EUDELEk Ukrainaren aldeko elkarretaratzea egiteko deia luzatu zuen herenegun, Ukrainako herriari babesa eta elkartasuna helarazteko, elkarretaratze ixila, baina, tamalez, Bergara ezin izanda elkarretaratzerik egin
EH BILDUk ez du nahi izan EUDELen elkarretaratzearekin bat egitea, aitzakiak aitzaki, tamalgarria, egoerak horrela eskatzen baitzuen “erabat ulertezina gobernuaren jarrera”
2022ko otsailaren 24an, Errusiako armadak, Vladimir Putin presidentearen aginduz, Ukraina, Estatu subiranoa, inbaditzen hasi zen. Erasoak, Gerra piztu izanak ondorio larriak ekarriko ditu Ukrainako herritarrentzat. Tragedia humanoa hasi da: guztia galduko duten herritarrak izango dira, zaurituko direnak, hilko direnak. Haur eta gazte belaunaldi bat betiko markatu duen gerra-egintza piztu du Errusiak da egunotan. Eta Europako gainerako herritarrengan ere une honetan pentsa ezinezko ondorioak ere ekar ditzake, gerra bat nola hasiko den aurreikusi baitaiteke baina inoiz ez nola amaituko den.
Horregatik, Bergarako EAJ PNV udal taldeak ez du ulertzen Udal Gobernuaren jarrera eta elkarretaratzearekin bat egin nahi ez izatea. “Gure ustez udala osatzen duten alderdi desberdinak bat egin eta elkarrekin Ukrainiar herriari gure solidaridadea eta babesa eskaintzeko momentua da, baina, tamalez, EH BILDUren udal gobernuak ez du nahi izan, eta EUDELek egindako deialdian parte ez hartzeko erabakia hartu du. Horregatik, inguruko herrietan ez bezela Bergaran ez da elkarretaratzerik egin Ukrainaren alde, pena” Irune Galarraga.
Ahala eta guztiz ere, Bergarako EAJ PNV Udal taldeak, Errusiak Ukraina inbaditzeari eta horrek eragiten ari den sufrimendu eta suntsipenari, eta ondorioz, eragindako exodoari berehalako amaiera emateko, eta tropak guztiak bereala Errusiara itzultzea eskatzen jarraituko du.
Aldi berean, Bergarako EAJ PNV Udal taldeak, erabateko babesa ematen die Europar Batasunak eta Estatu kideek erabakitako ekimen eta ekintza guztiei. Horrez gain, Bergaran, herri mahaian, Euskal erakundeekin batera, Ukrainiar komunitateari laguntzeko egin beharreko ekimenak bultzatuko ditu.
Jeltzaleak kezkatuta daude eta Boluko bizilagunen segurtasunerako 2019an, aurreko legealdian, idatzitako proiektua lehenbailehen eguneratu eta gauzatzea eskatzen du
Hirugarren urtea da jeltzaleek Boluko malda egonkortzeko proiektua gauzatzeko partida bat sartzea eta exekutatzea eskatzen dutela, eta horrela onartu du EH BILDUren gobernuak “baina oraindik ez da ezer egin eta presazko lana da”
2017ko urtarrilean Bolun lur jausiak hainbat kalte eragin zituen zeinbait bizilagunen etxeetan. Une hartan, bizilagunek beraien etxeak utzi behar izan zituzten, hainbat kalte jaso zituzten eta. Besteak beste maldan sare metaliko bat eraiki zen lur jausia eman zen tokian. Ordutik, geologoek maldaren azterketa zorrotza egiten jarraitzen dute. Baina, abenduak 10ean, 20 euri egun jarraiaren ondoren, trenbidean jarritako sare metalikoaren baino ezkerrerago lur jausia izan da. “Maldak bigarren abisua eman digu, proiektua eginda dago, lehenbailehen eguneratu eta gauzatu beharra dago”. Izan ere, 2019an, aurreko legealdian, idatzi zuen Sestra enpresak egonkortzeko lanen proiektua, “baina egungo egoerara moldatu, eguneratu eta exekutatzea falta da, baina noiz egingo da?”.
