Emandako hitza bete dugu, Gipuzkoa sendoagoa da orain eta bere etorkizuna lantzen hasi da jada

markel

 

Foru Gobernuak Gipuzkoa geldialditik ateratzea lortu duela esan du diputatu nagusiak, eta orain etorkizuna lantzen ari dela Etorkizuna Eraikizen bitartez

Foru Aldundiak “duela lau urte Gipuzkoako herritarrei eman genien hitza bete dugula” nabarmendu du gaur goizean Gipuzkoako diputatu nagusi den Markel Olanok, legealdi hasieran jarritako helburu guztiak betetzea lortu baitu. Ekonomiaren berrindartzea eta krisia gainditzea, gizarte ezberdintasunak murriztea, lurraldea modernizatzeko beharrezkoak ziren azpiegiturak martxan jartzea, elkarlaneko gobernantza eredu berriarekin lan egitea eta balore, jarrera eta jokaera demokratikoetan sakontzea bezalako arloetan lortutako aurrerapausoak nabarmendu ditu foru arduradunak. “Gipuzkoa blokeotik atera arazi dugu, etorkizunera begira jarri dugu eta, gainera, herritarrekin elkarlanean egin dugu. Gipuzkoa orain lau urte baino lurralde sendo eta kohesionatuagoa da”, nabarmendu du.

Azken lau urteetan Aldundiaren gobernu jarduna gidatu duen 2015-2019 Kudeaketa Plan Estrategikoaren balantze ekitaldiko protagonista izan da diputatu nagusia. Ekitaldia Donostian egin da gaur goizean, Tabakaleran, eta 150 lagun inguru elkartu dira. Bertan izan direnen artean, foru Gobernuko diputatu denak eta lurraldeko eragile sozial, ekonomiko eta kulturaleko hainbat ordezkari. Beste zenbaiten artean, Kutxabankeko presidenteorde den Xabier Iturbe; ADEGIko presidente den Eduardo Junkera; Deustuko Unibertsitateko errektore den Jose Maria Gibert; UPV/EHUko errektoreorde den Agustin Erkizia; Gipuzkoako Bazkundeko presidente den Pedro Esnaola; Eusko Ikaskuntzako presidente den Iñaki Dorronsoro; eta Gautenako presidente den Juan Cid.

Olanok, bere hitzaldian, legealdiaren hasierara jo du, gogoratuz hasierako agertokia “erronka ikaragarriz” beteta zegoela: alde batetik, Gipuzkoa katigatuta zegoelako arlo sozial, ekonomiko eta politikoan; eta, bestetik, Aldundia eta herritarrak elkarrengandik inoiz baino urrunago zeudelako. “Jarrera umila eta elkarlanerako prestutasun osoz ekin genion legealdiari, eta gure misioa zein zen oso argi geneukala: Gipuzkoa gizarte, hizkuntza eta genero ezberdintasun gutxien duten artean kokatzea”, azaldu du.

Helburu hau lortzeko, legealdiko lehen hilabeteetan jarri zuen martxan 2015-2019 Kudeaketa Plan Estrategikoa Aldundiak. Ekimen honen bitartez, hainbat proiektu mahai gaineratu ziren, lurraldeak dituen egungo eta biharko erronkei erantzuteko. Krisi ekonomikoa zen garrantzitsuenetakoa eta, horregatik, legealdiko lehen urtean jarri zen martxan Ekonomia Suspertzeko Plana, legealdian zehar 200 milioi euroko inbertsioa egin duena. “Ekimen honen bitartez, 10.000 enpresa, eragile eta zentro babestu ditugu, eta emaitzak agerikoak dira”, esan du Olanok, enpresen salmentek edota langabeziak izan duten beheraka (4,9 puntutan murriztu da 2015 eta 2019 artean) azpimarratuz.

Ekonomiarekin batera, gizarte politika izan da diputatu nagusiaren hitzaldiko puntu nagusietakoa. Olanok azpimarratu duenez, Gipuzkoako zerbitzu sozialen eredua indartu da legealdi honetan. Foru arduradunak balioan jarri ditu zahartzeari ematen zaion arretaren arloan eman diren aurrerapausoak Kabia proiektuaren bitartez, alor honetan estrategia integrala bultzatzen ari den; eta gizarte bazterkeriaren aurkako borrokan egindako lorpenak Elkar-EKIN planaren eskutik, enplegua sustatuz marjinazio sozialari aurre egitea xede duen ekimena.

