKO EAJ PNV Udal taldea
2020ko urriaren 7an

Bergarako EAJ-PNVk hauteskundeetako kartelak kendu eta apurtu izana salatu nahi du

Baimendutako lekuetan jarri ditugun kartelak egunero berritu behar izaten ari gara. Ekintza horiek egiten ari diren “ezezagunek” argi eta garbi uzten dute agerian bere jarrera antidemokratikoa, eta karteletan agertzen diren ideiekiko agertzen duten errespetu eza. Irmo salatu nahi dugu batzuen demokrazia eredua eta errespetu falta.

Bergara, 2020ko uztailaren 2an

Bergarako Uri Buru Batzarra, EAJ PNV

image1

Orain 40 urte

Eusko Legebiltzarrerako lehen hauteskundeak. Kotxean, propaganda banatzen, bozgorailua hartu eta EAJko kanpaina-mezua eta leloa esatea tokatu zitzaidan lehenengo aldiz. Hori ilusioa! Bukaeran beti “gora Euskadi!” esaten nuen eta ondotik, nire aitak “… askatuta!”, “gora Euskadi askatuta esaten da, Aintzane!”. Oraindik ez genuen ETB, ez genuen kiroldegirik, Osakidetza oraindik sortzeko zegoen, ez genuen Ertzaintzarik… Guardia Zibila eta Polizia Nazionala zebiltzan gure kaleetan.

Gaur, ondo antolatutako Herria dugu, ez dago oraindik osorik, baina helburu hori lortzea luze badoa ere alderdi abertzale batek ez du sekula etsiko. Nik ez dut etsiko. Baina lan handia egin dugu Herria eraikitzen. Europako iparraldearen pare gaude osasungintzan, gizarte zerbitzuetan, hezkuntzan… ikastolak sare publikoan daude. Gogoan dut ikastola klandestinoan Espainiako “inspektorea” etortzen zela noizbehinka guri lezioa hartzera. “¿Cuáles son las provincias vascongadas? Alava, Guipúzcoa y Vizcaya… Y Navarra?”.

“Navarra independiente”. Nola aldatu diren gauzak! 40 urte geroago, bozkatzera maskaraz joan behar dugu, gure mundu modernoa birus txerri batek mehatxatu duelako.

Aintzane Oiarbide

Goienako zutabea

Txalo, “0 km”

Hamaika ikusteko jaioak gara, baina oraingoan denok harrapatu gaitu ezustean, zientzia fikziozko film baten barruan bageunde bezala. Gure lehentasuna osasuna zaintzea da eta izan da, eta nahiko txukun ari gara pausoak ematen. Konturatzerako, ordea, ekonomia arloa laino beltz baten azpian sartu zaigu eta Osakidetza, gure gizarte politikak, hezkuntza, kultura, gure bizitzan beharrezkoak ditugun oinarrizko zerbitzu hauek lehengo mailan jarrai dezaten arlo honi heldu behar diogu, ekonomia bera, gure lanpostuak, zaintza berezietan sar ez daitezen. Maskara jantzi dugu, baina begietako estalkiak kendu behar ditugu.

Hemendik aurrera ematen ditugun pausoak konfiantzaz eta segurtasunez eman behar ditugu, bestela gureak egin du! Gure osasun langileei merezitako txaloa eman diegu eta orain gure lanpostuak aurrera ateratzeko industria ekimenei egin behar diegu txalo: Lazpiur, Embalan, Servimasa enpresa bergararrak adibide, beharretatik ikasten omen dugu eta pandemia honek zerbait erakutsi badigu 0 km produktu eta proiektuak bultzatzea da. Bertan egindako makinekin maskarak egitea beti izango da hobe Txinak bidaltzen digunaren menpe egotea baino.


Aintzane Oiarbide

El PNV de Bergara propone al gobierno municipal de EH Bildu destinar los 2.300.000 € del remanente de tesorería del ejercicio 2019, para hacer frente a las consecuencias socio-económicas que ha COVID-19

Hace casi un mes, concretamente el 5 de abril, el grupo municipal de EAJ de Bergara realizó la siguiente solicitud, sin ninguna condición, por escrito al Gobierno municipal de EH Bildu:

“Realizar la remodelación de los presupuestos 2020 adaptándolos a los diferentes escenarios, definir nuevas prioridades y desarrollar conjuntamente otros trabajos”.