Abenduan osatu zen krisi mahaian arriskurik ez dagoela eta jarraipena egingo dela aipatu zen, baina Bergarako EAJ PNV Udal taldeak hiru urte daramatza aurrekontuetarako proposamenen artean 2019an garatu zen proiektuaren exekuziorako partida zehaztea eskatzen, eta “azkenean, 2022rako onartutako aurrekontuetan proiektuaren exekuzioa egiteko konpromisua onartu zuen EH BILDUk, proiektua errebisatu, eguneratu eta exekutatu beharra dago, guk idatzita utzi genuen 2019” . Baina EH BILDUren gobernuak ez du Boluko maldaren egonkortzea bere lehentasunen artean “urtarrila amaitu da eta ez da proiektuaren eguneraketarik egin, ezta lizitaziorik ere bere exekuzioarako” Galarraga. “Zubitxako proiektua ere idatzita utzi genuen aurreko legealdian eta ia 3 urte pasatu behar izan dira obrak hasteko, espero dugu Boluko maldaren egonkortzea berehala hastea; izan ere, auzokoen segurtasuna eta lasaitasuna bermatzea beharrezkoa baita”.
Horregatik guztiagatik, jeltzaleek Boluko maldaren exekuzioa lehenbailen egitea eskatzen du, herritarren segurtasuna behingoz bermatzeko. Aurrekontuenta hartu den konpromisua betetzea eskatzen dute, eta 2019an Sestra enpresak egin zuen proiektua bere osotasunean exejutatzea eskatzen du. “Denbora aurrera doa eta malda egonkortu beharra dago, bizilagunen segurtasuna bermatzeko”.
Ia urtebete da Kontseilu Sozializta taldeak Zubietako eskola udalaren baimenik gabe okupatu zutela beren jarduera garatzeko. Jeltzaleek bozeramaileen mahaian aztertu dute gaia, baita osoko bilkuran ere; “Gobernuaren erantzuna beti izan da egoera baloratuko zela eta dagokion erabakia hartuko zela, baina urtebete geroago oraindik erabaki gabe dago, eta Zubitxako eskolak okupatuta jarraitzen du” Irune Galarraga.
Jeltzaleek gogorarazi dute kolektiboa lokal publikoan okupatu zuela, Bergarako gainerako taldeek jarraitu beharreko prozedura bete gabe. “Ez da eskola erabiltzeko jarraitu beharreko modua. Bergaran badira Zubitxako eskolako eraikinean interesa duten kolektiboak, baita lokal okerragoak dituzten beste talde batzuk ere” Irune Galarraga jeltzalea.
Gainera, jeltzaleek EH Bilduren gobernuaren kudeaketa eza kritikatu dute; izan ere, ia urtebete pasatu da eraikinean taldeak aldez aurreko baimenik gabe okupatu zuenetik, eta egoerak bere horretan jarraitzen du. “Taldeak eraikina okupatzen jarraitzen du, zer gertatuko litzateke egunen batean Zubitxan zerbait gertatzen bada, erantzukizuna Udalarena izango da, alkatea izango da horren arduradun bakarra, berak “onartu” baitu erabilera” Galarraga.
Bergarako EAJk alkateari eskatu dio lanean hasi dadila eta erabakiak hartzen hasi dadila, erantzukizunez, gardentasuna bermatuz eta administrazioak ezartzen dituen prozedurak betearaztea bermatuz.
Los jeltzales se muestran preocupados sobre la (no) gestión municipal sobre este y otros temas
Hace casi un año que los integrantes de Kontseilu Sozializta ocuparon sin permiso municipal, para el desarrollo de su actividad, la antigua escuela de Zubieta. Los jeltzales han tratado el tema en la mesa de portavoces e incluso en el pleno; “la respuesta del gobierno siempre ha sido que se valoraría la situación y se tomaría la decisión correspondiente, pero un año más tarde la decisión todavía está pendiente y la escuela de Zubitxa sigue ocupada” Irune Galarraga.
Los jeltzalez recuerdan que el colectivo se instaló en el local público incumpliendo el procedimiento que el resto de los grupos Bergareses deben seguir. “No es la forma de acceder al uso de un inmueble municipal.En Bergara hay colectivos interesados en ese inmueble, e incluso hay otros grupos con peores locales” Galarraga.
Además, los jeltzales critican la inacción del gobierno de EH BILDU, ya que ha pasado casi un año desde que el grupo ocupo del inmueble sin autorización previa y la situación sigue igual. El grupo sigue ocupando el inmueble, “qué pasara si algún día sucede algo en la escuela de Zubitxa, la responsabilidad será del ayuntamiento, ¿el alcalde se responsabilizará de lo que suceda? ¡Así tendrá que ser, ya que no ha tomado medidas para poner una solución!” Galarraga.
