


Elena Letek, bere izendapenean esandako hitzak:
“Eskerrik asko guztioi,
Ilusioz eta indarrez ekiten diot ardura berri honi, ohore bat delako norberaren herriko alkatea izatea. Baina alkate batek, berak bakarrik, ezin du ezer egin; beraz, nerekin batera udal gobernua hartu duen lantaldeari eskerrak eman nahi dizkiot, bidean topatu dugun egoera berezi honetan azaldu didan babesagatik eta laguntzagatik.
Baina alkate batek eta udal gobernu batek, bera bakarrik, ezin du ezer egin; beraz, udal korporazioko beste taldeen ekarpenak jasotzeko eta elkarrekin eraikitzeko nire prestutasuna erakutsi nahi dizuet, horien bitartez Bergara hobeago eta aniztasunago lortuko dugulakoan.
Baina alkate batek, udal gobernu batek eta udal korporazio batek ezin du ezer egin udal langileen laguntza, kooperazio eta koordinazioa uztartzen ez badugu eta tarte labur honetan laguntza osoa erakutsi didaten moduan aurrerantzean horrela jarraituko dugulakoan nago.
Ez dago ahazterik legealdia hasi zenetik Juanje Alberdik egindako lana nire abiapuntua izango dela, noski bihotzez egindako lana eskertu nahi nion ez bakarrik pertsonalki baizik eta erakunde moduan ere bai, bere laguntza eta babesa ezinbesteko izan da niretako eta.
Egun hauetan askok zoriondu egin didate eta horren ostean beti erantzunkizun handi honen kezka aipatu didate, bai erantzunkizun handi bat dela somatzen dut eta erantzunkizun hau aurrera eramateko zer nolako birtuteak izan beharko nituzkeen inguruan gogoeta egin dut; Aristoteles filosofoak esaten zuen oinarrizko birtuteak templanza, fortaleza eta justicia zirela.
Ziuraski gauregun hauek birtuteak izaten jarraituko direla edo nik horrela usten dut, behintzat, baina gaur egungo kontzeptuarekin lan egitearren nik uste gobernu berri honi gobernantza bidean pausuak ematea dagokio; hau da, erabakiak hartzeko gizarte eta udal erakundeak lana elkarrekin egin beharko lukete eta gure ekarpena arlo honetan, bai edo bai, partaidetza sendotzeko eta uztartzeko neurriak eta tresnak jorratzea izan beharko da.
Ausnartzeko egun aproposak izan ditut eta gobernantzaren barruan osagai asko sartu beharko direla ikusi dut: partaidetza, legalitatea, gardentasuna, erantzunkizuna, adostasuna, justizia, eraginkortasuna eta sentsibilitatea. Ez da ba erronka makala, baina espero hemen zaudeten guztieen ekarpenekin lortuko dugula, denok interes bakar bat daukagulako “ Bergara herria”
ESKERRIK ASKO”
Elena Lete Garcia, 50 urteko emakumea, bergararra, egun Bergarako Udaleko Hirigintza Batzordeburu eta 2013. Urtetik Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintzaren eta Hirigintzaren Zuzendaria, aurkeztu du EAJ-PNVk Bergarako alkatetzan Juanje Alberdiren ordezko gisa.
Mikel Lete, Bergarako Uri Buru Batzarreko lehendakariak aurkeztu du Elena Lete. “EAJ-PNVren asanblean aho batez hautatua izan ondoren, Alberdiren lekukoa nork hartuko duen jakinarazi nahi dizuegu” zioen Letek aurkezpenari hasiera emanaz.
Elena Lete Garcia, lanbidez aparejadorea, Arrasateko Udaletxean 22 urtetan lan egina da, hirigintzako teknikari bezala, obretako teknikari bezala eta mantenu eta zerbitzu buru bezala. Aipatu modura, egun Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolakuntza eta Hirigintza Zuzendaria da. Ezkondua da, hiru seme alaben ama eta euskaldun berria.
“Bergarako alkate izateko profil egokia duela uste dugu”, jarraitu du Bergarako UBBko lehendakariak. “Ikusten duzuen bezala, emakume prestatua da Elena eta sarritan esan dugun bezala, talde oso ona dago jada Udaletxean eta alkate postua betetzeko beste aukerarik bazegoen arren, Elena bereziki egokia dela uste dugu, oso pertsona prestatua izateaz gain, administrazioaz ezagutza zabala duelako, lan eskarmentu handia duelako eta baita taldean lan egiten dakien emakumea delako”, bukatu du Mikel Letek.
Bergarako EAJ-PNVren lehendakariak hitza eman dio ondoren hautatu berri duten alkategaiari, bere onarpena eskertuz.
Hona Elena Leteren hitzak:
“Eskerrik asko, Mikel, zure hitzengatik eta Bergarako alkatetzan Juanjeren lekukoa hartzeko niregan jarri duzuen konfiantzagatik. Esan duzun bezala, zinegotzi talde bikaina dugu eta badakit denen laguntza izango dudala egin beharreko lan hau aurrera eramaten jarraitzeko.