Hondakinen kudeaketa eta errepide sarea amaitzea izan dira foru arduradunak nabarmendu dituen beste puntuetako bi. Esan duenez, bi kontuak “katigatuta” zeuden, eta lurraldeari aurre egitea galarazten zioten. Honela, gogoratu du Gipuzkoako Ingurumen Gunea udaran jarriko dela martxan, eta hondakinen auziari behin betiko konponbidea emango diola. Deskargako errepide berria, bestalde, datozen asteotan zabalduko da, Gipuzkoa Biribilgunea delako amaituz. Azpiegitura honi esker, gipuzkoar guztiek izango dute edukiera handiko errepide bat beren herritik 15 kilometro baino gutxiagora.

Etorkizuna Eraikiz

Olanok azaldu duenez, legealdi hasieran Gipuzkoak zituen erronkak bideratu ostean, etorkizuna lantzen hasteko dinamikak jarri zituen martxan Aldundiak, Etorkizuna Eraikiz proiektuan gorpuztu zirenak. Testuinguru, nabarmendu du “nola egin dugu zer egin dugun bezain garrantzitsua” izan dela. Honela, azaldu du foru erakundeak kudeatzeko eta politika egiteko modu berri bat ekarri duela Gipuzkoara: gobernantza eredu berria, elkarlanekoa eta irekia, Etorkizuna Eraikiz ekimenaren ezaugarri nagusietakoa dena. “Proiektu hau, azken finean, gizarte berrikuntzako ariketa erraldoia da, gaurtik biharko Gipuzkoa eraikitzea xede duena eta, batez ere, ahalik eta eragile eta herritar gehien inplikatuz lan egitea nahi duena”, esan du.

Era batera edo bestera, 33.000 pertsonak hartu dute parte jada Etorkizuna Eraikizen eta, diputatu nagusiak nabarmendu duenez, ehunka dira ekarpenak egiten ari diren eragile sozial eta ekonomikoak. “Proiektu honi esker, Gipuzkoak agenda politiko berria dauka, garai berriak eskatzen dituzten behar eta erronka berriekin bat datorrena”, esan du Olanok. Horrela, agenda berri honek zibersegurtasun industriala, gizartearen zahartzea edota mugikortasun elektrikoa bezalako gaiak jasotzen ditu. “Aldaketa garaietan bizi gara, eta denok galdetzen diogu geure buruari nolakoa izango den gure zahartzaroa, diesel automobila saldu beharko ote dugun edota gure seme-alabek euskaraz biziko al duten beren aisialdia. Galdera guzti hauei nahi die erantzun Etorkizuna Eraikiz ekimenak”, adierazi du.

Honela, esan du Etorkizuna Eraikiek sei erreferentzia zentro jarri dituela martxan: ZIUR (zibersegurtasuna), Adinberri (zahartze osasuntsua), Mubil (elektromugikortasuna), LABe (gastronomia digitala), 2deo (euskarazko ikus-entzunezkoen sorkuntza) eta Naturklima (klima aldaketa). Ekimen hauen guztien helburua Gipuzkoa nazioarteko erreferente egitea da, lurralde mailan zein nazioarte mailan etorkizuneko erronka bezala identifikatu diren gaiak jorratuz. Gainera, Etorkizuna Eraikizen alde esperimentalean ere jarri du azpimarra Olanok, gogoratuz langileen partaidetza edota kontziliazioa bezalako gaietan esperientzia eta proiektu pilotuak jarri direla abian. Esperimentu hauek guztiek ingurune errealetan ari dira egiten, eta pertsona errealak ari dira parte hartzen. “Saiakera hauei guztiei esker, gure lurraldea ezagutza aurreratu eta kontrastatua jasotzen ari da, eta honek sendoago egiten gaitu etorkizun hurbilean ditugun erronka eta desafioei aurre egiteko”, esan du diputatu nagusiak.

Mahai inguruak

Diputatu nagusiaren hitzaldiaren ostean, bi mahai inguru egin dira: lehenengoan, lurraldeko esparru ekonomiko eta sozialeko zenbait eragileetako ordezkariek hartu dute parte, eta bigarrengoan Etorkizuna Eraikiz ekimeneko erreferentziazko zentroetako arduradunak aritu dira. Lehenengo elkarrizketan izan dira Nerea Ibañez, ASPEGI emakume enpresarien elkarteko presidentea; Koldo Aulestia, Alzheimerra edo beste dementzia dutenen Senitartekoen, Lagunen eta Pertsonen Gipuzkoako Elkartea (AFAGI); eta Marisa Arriola, BIC Gipuzkoaren arduraduna. Hiruak bat etorri dira Etorkizuna Eraikizek proposatzen duen elkarlaneko lan egiteko modua balioan jartzen, eta proiektuan parte hartzea eta ekarpenak egiten jarraitzeko duten asmoa berretsi dute.