EAJ PNV de Bergara exige al alcalde que empiece a trabajar, que comience a tomar decisiones, con mayor responsabilidad, transparencia en sus acciones y que haga cumplir los procedimientos que establece la administración pública.
El alcalde se esconde tras la alarma social creada por la Izquierda Abertzale para esconder su nefasta gestión con Valogreene
El alcalde vuelve a enredar a Bergara en la discusión de los residuos, como con el puerta a puerta, como cortina de humo de su inacción
Los jeltzales denuncian la falta de responsabilidad del alcalde que, lejos de arreglar el afer Valogreene, sigue en su huída hacia adelante culpando de la situación creada por su decisión de apostar por la planta de reciclaje, con la cual se mostró encantado y convencido en la visita que hizo a Elche, para conocer el piloto de la empresa que se iba a implantar con su beneplácito, en Larramendi, y posteriormente, denegarle la licencia poniendo así en riesgo de arruinar al ayuntamiento por provocar un recurso de la empresa que acabará en tribunales.
Los jeltzales acusan al alcalde de “marear la perdiz con los diferentes títulos que ha tenido el proyecto cuando sabe perfectamente que la actividad de Valogreene es la misma que conoció en Elche, es decir, el tratamiento de residuos de papeleras para reciclarlos y darles otros usos como sustancias para la fabricación de cerámicas.
La izquierda abertzale ha creado una alarma social llamando “incineradora” a Valogreene cuando sabe perfectamente que no lo es, que es una planta de tratamiento de residuos por pirólisis, a la que le ha dado la licencia para implantarse en Bergara el propio alcalde.
Precisamente es esta alarma social creada por los que siempre han apostado por el “cuanto peor, mejor” y que ahora presionan al alcalde, la que ha creado una situación de incertidumbre tal que está afectando a empresas de Bergara que se están marchando a otros municipios.
EAJ-PNV cree que es necesario que todo el pueblo de Bergara sepa que el proyecto de Valogreene está esperando al informe de impacto ambiental del Gobierno Vasco, que es el competente de hacerlo y todavía ni se ha emitido. Cuando un ayuntamiento da la licencia es entonces cuando se le pide al Departamento de Medio Ambiente el informe preceptivo y será medio ambiente quien diga si Valogreene se ajusta a la legislación medio ambiental europea, estatal y vasca y si tiene que hacer alguna modificación en el proyecto o tendrá que desistir, pero el que ya dió la licencia a Valogreene fué el alcalde Gorka Artola. Sin embargo, el ayuntamiento exibe un informe hecho a medida para justificar la revocación de la licencia del alcalde a una empresa catalana que es especialista en asesorar a incineradoras, entre otras cosas, hecho que nos resulta muy curioso.
Ante esta tesitura, EAJ-PNV le pregunta al alcalde “¿Qué es lo que ha hecho para parar esta alarma social y para que las empresas de Bergara se queden en el municipio? Y exige al alcalde y al gobierno municipal que “dejen de mentir, que asuman la responsabilidad de sus actos, que dejen de auspiciar la alarma social que no tiene ningún fundamento técnico y que informe con transparencia a todos los concejales y al pueblo de Bergara del proceso judicial que puede perjudicar a nuestro municipio.
Los jeltzales recuerdan que por la licencia que dió el alcalde a Valogreene y después se la retiró por decreto, la empresa Valogreene ha interpuesto un recurso al Ayuntamiento, y el gobierno municipal sigue sin pronunciarse sobre este lamentable hecho provocado por el propio alcalde. “Esta es la contribución de la izquierda abertzale al futuro de Bergara, una pésima gestión por incapacidad y prepotencia, al igual que hicieron con el “puerta a puerta” y trataron de imponer sus políticas anti europeas y retrógradas armando follón y con su máxima de siempre “cuanto peor, mejor”.
– Alkatea Ezker Abertzaleak sortutako alarma sozialaren atzean ezkutatzen da Valogreenen Kudeaketa negargarria ezkutatzeko.
– Alkateak berriro nahasi du Bergara hondakinen eztabaidan, atez atekoarekin bezala, bere gelditasuna izkutatu nahian.