Hoy, 5 de mayo, todavía no hemos recibido respuesta, y como seguimos en situación de emergencia, volvemos a ofrecer nuestra colaboración al gobierno municipal de EH Bildu, y para evitar las consecuencias de la crisis, el grupo municipal del PNV de Bergara quiere hacer las propuestas concretas:

“Tenemos que poner en marcha la revitalización socioeconómica y cultural de Bergara, tenemos que empezar con el plan de reactivación y estamos dispuestos a colaborar. Por ello, queremos trasladar la siguiente propuesta al Gobierno municipal de EH Bildu”. Elena Lete.

Destinar le remanente de 2.300.000€ del 2019, para hacer frente a los efectos socioeconómicos de Covid-19; con el objetivo de dar respuesta a las necesidades de la población de Bergara, concretando medidas eficaces, tanto a corto como a medio plazo.

Planteamos tres grandes ejes: social, económico y cultural. Debemos proteger a nuestra ciudadanía y garantizar su bienestar, debe ser una prioridad, así como definir un plan para la puesta en marcha de Bergara.

1.Subvención: 3. Edad

BENEFICIARIOS. – Desde mediados de marzo los centros de día se encuentran cerrados, Mizipirualde no acoge a nuevos residentes y Bergareses de la tercera edad se encuentran en sus casas a cargo de sus familiares, con necesidades. Consideramos imprescindible identificar las nuevas necesidades surgidas, en este colectivo, tras el Covid 19 de este colectivo e implementar una ayuda personalizada, es imprescindible definir una nueva línea de ayuda económica:que facilite a las personas usuarias de los servicios de Bienestar Social (tercera edad) y a sus familias el cuidado que precisen en su domicilio mientras los recursos no estén disponibles.

OBJETIVO. – Mientras los centros de día se encuentren cerrados y Mizipirualde no acoja a nuevos residentes, ofrecer atención personaliza a los ciudadanos que lo necesiten.

PARTIDA ECONÓMICA. – 400.000 € mientras el centro de día permanezca cerrado para acompañar a las familias y no pueda realizarse el ingreso en la residencia de ancianos.

2.Subvención – Comercio local

BENEFICIARIOS. – Esta crisis ha golpeado duramente el ámbito social y económico, afectando de manera especial al comercio local y a todos los negocios que han tenido que cerrar sus puertas. Por ello, es necesario apoyar e impulsar a todos estos establecimientos. Creemos que la campaña puesta en marcha para fomentar el comercio y el consumo local tiene que ir más allá, no es suficiente.

OBJETIVO. – hacer frente a los gastos y pérdidas sufridas durante el cierre de la actividad, deseamos que estas actividades sigan funcionando, por ello creemos que necesitarán una ayuda especial para “abrir de nuevo las puertas”.

PARTIDA ECONÓMICA. –

– Partida de 470.000 €:  hacer frente a los gastos que han tenido durante el cierre de la actividad: ayuda a pagar los alquileres del local, gastos fijos de los locales…

– Partida de 130.000 € consideramos necesaria una línea de asesoramiento y subvenciones para establecer las medidas a adoptar por el local ante la COVID-19.

3.Reforzar el programa de bonos KUTTUNA

Reforzar el programa recién lanzado Kuttuna, creemos que el programa de 20.000 € es escaso e insuficiente, además, solo se destina a algunos y vemos la necesidad de abrir a todos los ciudadanos. Por ello proponemos:

BENEFICIARIOS. – proponemos definir diferentes grupos de beneficiarios entre los Bergareses y establecer diferentes rangos con diferentes descuentos:

– Parados

– Personal en ERTE

– De la tercera edad

– Familias en situación grave

-…

OBJETIVO. –  Por un lado, reforzar la apertura del comercio local y, por otro, articular ayudas específicas teniendo en cuenta las diferentes circunstancias de la ciudadanía, garantizando la posibilidad de compra en Bergara a todos los Bergareses.

PARTIDA ECONÓMICA. – 280.000 €

4.Líneas de subvención y asesoramiento – Hostelería

BENEFICIARIOS. – La hostelería, también, está sufriendo las consecuencias de esta crisis, por un lado, creemos que es necesario colaborar en la definición de protocolos para cumplir con los requisitos que se les exige, y explorar nuevas vías de respuesta al mercado, con la colaboración de la Asociación de Hostelería de Gipuzkoa. Por otro lado, este sector, también, necesitará adaptar sus locales para compatibilizar la actividad con las condiciones sanitarias. Para todo ello, además de definir la subvención, tendrán que contar con el apoyo técnico del Ayuntamiento.