Ilusioz eta indarrez ekingo diot ardura berri honi, norberaren herriko alkatea izatea baino ohore handiagorik ez bai dago.
Erantzukizun handia dakarren ohorea da halere, beraz ez da erabaki erraza izan.
Ezagutzen ditut nire bizitzan sortuko dituen aldaketak, bizitza nahiko pribatu batetik bizitza publiko batera pasatzea adibidez.
25 urtetan herri administrazioan lan egin ondoren gainera, ondo dakit alkate izateak berarekin dakartzan ardura eta lanak ez direla nolanahikoak.
Badakit horrek nire familiarentzako denbora ere kenduko didala, eta horregatik familiaren oniritzia jasota hartutako erabakia izan da hau .
Funtzio publikoan itsu sinesten dut, lehen langile moduan eta orain ordezkari publiko bezala eta horrek ere lagundu dit erantzukizun hau onartzeko momentuan.
Eta berriz ere, eskerrak eman nahi dizkiot aukera honengatik, Bergarako EAJ-PNVri eta eskerrak eman nahi dizkiot baita ere nire udal talde den eta izango denari beren babes eta konfiantzagatik. Eta, nola ez, baita oraindik alkatea den Juanjeri, orain arte egindako lanarekin bidea jorratuta uzteagatik.
Guzti hau esanda, ekainetik hasita daukagun lana gogoz jarraitzeko prest naukazue.”
BERGARAKO EAJ-PNV
Bergaran, 2015ko abenduak 3
EAJ-PNVK 5. EDUKIONTZIAREN ALDEKO APUSTUA BERRETSI DU SISTEMA ERAGINKORRAGOA, MERKEAGOA, GARBIAGOA ETA EROSOAGOA DELAKO
Bergarako EAJ-PNVk, datorren igandean, azaroaren 29an, Udaletxeak deitu eta antolatu duen kontsultaren harira, 5. edukiontziaren alde egin du, berriz ere, gaurko prentsaurrekoan. Galdeketaren bitartez, inposaketak alde batera utzita, bergararrek erabaki ahal izango dute udalerrian zein hondakin bilketa sistema ezarri. “Hau guztia posible da EAJ-PNV dagoelako udal gobernuan” adierazi dute.
Jeltzaleek, hainbat datu eman dituzte edukiontzi sistemaren alde egiten duten apustua indartzeko eta sistema hau eraginkorragoa eta merkeagoa dela egiaztatzeko. Azaldu dutenez, alde batetik, Udaletxeko txostenek, azken 4 urteetan, hondakinen bilketak 1.335.00 euroko defizita sortu duela frogatzen dute. Bestetik, Mankomunitateak eginiko ikerketa lanen arabera, edukiontzi bidezko bilketa sistemarekin, Bergarak, 230.000 euro inguru aurreztu ditzake urtero. Gainera, txintxilikarioak kendu eta edukiontzi berriak jartzeko egin beharreko inbertsioa 7 hilabete eta erdi inguruan amortizatuko litzateke. Azkenik, Mankomunitateak gaikako bilketa sistemaren inguruan eman dituen datuek frogatu dute edukiontzi sistemaren bitartez atez atekoarekin lortutako emaitza berdinak edo hobeagoak lortu daitezkeela.
Arrazoi horiek guztiak direla eta, EAJ-PNVk beti egin du apustu 5. edukiontziaren alde eta gauza bera egin du gaurkoan ere; emaitza berdinak edota hobeago lortu daitezkeela frogatu delako, horren adibide gabia da Arrasateko kasua eta azken finean, sistema merkeagoa, garbiagoa eta pertsonentzat erosoagoa delako. “Egunetik egunera hobetu daitekeen sistema da, herritarren beharretara egokitzeko aukera eskaintzen du eta gaikako hondakin bilketa emaitza hobeak lortzea ahalbidetzen du”.
Ildo horretatik, Bergarako EAJ-PNVk azpimarratu du, inposaketak albo batera utziz, gaikako hondakin bilketa sistemaren eraginkortasuna eta arrakasta bermatzeko herritarren inplikazio eta partaidetza ezinbestekoak direla. Aipatu guztiagatik, jeltzaleek beharrezkotzat jo dute informazio kanpainak egitea eta sentsibilizazio ekintzak gauzatzea, hondakinen inguruko arazoaren baitan, herritarrek kontzientzia har dezaten eta beren parte hartzea areagotu dezaten.
Azkenik, Bergarako EAJ-PNVk, hondakinak gaika sailkatzen jarraitzeko eskatu diete bergarar guztiei, orain arte egin duten bezala, sistema berriarekin, hondakinak etxean pilatuta izan ordez, zaborra edozein egunetan eta edozein ordutan- dagokion edukiontzian- botatzeko aukera izango dutelako. “Hau horrela izan dadin beharrezkoa da zure botoa, horregatik, bergarar guztiak animatu nahi ditugu datorren igandean, hilaren 29an, ospatuko den kontsultan parte hartzera eta 5. edukiontziaren alde bozkatzera” amaitu dute.
Bergarako EAJ- PNV
2015eko azaroak 25