Jeltzaleek alkatearen arduragabekeria salatu dute, Valogreene aferra konpondu beharrean, aurrera ihes egiten jarraitzen baitu, paper hondakinen tratamendu-plantaren alde egin zuelako eta, onartu beharrean, errua beste batzuri leporatzen ari delako. Izan ere, planta horrekin pozarren eta konbentzituta agertu zen enpresaren pilotua ezagutzeko Elxera egin zuen bisitan. Ordurako Valogreene enpresari Larramendin kokatzeko baimen urbanistikoa emana zion baina bere inguruko taldeen presioen ondorioz bertan behera utzi zuen baimen hori dekretuz.
Jeltzaleek alkateari leporatzen diote proiektuak izan dituen titulu desberdinekin nahasmena sortu nahia, ondo baino hobeto dakienean Valogreeneko jarduera Elxen ezagutu zuen bera dela, hau da, papergintzako hondakinak tratatuz zeramikak eta gainontzekoak fabrikatzeko substantziak sortzea.
Ezker abertzaleak alarma soziala sortu du; izan ere, erraustegia deitzen dio Valogreeneri, ondo baino hobeto baitaki ez dela hala, birziklatze-planta dela, eta alkateak berak eman diola Bergaran ezartzeko baimena. Hain zuzen ere, gizarte-alarma hori sortu dutenek ziurgabetasun –egoera eragin dute eta egoeraren ondorioz Bergarako enpresa bat Arrasatera omen doa.
EAJ-PNVk uste du beharrezkoa dela Bergarako herri osoak jakitea Valogreeneko proiektua Eusko Jaurlaritzaren ingurumen-inpaktuaren txostenaren zain dagoela, hori baita txostena egiteko eskumena duena, eta oraindik ez dela eman. Udal batek lizentzia ematen duenean, orduan eskatzen zaio Ingurumen Sailari nahitaezko txostena, eta ingurumena izango da Valogreene Europako, Estatuko eta Euskadiko ingurumen-legeriarekin bat datorren, eta proiektuan aldaketaren bat egin behar duen edo atzera egin beharko duen esango duena, baina Valogreeneri lizentzia eman ziona Gorka Artola alkatea izan zen.
Hala ere, udalak neurrira egindako txosten bat aurkeztu du, erraustegiei aholkuak ematen aditua den enpresa katalan bati alkatearen lizentzia ezeztatu izana justifikatzeko.
Egoera horren aurrean, EAJ-PNVk alkateari galdetu dio ea zer egin duen alarma sozial hori gelditzeko eta Bergarako enpresak udalerrian geratzeko? Eta alkateari eta udal-gobernuari eskatzen die gezurrak esateari utz diezaiotela, eren ekintzen erantzukizuna beren gain har dezatela, oinarri teknikorik ez duen alarma soziala babesteari utz diezaiotela, eta gardentasunez jakinaraz diezaietela zinegotzi guztiei eta Bergarako herriari gure udalerriari kalte handia egin diezaiokeen prozedura judizialaz.
Jeltzaleek gogorarazi dutenez, alkateak Valogreeneri lizentzia eman eta gero dekretuz kendu izanagatik, Valogreene enpresak helegitea jarri dio Udalari, eta udal gobernuak ez du oraindik ezer esan alkateak berak eragindako gertaera tamalgarri horri buruz.
Hau da ezker abertzaleak Bergararen etorkizunari egiten dion ekarpena, ezgaitasun eta prepotentziagatiko kudeaketa kaskarra, atez atekoarekin egin zuten bezala, Europaren aurkako politika atzerakoiak inposatzen saiatu, eta betiko leloari helduz, “zenbat eta okerrago, hobe.”