Además, teniendo en cuenta que las condiciones sanitarias en los espacios exteriores (terrazas) son más fáciles de garantizar renovando la regulación de la instalación de terrazas, mostrando flexibilidad y sacando mayor provecho a las nuevas áreas de negocio.

OBJETIVO. –  Para hacer frente a los gastos y pérdidas sufridas durante el cierre de la actividad y ofrecer asesoramiento

PARTIDA ECONÓMICA. –

– Partida de 230.000 €: para hacer frente a los gastos que han tenido durante el cierre de la actividad: ayuda a pagar los alquileres del local, gastos fijos de los locales…

– 170.000 €para la adaptación de los locales a las medidas a adoptar, según sanidad.

5.Subvención: autónomos y pequeñas empresas

BENEFICIARIOS. Los autónomos y las pequeñas empresas también están sufriendo pérdidas, como fontaneros, albañiles… también, forman parte de Bergara, y en esta situación de emergencia muchos no han podido llevar a cabo su trabajo, los que trabajan para otras empresas más grandes han tenido que parar, aquellos quienes realizan obras en las casas, también, han tenido dificultades para llevar a cabo su actividad…

OBJETIVO. –  Ayudar a aquellos que durante estos meses que han tenido que paralizar su actividad, para hacer frente a los gastos y ayudar a la actividad en su puesta en marcha es su primer año.

PARTIDA ECONÓMICA. 340.000 € mientras no se recupere la actividad de las empresas pequeñas y autónomos.

6.SUBVENCION a asociaciones culturales y deportivas y asesoramiento

Está claro que ante esta nueva situación los grupos culturales y deportivos tendrán grandes limitaciones y obstáculos para llevar a cabo sus actividades. Por ello, consideramos imprescindible ofrecer asesoramiento y apoyo para seguir fomentando  actividades culturales y deportivas de Bergara.

Una vía sería estimular y potenciar las actividades online, por ejemplo: los cuentacuentos que se hacían en la biblioteca se podrían hacer online, o ahí tenemos el modelo de la Banda de Música de Bergara. Para ello es imprescindible la puesta en marcha de protocolos que permitan la reanudación de estas dinámicas.

PARTIDA ECONÓMICA. – 175.000 €

7.Programas de educación para los desempleados

Debido a la crisis económica, la tasa de paro va en aumento, por lo que proponemos la puesta en marcha de programas de formación; una formación específica para atender las necesidades surgidas y las personas desempleadas.

En Bergara tenemos dos centros, Miguel Altuna, un centro de formación orientado al mundo empresarial y Mariaren Lagundia, orientados a la salud y el cuidado. Proponemos impulsar y fomentar la colaboración con los dos centros mediante un programa adaptado a los Bergareses que se hayan quedado sin trabajo.

PARTIDA ECONÓMICA. 105.000 €subvención

8.Banda ancha en el barrio rural

Solicitamos al Ayuntamiento de Bergara que participe en las subvenciones de la Diputación para la introducción de fibra óptica de cara a zonas rurales; en principio esta convocatoria se cerraba el 31 de marzo pero creemos que es imprescindible que el Ayuntamiento de Bergara presente la solicitud, no podemos entender por qué no se ha presentado, pero dada la importancia que ha adquirido la comunicación en caso de emergencia debemos pedirle especialmente que participe en dicha convocatoria, nuestros barrios rurales merecen hacer ese esfuerzo.

Con el COVID 19 nos hemos encontrado con la necesidad de trabajar desde casa, tanto en empresas como en colegios, a través del teletrabajo. Lamentablemente, en algunos puntos del pueblo todavía no hay fibra óptica y esto dificulta el acceso a Internet, por lo que consideramos imprescindible embarcarnos en este proyecto.

En las zonas rurales, también, es necesario disponer de conexión a Internet, como en cualquier otro punto de la localidad.

PARTIDA ECONÓMICA. – En 2020 no es necesaria la consolidación de la partida económica, sino la inversión en 2021. Pero necesitamos prepararnos para el futuro.

En definitiva, proponemos destinar los remanentes de tesorería de 2019 a dar respuesta a las necesidades generadas en los tres bloques mencionados, concretando un plan integral, en colaboración con las instituciones del entorno.