Bigarren mahai inguruan egon dira Carlos Abad, ZIUR zibersegurtasun zentroaren zuzendaria; Rakel San Sebastian, Adinberri osasuntsu zahartzeko estrategiaren zuzendaria; eta Iban Arantzabal, 2deo euskarazko ikus-entzunezkoak sortzeko zentroaren arduraduna. Parte hartzaile hauek zuzentzen dituzten proiektuak sortzeko egin diren prozesuak xehatu dituzte, nola egin den zer egin den baino gehiago nabarmenduz. Gainera, norabide honetan sakontzearen alde egin dute eta, ondorioz, lurraldearen etorkizuna eraikitzeko ariketara gero eta eragile eta herritar gehiago erakartzearen aldeko apustua egin dute. “Etorkizuna denoi eragiten digun kontua da eta Gipuzkoak elkartuta erantzun behar dio, lurralde bezala”, itxi du Olanok.

Negar egingo luke Aita Marik baleki

aita-mari

«Mari! Aita Mari! Amaika bizi ostu zuk itxasoari! Itxasoak, baña, bere amorruetan zerori ordaña. Mari! Gure Mari!» Hitz horiek janzten zuten Jose Mari Zubia marinel zumaiarrari Donostiako herriak eskaini zion irudia. Gero, beste soin-irudi bat ipini zuten Donostiako portuan eta jatorrizkoa, ordudanik, Zumaian dago, herriko Alondegi zaharreko kantoitik kaira begira, euskal arrantzale haren ausardiaren eta bihotz-zabaltasunaren oroigarri. Une larrietan zirt edo zart egiten zuen, txalupara jauzi egin eta norbaitek eskua luzatuko zien itxaropena besterik ez zuten gizagaixoak salbatzera joaten zen hura, olatuei aurre eginez. 1866ko urtarrilaren 9an, galernak harrapaturik Donostiara iritsi ezinda gertatu ziren Getariako arrantzale batzuk salbu atera zituen. Aita Mari, ordea, olatuek irentsi zuten.

Beste garai batzuk ziren haiek. Bizimodu gogorra zen ordukoa eta jendeak nekez ateratzen zuen bizibidea, ziurtasunik gabe, eta han joaten ziren itsasora txalupan, oihalak zabaldu eta arraun eginez, familiari jaten emateko. Aldi hartan ez zen oraingo konturik, ez mugikor ez 112 ez Ertzaintzaren Erreskate, ezta sindikaturik eta oporrik ere, eta erretirorik ere ez. Hala baina, garai haietan, ez zeuden oinarrizko baliorik gabe: norbait itsasoan galtzen bazen lagundu egin behar zitzaion, nahiz eta norberak bere bizia arriskuan jarri. Gauza asko aldatu diren arren, sinetsi nahi nuke gaur ere bizirik dirautela beste batzuek: elkartasunak, eskuzabaltasunak, itsas amaigabean galduta aurkitzen direnekiko hurkotasunak, salbatuak izatea itxaro dutenei norbaitek eskua luzatzeak, irrikatutako lurrera eramateko.

Itsas Salbamendu Humanitarioa GKEak Zubiaren izena jarri dio bere itsasontziari: Aita Mari. Getariako arrantzontzi bat, euskal erakundeen eta jende askoren laguntzaz birmoldatua izan dena, aipatutako ISH elkartearen ekinez, Maydayterraneo egitasmoaren barruan. Hona itsasontzi bat Libia beldurgarritik ihesi doazenak itsas ikaragarritik ateratzeko bokazioa duena. A. Marco Martinez, ISHeko kideak dioenez, pertsona horiek “ez dira etorkinak, naufragoak dira”, hizketan ari garen gaiaren harira, bai baita izaera bat beste guztiak baino aurreragokoa, nazionalitatea baino areago, azala, erlijioa, ekonomia-egoera, pentsaera politikoa eta abar baino lehenagokoa: naufragoa izatea. Ederki asko zekien hori Aita Marik eta ez genuke inoiz ahaztu behar: inor ez dago itsasoan abandonatuta uzterik, dena delarik. Ezta inortxo ere, inoiz ere ez.