Jeltzaleak kezkatuta daude eta Boluko bizilagunen segurtasunerako 2019an, aurreko legealdian, idatzitako proiektua lehenbailehen gauzatzea exigitzen dute
Hirugarren urtea da jeltzaleek proiektua gauzatzeko partida bat sartzea eta exekutatzea eskatzen dutela, Galarraga: ”dirudienez ez dago EH BILDUren lehentasunen artean”
2017ko urtarrilean Bolun lur jausiak hainbat kalte eragin zituen zeinbait bizilagunen etxeetan. Une hartan, bizilagunek beraien etxeak utzi behar izan zituzten, hainbat kalte jaso zituzten eta. Besteak beste maldan sare metaliko bat eraiki zen lur jausia eman zen tokian. Ordutik, geologoek maldaren azterketa zorrotza egiten jarraitzen dute. Baina, ostiral goizean, 20 euri egun jarraiaren ondoren, trenbidean jarritako sare metalikoaren baino ezkerrerago lur jausia izan da. “Maldak bigarren abisua eman digu, proiektua eginda dago, lehenbailehen, gauzatzeko momentua iritsi da”. Izan ere, 2019an Sestra enpresak eginiko egonkortzeko lanen proiektua exekutatzeke dago EH BILDUren kudeaketa ezaren ondorioz.
Jeltzaleek, ostiralean bertan krisi mahaia sortzea eskatu zuten informazio osoa jasotzeko eta maldaren egoerari jarraipena egiteko; “bileran bizilagunentzat arriskurik ez dagoela aipatu ziguten, eta garbiketa lanak egingo zirela eta larunbatean bizilagunak haien etxeetara itzuli ahal izango zirela aipatu zigun gobernuak, besteak beste” Irune Galarraga bozeramailea.
Ahal eta guztiz, arriskurik ez egon arren, Bergarako EAJ PNVk hiru urte daramatza aurrekontuetarako proposamenen artean 2019an garatu zen proiektuaren exekuziorako partida zehaztea eskatzen, baina EH BILDUren gobernuak ez du Boluko maldaren egonkortzea bere lehentasunen artean.
Gainera, atzo arratsaldean bertan, EH BILDUren udal gobernuak, jeltzaleek egindako proposamenaren aurrean(*), 2021eko urteko gerakinetatik 400.000euro bideratzea proposatzen du. “Herritarrak uler dezaten, 2021eko kontuak martxo arte gutxienez ez dira ixten, beraz gutxienez martxoarte ezingo litzateke proiektuaren lizitazioa egin. Gainera, lizitazioa eta adjudikazioak ere bere denbora behar du, beraz exekuzioa gutxienez uda arte ezingo litzateke hasi” Irune Galarraga.
(*)EAJren proposamena: Boluko malda egonkortzeko lehenengo eta bigarren faseak exekutatzeko 400.000euro ezartzea eta exekutatzea
Horregatik guztiagatik, jeltzaleek Boluko maldaren exekuzioa lehen bailen egitea exijitzen dute, herritarren segurtasuna behingoz bermatzeko. Gainera, abenduaren 20an onartuko diren aurrekontuetan 600.192euroko (2019an Sestrak egin zuen proiektuaren estimazioa) partida zehaztea eta egonkortze lanak berehala hastea eskatzen dute jeltzaleek, bizilagunen segurtasuna bermatu eta eguraldi txarrarekin ere lasai bizi izaten jarraitzeko.
Proposamenak herritarren partaidetza eta Bergarako garapen energetiko, ekonomiko, sozial eta iraunkorra sustatzera bideratuta daude. Guztira 1.647.000 euroko diru partida osatzen duten 5 ardatzetan banatutako 18 proiektu hartzen ditu barne
EAJ PNVren ustez EH Bilduren udal gobernuak aurkeztutako aurrekontuak ez ditu kontutan hartzen herritarrek dituzten beste behar batzuk. Horregatik, hainbat proposamen elarazi diozkiote 2022ko aurrekontuak aberastu eta bizi dugun egoerara egokitzeko.
Jeltzaleen proposamen batzuk aurreko agintaldian hasitako bideari jarraituz doaz, beste batzuk EH Bilduren legealdi honetako aurreko bi urtetan eginiko proposamenak dira, eta besteak azken aldi honetan herritarrengan sortu diren kezka eta beharretara egokituak; eta 5 ardatz hauetan sailkatu dituzte:
PARTAIDETZA
1.-Partida berezi bat herri kontsulta antolatzeko, herriari hitza eman eta herriak erabaki dezan lurazpiko parkina behar dugun edo ez. Lehenengo 6 hilabeteetan egiteko.
Partida: 40.000euro
ONGIZATEA
2.- 2021an garatu behar den jaioberrien azterketaren emaitzak ezagutzen ez direnez (garatzeke dago), partida bat zehaztea azterketaren emaitzei aurre egin ahal izateko.