 

Elena Lete

Bergarako EAJ PNVko Udal ordezkaria

Bergaran, 2020ko maiatzaren 5ean

Captura de pantalla 2020-05-05 a las 19.31.37

 

Bergarako EAJk 2019ko altxortegi gerakineko 2.300.000€ak, COVID-19ak utzitako ondorio sozio-ekonomikoei aurre egiteko bideratzea proposatu dio EH BILDUren Udal gobernuari

Duela ia hilabete, zehazki apirilak 5ean, Bergarako EAJren Udal taldeak EH BILDUren Udal Gobernuari idatziz bere laguntza eskaini zion inongo baldintza barik eta eskaera zehatza egin genion:

“2020ko aurrekontuen birmoldaketa egitea eszenatoki desberdinetara egokituz, lehentasun berriak zehaztu, eta beste hainbat lanketa elkarlanean garatzea”. 

Gaur, maiatzak 5, ez dugu erantzunik jaso, larrialdi egoeran jarraitzen dugunez berriro ere eskaintzen diogu EH BILDUren udal gobernuari gure laguntza, eta krisiak sortutako ondorioak ekiditeko, Bergarako EAJren udal taldeak PROPOSAMEN ZEHATZAK luzatu nahi dizkio:

“Osasun baldintzak zaintzen eta bermatzen gizarte arloko beharrei erantzun behar diegu eta Bergararen biziberritze sozioekonomikoa eta kulturala martxan ipini beharra daukagu, suspertze planarekin hasi beharra dugu eta laguntzeko prest gaude”

Horregatik ondorengo proposamena luzatu nahi diogu EH BILDUren Udal Gobernuari:

“2.300.000€KO 2019KO GERAKINAK, COVID-19AK UTZITAKO ONDORIO SOZIOEKONOMIKOEI AURRE EGITEKO BIDERATZEA; BERGARARREN BEHARREI ERANTZUN, NEURRI ERAGINKORRAK ZEHAZTUZ, EPE MOTZERA ZEIN ERTAINERA”.

Hiru ardatz nagusi planteatzen ditugu: soziala, ekonomikoa eta kulturala. Gure herritarrak babestu behar ditugu eta haien ongizatea bermatu beharrean gaude, lehentasuna izan behar da, era berean Bergara berriz ere martxan jartzeko plana zehaztu behar da.

1.LERROA.- Diru laguntza: 3. Adina

ONURADUNAK.- Martxoaren erdialdetik eguneko zentroak itxita aurkitzen dira, Mizpirualdek ez ditu egoiliar berriak hartzen eta 3. adineko asko etxeetan daude, askok betegabeko hainbat behar izango dituztelarik. Gizartean hain inportanteak den eta izan den kolektibo honekin egonez sortutako behar berriak identifikatu eta laguntza pertsonalizatuta ezartzea ezinbestekoa dela uste dugu, diru laguntza lerro berri bat zehaztea ezinbestekoa da: ongizateko zerbitzuen erabiltzaileek (hirugarren adinekoak) eta bere familiek errekurtsoak erabilgarri ez dauden bitartean etxean beharrezkoa duten zaintza  ahalbideratzeko.

ZERTARAKO.- Eguneko zentroak itxita aurkitzen diren bitartean eta Mizipirualdek egoiliar berririk hartzen ez dituen bitartean, zerbitzua beharrezkoa duten herritarrei laguntza izan dezaten.

PARTIDA EKONOMIKOA.- 400.000€koa, eguneko zentroa itxita dagoen bitartean familiak laguntzeko eta zahar egoitzan ingresua egin ezin den bitartean.

2.LERROA.-  Diru laguntza – Tokiko merkataritza

ONURADUNAK.- Krisi honek gogor kolpatu ditu arlo soziala eta baita ekonomikoa ere, eta modu berezian eragin die gainera, tokiko merkataritzari eta ateak itxi behar izan dituzten negozio guztiei. Horregatik, beharrezkoa da establezimendu horiei guztiei laguntza eta bultzada ematea. Tokiko merkataritza eta kontsumoa sustatzeko martxan jarritako kanpaina haratako joan beharra dagoela uste dugu, ez baita nahikoa.

ZERTARAKO.- Aktibitatea itxita izan duten bitartean jasandako gastu eta galeri aurre egiteko, aktibitate horrek martxan jarraitzeko nahia daukagulako, laguntza berezi bat beharko dute “berriro atea zabaltzeko”

PARTIDA EKONOMIKOA.-

  • 470.000€ko partida: aktibitatea itxita egon den bitartean izan dituzten gastuei aurre egiteko: lokalaren alokairuak ordaintzen laguntzeko, lokalen gastu fikoak ordaintzen laguntzeko, etabar
  • 130.000€ko diru laguntza lerroa: lokalak COVID-19aren aurrean hartu beharreko neurriak ezartzeko aholkularitza eta diru laguntza lerro bat ikusten dugu beharrezkoa.

