- Arrizuriaga eta azokaren etorkizuna EH BILDUren gehiengo absolutuaren esku dago. Jeltzaleak kezkatuta daude; izan ere, “udalean ez dugu parte hartzeko eta benetako lanketarako tarterik”
- EH BILDUren udal gobernuak oposizioari ez dio lanerako espaziorik irekitzen “beraien kabuz hartutako erabakiak jakinarazten digute, ez dago lankidetzarako gunerik”
Jeltzaleek gardentasun falta eta lakidetzarako borondate falta egotzi dizkiote EH BILDUren udal gobernuari, Arrizuriagako eta azokako proiektuaren inguruan. Izan ere, aurreko legealdian EAJ gobernuan zegoela, lanketak hasi zen, kanpoko enpresa batekin eta oso kritikatua izan zen orduan oposizioko alderditik, EH BILDUtik eta mahai gainean geratu zen zirriborroa.
Orain 3 urte geroago eta oposizioarekin inongo aurre lanketarik egin gabe, inongo adostasunik lortu gabe – ez proiektuan, ezta partaidetzako diseñuan- herritarrei “egindako lana eta aurrera begirakoak “saltzeko” bilera antolatu dute, kanpañan daude, 3 urtetan egin ez dutena, azken urtean egin nahi dute”.
“3 urte daramatzagu Arrizuriagaren gainean kezkatuta, lanketa bat egin behar dela azpimarratu dugu, eta horrela adierazi dugu hainbatetan (azkeneko 3 urteetako aurrekontuen lanketan eskatu izan da), baina ez zaigu kontuan hartzen”. Jeltzaleek gogoratu dute Alkateak behin eta berriz elkarlana bultzatuko duela esan arren, gehiengo osoarekin gobernatzen due eta oposizioa alde batera utziz.
EH BILDUren udal gobernuak ez du oposizioarekin lanketarik egin nahi, jeltzaleak kezkatu daude bilera bat adosteko edota egutegia aurrera eramateko gobernuak duen zailtasuna ikusita. “Argi dago, urduri daude, kudeatzeko izugarrizko zailtasunak dituzte eta horrek oposizioarekin harreman zailtzen du”.
Jeltzaleek azpimarratu dute bilerak eskatzen eta informazioa eskatzen jarraituko dutela; “gure herriari zor diogu eta lanean jarraituko dugu”, baina EH BILDUren kudeaketa ereduak ez du batere errezten oposizioaren lan jarduna; izan ere, inposaketatik aratago ez dute ulertzen.

Maite Agirre
Bergarako EAJko Udal bozeramailea
Bergaran, 2022ko uztailaren 6an