Proposamena: Laguntza-eskema progresibo bat ezarri familia-errentaren arabera, hiru laguntza-mailarekin (500, 350 eta 250 €/ urtean), lehen 3 urteetan jaso beharrekoa.
Partida: 30.000euro
3.- 2020tik pendiente dagoen hileta zibilen proiektua egin eta beharrezko baliabideak jarri, hileta zibil duinak garatu ahal izateko
Partida: 80.000euro
4.- Haurrentzat parke estalia, 2021eko aurrekontuetan zehaztu zen (100.000 euroko partida) eta ez da ezer egin. Egun euritsuetarako haurrak eta umeeak jolasteko gune bat izan dezaten beharrezkoa.
Partida: 100.000euro
5.- Sexu abusuak jasaten dituzten haur eta nerabeentzat zerbitzua ezarri: ezagutzera eman zerbitzua eta laguntza eskaintzeko baliabideak zehaztu.
Partida: 10.000euro
6.- Hirugarren adina: Gaueko arreta etxez etxeko zerbitzua. Beren kabuz baliatzeko edo familia nukleoa osorik mantentzeko zailtasunak dituzten familia edo pertsonentzako zerbitzua martxan jartzea.
Partida: 40.000euro
7.- Kartera mapa: garatzen jarraitzea ezinbestekoa da, horretarako partida indatzea proposatzen dugu.
Partida: 25.000euro
BERGARA
8.- Boluko lubiziaren ondoren malda egonkortzeko proiektua 2019an bukatu zen orain malda egonkortzeko lanak exekutatzea tokatzen da.
Partida: 400.000euro (1 eta 2 fasea)
9.- Apaindurazko argiztapena eta energia eraginkorra Santa Marinako zubirako. 2020tik mahai gainean geratzen ari den proiektua. Apaingarriaren alternatibak definitu eta ekonomikoki kuantifikatuko dituen proiektu bat enkargatzea proposatzen da.
Partida: 7.000 €
10.- San Pedroko gaingak: 2020tik mahai gainean geratzen ari den proiektua San Pedro elizako gangak egokitzea proposatzen dugu eta era jasangarri batean publikoari zabaltzea, horretarako elizarekin dagokion hitzarmena sinatuz
Partida: 40.000 euro, ezarpen-kostuak aztertuahal izateko.
11-Martoko: Urteetan zehar erdigunean zaintzeaz arduratu da Udala eta inguruko hainbat auzo zaharkituz joan dira, horietako bat Martoko. Horregatik, 2022ko aurrekontuetan Martoko auzoa berrurbanizatzeko beharrezkoa den definizioa eta proiektua gauzatzea.
Izendatutako partida zehatza: 200.000
12.- Simon Arrieta plaza, urteak daramatza egoera kaxkarrean proiektua idatzi eta exekutatu, plaza eraberritu irisgarritasun erreala lortuz, erabat zaharkituta geratzen ari da.
Partida: 300.000euro
13.- Elorregi auzoa: bere kokapena eta bertako autobus eta herritarren mugimendua dela eta, komun publikoa jartzea.
Partida: 50.000euro
KULTURA
14.- Arrizuriaga: Bergarako tradizio kulturalak eta elkarteek sorkuntzarako, coworking-erako eta berrikuntza sozialerako gune berria sortzea. Arrizuriaga Factory-k gazte eta adinekoak batuko ditu teknologiarekin esperimentatzeko. Kultur jardueren motore izango delarik, tradizionalki berritzaileak izateko. Partaidetzaren bitartez erabilera proiketua idatzi .
Partida: 80.000euro
15.- Zabala Etxea: Jakinda fatxada osoaren berreraikitzeak koste handia duela, azterketa garatzea “zati bat” berreraikitzeko eta, horrela, herriaren altxorra bistaratu balioan ipiniz.
Partida: 10.000
UDALA
16.- Energia berriztagarriak: EH BILDUren aurrekontutan partida 50.000tik 40.000eurora jeistea proposatzen du. EAJren ustez, udala eta, oro har, gure herriak energia berriztagarrien aldeko apustua ezeinbestekoa da; energetikoki burujabeak izateko. Udalak eredu izan behar du eta bere eraikinetan aurrerapausoak eman, dauden aukera guztiak aztertu eta martxan jarriz
Partida: 200.000euro
17.- Bizikidetza: ezinbestekoa da bizikidetzako partida indartzen eta garatzen jarraitzea, herri honek aurrerapausoak behar ditu eta horregatik ezinebestekoa iruditzen zaigu partida mantentzeaz gain, helburuak jarri eta ekintzak betetzen jarraitzea.