3.LERROA.- Bergaran erosteko bonoen programa indartu – Tokiko merkataritza

Atera berri den KUTTUNA programa indartu, 20.000€ko programa urria da eta batzuei bakarrik bideratzen dela uste dugu. Horregatik ondorengoa proposatzen dugu:

ONURADUNAK.- Herritarren artean onuradun desberdinak definitu eta muga desberdinak ezartzea proposatzen dugu, deskontu desberdinekin:

  • Langabetuak
  • ERTEan dauden langileak
  • Hirugarren adinekoak
  • Egoera larrian dauden familiak

ZERTARAKO.- Batetik, herriko komertzioaren irekiera indartu eta bestetik, herritarren egoera desberdinak kontuan izanda, laguntza espezifikoak bideratzea, guztiek herrian erosteko aukera bermatuz.  Online eta Baz bitartez ere aukera eman herritarrek bonuak eros ahal izateko

PARTIDA EKONOMIKOA.- 280.000€ diru laguntz

4.LERROA.- Diru laguntza lerro  eta aholkularitza – Ostalaritza

ONURADUNAK.- ostalaritzak ere krisi honen ondorioak sufritzen ari dira, beharrezkoa ikusten dugu batetik,  bete behar dituzten baldintzak betetzeko protokoloak definitzeko lanketan laguntzea eta merkatuari beste era batzuetan erantzuteko bideak aztertuz, Gipuzkoako Ostalaritza Elkartearen laguntzaz. Bestetik, sektore honek ere beharrezkoa izango du bere lokaletan egokitzapenak egitea aktibitatea eta osasun baldintzak uztartzeko. Guzti honetarako diru laguntza definitzeaz gain, udalaren laguntza teknikoa ere ezinbestekoa izango dute.

Horrez gain, kontuan izanda kanpoko guneetan (terrazetan) osasun baldintzak bermatzea errazagoa dela terrazak ipintzeko arautegia berriztu, malgutasuna erakutsiz eta negozioen arlo berriei etekin handiago ateratzen.

ZERTARAKO.- Aktibitatea itxita izan duten bitartean jasandako gastu eta galeri aurre egiteko, eta aholkularitza eskaintzeko

PARTIDA EKONOMIKOA.-

  • 230.000€ko partida: aktibitatea itxita egon den bitartean izan dituzten gastuei aurre egiteko: lokalaren alokairuak ordaintzen laguntzeko, lokalen gastu fikoak ordaintzen laguntzeko
  • 170.000€ko diru laguntza lerroa: lokalak hartu behar dituzten neurriei egokitzeko.

5.LERROA.- Diru laguntza: Autonomoak eta enpresa txikiak 

ONURADUNAK.- autonomoak eta enpresa txikiak ere hainbat galera izaten ari dira, esaterako iturginak, igeltseroak… Hauek ere, Bergararen zati dira, eta larrialdi egoera honetan askok eta askok ezin izan dute bere lana aurrera eraman, beste enpresa handiagotarako lana egiten dutenek gelditzeko beharra izan dute, etxeetan obrak egiten dituztenak ere bere jarduera aurrera eramateko oztopoak izan dituzte…

ZERTARAKO.- Hilabete hauetan geldirik izan dute aktibitatearen aurrean laguntza izan dezaten, gastuei aurre egiteko eta martxan jartzen direnean laguntza izan dezaten, bizi irauteko.

PARTIDA EKONOMIKOA.- 340.000€ partida bat enpresa txikiak eta autonomoak aktibitatea berreskuratzen ez den bitartean.

6.LERROA.- Kultur eta kirol elkarteei bideratutako diru laguntza, eta aholkularitza 

Argi dago, egoera berri honen aurrean kultur eta kirol taldeak muga eta oztopo handiak izango dituztela beraien ekintzak lehengo eran aurrera eramateko. Horregatik, aholkularitza eta laguntza ematea ezinbestekoa ikusten dugu, Bergararen kultur eta kirol aktibitateak aurrera eraman ahal izateko.

Bide bat on lineko aktibitateak suspertzea eta indartzea izango litzateke, adibidez: liburutegian egiten ziren ipuin kontaketak online eginez, edota hor dugu Bergarako Musika bandaren eredua, ugari dira azken egunetan onlineko ikuskizun eta kontzertuak… Jaiak ere bertan behera geratzea erabaki du Udalbatzak, baina uste dugu kultura suspertzeko beste eredu batzuk landu eta uztartu behar direla. Horretarako, ezinbestekoa da protokoloak martxan jartzea, dinamika hauek berriz ere martxan jarri ahal izateko.