Partida: 35.000euro
18.- COVID-19: kutsatuen datuen gorakada ikusita badirudi 2022an ere pandemiaren eraginak jasaten jarraituko dugula. Horregatik, herritarrei, ostalariei, enpresei, komertzioei… oro har, Bergararrei laguntzen jarraitu beharra dugu, erantzunkizunez.
Las propuestas están orientadas a fomentar la participación ciudadana y el desarrollo energético, económico, social y sostenible de Bergara. Incluye 17 proyectos divididos en 5 ejes que componen una partida económica de 1.647.000 euros
El grupo municipal de EAJ- PNV considera que el presupuesto presentado por el gobierno municipal de EH Bildu no tiene en cuenta las actuales necesidades de la ciudadanía. Por ello, presentan varias propuestas con el objetivo de enriquecer los presupuestos de 2022 y adaptarlos a la situación en la que nos encontramos.
Algunas de las propuestas de los jeltzales siguen el camino emprendido en el anterior mandato, otras son propuestas realizadas en los dos años anteriores de esta legislatura de EH Bildu y otras están adaptadas a las inquietudes y necesidades que han surgido en los últimos tiempos en la ciudadanía; los jeltzales han clasificado en 5 ejes:
PARTICIPACIÓN
1.-Una partida especial para organizar la consulta popular, y así que sea el pueblo quien decida la necesidad del parking subterraneo. A realizar durante los 6 primeros meses
Partida: 40.000 euros
BIENESTAR
2.- Determinar una partida para hacer frente a los resultados del estudio neonatal pendiente a desarrollar en el 2021.
Propuesta: Establecer un esquema progresivo en función de la renta familiar con tres niveles de ayuda (500, 350 y 250 €/ año) a percibir en los 3 primeros años.
Partida: 30.000euros
3.- Elaborar el proyecto para realizar funerales civiles pendiente desde el 2020 y asi dotar de los medios necesarios para el desarrollo de funerales civiles dignos
Partida: 80.000 euro
4.- Parque cubierto infantil: en los presupuestos del 2021 se definio una partida de 100.000 euros y no se ha ejecutado. Creemos necesario que las niñas y niños dispongan de un espacio cubierto para jugar los días de lluevia.
Partida: 100.000 euros
5.- Servisio de atención a niños, niñas y adolescentes que sufren abusos sexuales: establecer los recursos necesarios y dar a conocer el servicio.
Partida: 10.000 euros
6.- Tercera edad: atención nocturna a domicilio. Puesta en marcha de un servicio nocturno para familias o personas con dificultades para valerse por sí mismas o mantener el núcleo familiar completo.
Partida: 40.000 euros
7.- Mapa de Cartera: es imprescindible seguir desarrollando, para ello proponemos reforzar la partida.
Partida: 25.000euros
BERGARA
8.- El proyecto de estabilización de la pendiente tras el desprendimiento de Bolu finalizó en 2019, ahora toca la ejecución del proyecto, para estabilizar el mismo.
Partida: 400.000euro (1 eta 2 fasea)
9.- Iluminación ornamental y energía eficiente para el puente de Santa Marina. Un proyecto que lleva quedando sobre la mesa desde 2020. Se propone encargar un proyecto que defina y cuantifique económicamente las posibles alternativas.
Partida: 7.000 €
10.- Superficies de San Pedro: proponemos adecuar las bóvedas de la iglesia de San Pedro y abrirlas al público de una manera sostenible mediante un convenio con la iglesia, pendiente desde 2020
Partida: 40.000 euros para poder analizar los costes de implantación.
11-Martoko: durante años el Ayuntamiento se ha centrado en el cuidado del centro y los barrios han ido envejeciendo, ejemplo de ello es Martoko. Por ello, pedimos la definición y ejecución del proyecto necesario para la reurbanización del barrio de Martoko en los presupuestos de 2022
Partida concreta asignada: 200.000euros
11.- La plaza Simón Arrieta lleva años en pésimas condiciones, por ello, solicitamos la redacción y ejecución del proyecto, y así reformar la plaza y lograr una accesibilidad real.