PARTIDA EKONOMIKOA.- 175.000€ diru laguntza

7.HEZTUNTZA- LANGABEZIA PROGRAMAK

Krisi ekonomikoa dela eta, langabezia tasa gorantz doa, horregatik, formakuntza programak martxan jartzea proposatzen dugu, sortu diren beharrei eta langabetueei erantzuteko formakuntza berezia proposatzen dugu.

Bergaran bi ikastetxe ditugu, Migel Altuna, enpresa mundura bideratutako formakuntza zentroa eta Mariaren Lagundia, osasun eta zaintza bidera bideratuta. Bi zentroekin elkarlana bultzatu eta sustatzeko proposatzen dugu, langabezian geratu diren herritarrei egokitutako programa bideratuz.

PARTIDA EKONOMIKOA.- 105.000€ diru laguntza

8.LERROA.- BANDA ZABALA NEKAZAL AUZOENDAKO

Landa eremuetara begira zuntz optikoa sartzeko Aldundiak atera zuen diru laguntzetan parte hartzea eskatzen diogu Bergarako Udalari; printzipioz deialdi hori martxoaten 31an ixten zen baina gure ustez ezinbestekoa da Bergarako udalak eskaera aurkeztea, ezin genuen ulertu zergaitik ez da aurkeztu baina larrialdi egoeran komunikazioak zer garrantzia hartu duen ikusita bereziki eskatu behar diogu deialdi horretan parte hartzea, GURE NEKAZAL AUZOEK merezi dute saiakera hori egitea.

COVID 19 dela eta, enpresetan zein ikastetxeetan etxetik lan egin beharrean aurkitu gara, telelanaren bitartez. Tamalez, herriko hainbat puntutan oraindik zuntz optikoari ez dago eta honek, Interneteko sarbidez oztopatzen du, horregatik, ezinbestekoa ikusten dugu proiektu honetan murgiltzea. Landa eremuetan ere Internet konexioa izatea beharrezko da, herriko beste edozein puntutan dagoen moduan.

PARTIDA EKONOMIKOA.- 2020an ez dago partida ekonomikoa finkatu beharrik, 2021ean izango zen inbertsioa egiteko garaia. Baina etorkizunerako prestatzeko beharrean gaude.

Laburbilduz, 2019ko altxortegiko gerakinak aipatutako lau multzo hauetan sortutako beharrei erantzutera bideratzea proposatzen dugu, plan integral bat zehaztuz, elkarlanean inguruko erakundeekin.

Elena Lete

Bergarako EAJ PNVko Udal ordezkaria

Bergaran, 2020ko maiatzaren 5ean

Captura de pantalla 2020-05-05 a las 19.31.37

 

COVID 19-aren aurrean Bergarako Udalbatzaren adierazpena

Bergarako Ohiko Plenoan Aho Batez onartutako Adierazpena

Duela ez hainbeste urrun ikusten genuen gaitza gurean daukagu. Txinan hasi zena, mundu globalizatuak, ezinbestean, mundu mailako arazo bihurtu du.

Egun batetik bestera, aurretik sinesgaitzak liratekeen pisuzko neurriak hartu behar izan ditugu maila bateko eta besteko erakunde orok. Larrialdi egoera ezarri zuen Espainiako Gobernuak, horren ostean etorri ziren konfinamendua, ezinbestekoak ez diren lanpostuetan etxetik lan egiteko beharra eta beste hainbat neurri. Bergarako Udalak ere hainbat neurri hartu behar izan ditu, beti ere arduraz eta zuhurtziaz.

Ezohiko egoera horretan, bai erakundeek eta baita herritarrek ere ardura erakutsi dugu. Eredugarriak diren jarrera eta ekimenak martxan jarri eta bultzatu dira aste hauetan. Osasuna bestelako interesen aurretik jarri, eta elkar zaintzea posible dela erakutsi dugu herri bezala.