Partida: 300.000 euros
12.- Barrio Elorregi: creemos que por su ubicación y el movimiento de autobuses y personas es necesario la instalación de un aseo público.
Partida: 50.000 euros
CULTURA
13.- Arrizuriaga: crear un nuevo espacio para la creación, el coworking y la innovación social para las distintas asociaciones culturales de Bergara. Queremos que Arrizuriaga Factory reuna jóvenes y mayores para experimentar con nuevas tecnologías y que sea el motor de las actividades culturales para innovar tradicionalmente. Definir y redactar el proyecto que defina el uso, a través de la participación.
Partida: 80.000 euros
14.- Casa Zabala: sabiendo que la reconstrucción de toda la fachada tiene un gran coste, pedimos desarrollar un estudio para reconstruir una parte y así poner en nuestro patrimonio.
Partida: 10.000
AYUNTAMIENTO
15.- Energías renovables: EH BILDU propone rebajar la partida de 50.000 a 40.000 euros en los presupuestos del 2022. EAJ-PNV considera que debemos apostar por las energías renovablres, ya que es el único modo para ser indenpendientes energeticamente. El Ayuntamiento debe dar ejemplo y dar pasos adelante en sus edificios, analizando y poniendo en marcha todas las alternativas existente.
Partida: 200.000euros
16.- Convivencia: es imprescindible seguir fortaleciendo y desarrollando la convivencia. Por ello, proponemos mantener la partidas, ya que nuestro pueblo necesita avanzar en este sentido.
Partida: 35.000 euros
17.- COVID-19: a la vista del aumento de contagios parece que el año que viene seguiremos sufriendo los efectos de la pandemia. Por eso tenemos que seguir apoyando a la ciudadanía, a los hosteleros, a las empresas, a nuestros comercios… a los bergareses, con responsabilidad.
– Jeltzaleek argi utzi nahi dute Bergaran enpresa bakar bat ere ezin dela martxan jarri alkatearen baimen ofizialik gabe
– EAJ-PNV kezkatuta dago kasu hau judizializatzeak ekar ditzakeen ondorioengatik.
Bergarako EAJ-PNVk Larramendin Valogreen enpresa ezartzeko prozesuaren gardentasun falta salatu du. Alkateak sinatu zuen hirigintzako baimena, eta enpresa Bergaran, zehazki Larramendin, kokatzeko balioa eman zion, zinegotzi jeltzaleek horren berri izan gabe. Erabaki hori hartzeko orduan ere ez zen inolako azterketarik agindu, gerora hartu zuten. Bergaran ezarri nahi denaren antzeko planta batera ere egin zen bisita, eta bertatik bertara ezagutu zen zer jarduera mota izango zuen plantak. – Alkateak ez balu nahi izan industria-jarduera hori ,Valogreen, gure udalerrira etortzea, enpresak ez zukeen inolako aukerarik izango, baina lizentzia lortu zuten.
Orain, EH Bilduren gobernuak hainbat eragileren presioengatik eta sortu den zarata mediatikoaren ondorioz noraezean dabil, ez daki nola atera atakatik.
Azken berria, prentsaren bidez jakin genue: alkateak atzera bota du baimena emateko erabakia, dekretu bidez hartu zuen erabakia.
Jeltzaleek galdetzen diogu zer ondorio izango dituen honek Bergarako Udalarentzat; alegia, emandako lizentzia bat baliogabetzeko dekretu bat sinatzeak, eta jakin nahi dute dute ea enpresak udal lizentzia baliogabetzeko erabakiari helegitea jarriko dion.
EH Bilduren kudeaketa negargarri horren aurrean, EAJ-PNVren udal taldeak idatziz eskatu dio alkateari informazio guztia, dauden eta prozesu osoan ezagutu ez ditugun txostenak, eta batez ere gardentasuna, era guztietako informazioak ezkutatu baitira.
Bestalde, jeltzaleek EH Bilduren udal gobernuari exijitu diote ez dezala beste alde batera begiratu, ez dezala inor edo beste erakunderik egoeraren errudun egin. Alkateari ausardia eskatzen diogu autokritika egiteko eta erantzule bakarra bera dela onartzeko.
Azkenik, bere ekintzen ondorio juridikoen berri une oro izateko eskatu diote jeltzaleek EH Bilduri.