Erakunde publikoek herritarrak babestea dute helburu, kutsatuak saihestuz eta ahal den neurrian gutxituz. Horretarako hainbat neurri eta gomendio luzatu ditugu erakundeek; lan segurtasunaren inguruan, eremu publiko eta komertzialen erabileran, osasun arloan hartu beharreko neurriez, elkar-zaintzaren garrantziaz edo kolektibo zaurgarrienei begira martxan jarritako laguntza lerro berriez. Herritarrek ere ardura erakutsi dute, modu altruistan, bakoitzak beretik, ahal dutena eman dute boluntarioak eta norbanakoak: maskarak egiten, elikagaiak eta sendagaiak behar dituztenei helarazten, sortu diren behar berriak asetzen…

Gogoan ditugu bereziki itxialdian hil direnak eta beraien familiak (Covid 19 birusa edota bestelako gaitz baten ondorioz) ez baita erraza egoera honetan dolua egitea. Baita etxetik irten gabe dauden pertsona nagusiak, eta haur eta gaztetxoak, nahiz eta azkeneko hauen egoera, zorionez arintzen doan. Gogoan ditugu euren erasotzaileekin arriskuan bizi diren emakumeak. Baita, beraien familietako egoera ekonomiko larriagatik ikastetxeko jangelan otordu garrantzitsuena egiten zuten haur eta gazteak ere. Gogoan ditugu osasun krisi honen eraginez sortutako krisi ekonomikoak lan gabe edo lana galtzeko arriskuan dauden langileak eta baita, lan baldintza kaxkarretan geratzeko arriskua duten langileak ere. Zer esanik ez krisi aurretik zailtasunak zituzten eta orain egoera oraindik gehiago gogortu zaien talde zaurgarrietako herritar guztiak edo COVID19a  bereziki pairatzen duten herritarrak: arrisku taldeetakoak, Mizpirualdeko egoiliarrak eta profesionaltasunez lanean diharduten langile guztiak…

Gogoan ditugu hauek guztiak ere; lehen lerroan diharduzuen langileak,  dendari zein garraiolari, emergentzietako langile, osasun langileak edo udal-langileak, besteak beste.

Gogoan ditugu gure herriko merkatari eta ostalariak, itxieragatik diru sarrerarik gabe geratu direnak. Gogoan ditugu gure herriko autonomoak, krisi ekonomikoak eragindako ondorioak dagoeneko sufritzen ari direnak. Baita, gure herriko enpresak ere, gure herrian jardun ekonomiko handia sortu duten eta orain kezkaz beteriko etorkizuna dutenak.

Gogoan zaituztegu eta Bergarako Udalak eskura dituen bitartekoak ipintzeko konpromisua hartzen du, orain arte egin izan duen moduan, guztiengana iritsi eta laguntzeko.

Osasuna eta zaintza erdigunean jarri da, eta horrek zer hausnartu ere eman digu. Bistaratu egin dira zaintza lanetan dabiltzan emakumeak, ohartu gara zein garrantzitsua den bizilagunak ezagutzea, eta orokorrean, komunitatearen garrantziaz jabetu gara. Indibidualtasunetik, ezin aurrean ditugun erronkak gainditu.

Herritarrak, udalak zein beste erakundeak elkarlanean jardun beharko dugu aurrerantzean ere, aurreko hamarkadetan sortutako ongizate estatuaren alde positiboak babestu eta guztion artean eredu gizatiarrago bat eraikitzeko bidean. Eskubide zibil eta sozialak modu kolektiboan landuta eta konpartituta lortuko dugu aurrera egitea.

Osasun krisi moduan hasi zena, krisi ekonomiko ere bilakatu da. Ez dira garai errazak aurreikusten, eta erronka berriak izango ditugu. Herriko ehun industriala eta merkataritza gogor jasaten ari dira krisi honen ondorioak eta agerian geratu dira kontuan hartu beharreko beste hainbat gai ere: zerbitzu publiko duinen garrantzia eta indarra, kutsaduraren arazoa, sistema ekonomiko honen ahulgune eta indarguneak, kanpoko eraginak eta dependentziak edo bertako horniketa eta saltoki txikien garrantzia.

Bergarako udalean COVID19ko oihartzunak indartzen joan zirenean, nahiz eta oraindik alerta egoera ezarri barik egon, Bergarako udal talde politikoak bozeramaile mahai berezia baten bueltan elkartu ginen eta  era bateratuan lehen neurriak martxoaren 13an hartu ziren. Ondoren osatu zen Larrialdi mahaian egoeraren eta urgentziazko neurrien inguruan jardun dugu azken asteetan eta larrialdi egoeraren lehen fasea pasata aurrera begira jarrita gaude korporazioko kideak.

Datozen asteetan lan handia izango dugu larrialdi egoera ondorengo egoera berrira egokitzeko, epe motz, ertain eta luzerako estrategiak definitzen joateko. Erabaki asko hartu beharko ditugu, eszenatoki bakoitzaren aurrean erantzuna desberdina izan beharko da eta. Horregatik, bergararren behar berriak identifikatzeko azterlana egin ondoren, arlo ezberdinetan beharrei erantzuteko neurriak modu azkar batean bideratzeko ahalegina egiteko konpromisoa hartzen du udalak. 2020ko Udalaren aurrekontuak birmoldatu beharko ditugu eta aurrekontu berrian garrantzia berezia izango du COVID19 krisiaren ondorioak ekiditeak; diru laguntza lerro berriak sortuko dira,  zergen ordainketak malgutu dira eta neurri berriak aztertuko dira, gure eragin esparruan hartu beharreko neurriak aztertuko dira eta  eragin sozial eta ekonomikoak leuntzeko aukerak landu.

Behar berriak eta lehengoak uztartu eta lehentasunak berdefinituko dira, ahalik eta modu eraginkorrenean beharrei erantzuna emateko.

Zorionez udalbatza osatzen dugun alderdi politiko guztiak elkarlanean gabiltza, ez dakigu asmatuko dugun edo ez, aurretik inoiz ez baitugu ezagutu horrelakorik, baina gure borondate onenarekin ahaleginduko gara. Laguntzeko prest gaude eta baita lagunduak izateko ere, herritar, eragile zein beste instituzioekin elkarlana behar beharrezkoa izango dugu eta. Guztion artean lortuko dugu, bergararron onerako lanerako konpromisoa azaltzen dugu oraingoan ere udal kide guztiok.

Agenda ere behar eta egoera berrira egokitzen joan beharko gara, eta momentu bakoitzeko egoera orokorrak finkatuko du zer egin behar den jaietako eta udal agenda eta ekimenekin. Gaur gaurkoz argi dagoena da Pentekoste Jaiak maiatzean ospatu ezingo direla, eta hala aditzera eman nahi da gaurkoan. Bergarako kaleak piztu eta girotuko dira berriz baldintza hobeak ematen direnean.

Bergararrok COVIDaren aurrean, eutsi eta animo guztioi.

Bergara, 2020ko apirilak 27a

 

BERGARAKO EAJ PNVren USTEZ, EH BILDUren KUDEAKETA EZ DA GARDENA

Alkateak, bere izendapenean, oposizioarekin lan egiteko konpromisoa hartu zuen, baina zoritxarrez oposizioari bizkarra emanez ari da lanean

Otsailaren 24ko osoko bilkuran, Bergarako EAJ PNVk gardentasun eza eta Bergararrei dagozkien gaiak oposizioarekin ez lantzea aurpegiratu zion EH BILDUren Gobernuari. “Oso kezkatuta gaude egoerarekin, gardentasun falta eta oposizioarekin lan egiteko konpromiso eza gero eta handiagoa da” Elena Lete.

Bergarako EAJ PNV Bergararen alde eta Bergararren alde lan egin du beti, Bergararrontzat herri atsegina, erosoa, errespetuan oinarritutakoa eta etorkizunari begira, eraiki nahi dugu.

EH Bilduko egungo alkateak, 8 hilabete geroago, ahaztu egin zaio 2019ko ekainaren 16an esandakoa: “Jarrera eraikitzailea eta irekia izango dugu, eta akordioa osatzen dogun guztiekin, elkarlanerako baliabideak sortzeko ahaleginak egingo ditugu, herritar guztiekin batera lan egin nahi dugu“.

Azken gertakariak horren adibide garbia dira; Matxiategin, San Martzialen, egindako inausketak, batzordean ez da komentatu; Amillagako proiektua, autobus geltokia tokiz aldatuko da eta Bergarar batzuk haserrarazi duen gaia izan da eta ez digute ekarpenak egiteko aukerarik eman.

Bergarako EAJ PNVren arabera, gardentasuna administrazioen betebehar nagusietako bat da, eta, era berean, aukera handia sortzen du herritarrekiko hurbiltasuna izateko, kudeaketa hobea eta ekintza politikoak zilegitasun handiagoa izateko. EH Bilduren egungo Gobernua oposizioarekin erabat opakoa da; ez dihardu batzorde informatiboen espazioa udaleko sail ezberdinak koordinatzeko aprobetxatzen eta, azken batean, udalean parte hartzen duten tekniko eta politikoen parte hartzearen ekarpenak  ez ditu jasotzen.

Horregatik, Bilduren gobernuari eskatzen diogu “kudeaketan gardentasuna eta zorroztasuna, udalaren giza baliabideen erabilera egokia eta prozedurak betetzean” Elena Lete.

Bergarako EAJ-PNV udal taldea

Bergaran, 2020ko otsailaren 26an