Baina hilabeteen joanean burokraziaren luzamendua jasan ondoren, azkenean berri txarrak: Gobernu espainiarrak ukatu egin dio Aita Mari ontziari bere egitekoa betetzeko baimena, Bartzelonako Open Arms-i bezala. Aita Mari blokeatzeko eman duten arrazoia da “itsasontziak zenbait egun egin beharko lituzkeela nabigatzen, Mediterraneoa zeharkatuz, itsasotik ateratako pertsonak erreskate lekutik oso urruti dauden tokietan lurreratzeko”, eta horrek “ez du zerikusirik nazioarteko araudiak jasotako salbamendu-operazioak egiteko erekin”, Gobernu espainiarraren menpeko agintaritzaren arabera. Alegia, Italiak eta Maltak erreskate ontziei ateak itxi dizkietenez, Aita Marik milia asko egin beharko lituzke itsasotik ateratako pertsonak portu seguru batean uzterako. Alajaina! Aita Mari ez dela aski segurua eta ondorioz ez duela naufragoak salbatzera joan behar, bestela bizia arriskuan izan dezaketelako italiar kairen batean babestu ezinda? Aitzakia galanta.

Ez dut ezagutzen Pasaiako Itsas Kapitaintzako arduraduna, agiri hori sinatu behar izan duena, baina pentsatu nahi dut kostako zitzaiola halako zinismoa darion erabakiari bidea ematea. Egia esan, Sanchezen Gobernuaren lanak dira horiek. Orain egun batzuk presidente espainiarrak zioenez, berak konpromiso “argi eta garbia du giza eskubideekiko, baina legedia eta segurtasuna beti kontuan hartuz”. Argudio horiei aurka erantzun diete jendaurrean Itsas Zuzenbidean eta Nazioartekoan adituak diren legelariek: ez dago lege-arrazoirik Aita Mariri eta Open Arms-i baimenak ukatzeko. Baina baleude ere, zer? Noiztik da legedia zilegi giza eskubideei oztopoak jartzen badizkie? PSOEren “legalismoa” itxura txarra hartzen ari da: badirudi itsas jarduera administratiboaren ulerpen zorrotz onartezin bat ari zaiola gailentzen nazioarteko zuzenbide humanitarioak agintzen duenari, hau da, legearen inperioa biziak salbatzeko aginduaren aurretik. Ez dago eskubiderik. Horiek horrela, tamalgarria da Matteo Salvini ultraeskuindar italiarra Sanchezen hitzei txaloka ikustea, giza eskubideak, ustezko legedia eta pertsona askorentzat salbamen taula bakarra diren itsasontzien “segurtasun eza” maila berean jarrita. Lotsagarria.

En junio, no ha pasado tanto tiempo, el presidente del Gobierno español, Pedro Sánchez escribió un tuit: “He dado instrucciones para que España acoja al barco #Aquarius en el Puerto de Valencia. Es nuestra obligación ofrecer a estas 600 personas un puerto seguro. Cumplimos con los compromisos internacionales en materia de crisis humanitarias.” Y hasta Valencia se desplazaron, días después, el ministro Ábalos y la ministra Montón, para participar en la bienvenida al barco. ¿Dónde quedan ahora “los compromisos internacionales en materia de crisis humanitaria”? ¿Las buenas intenciones? ¿Dónde, los derechos humanos?

Desde el 1 al 23 de enero, 214 personas se han ahogado en el Mediterráneo. Y son solo las personas contabilizadas en las estadísticas oficiales, otras muchas se han perdido para siempre entre las olas sin que nadie haya llegado siquiera a contarlas. Y, mientras tanto, el Aita Mari sigue en Pasaia y el Open Arms atracado en Barcelona.

Dicen que lo peor de la política anda de por medio. Que abrir los puertos y rescatar personas da alas al discurso de la derecha más radical. Que algunos pueden estar considerando que la defensa de los derechos humanos y la solidaridad más elemental les puede suponer desgaste político. Que por eso deniegan los permisos al Open Arms y al Aita Mari. Pues, de ser cierto, cabe responder que no existe mayor corrupción política, ninguna, que la que se lleva por delante los valores humanos que nos hace ser personas.

Si ese es el motivo que puede subyacer en el cambio de criterio del Gobierno español, cabe señalar que lo infinitamente preocupante es la razón de fondo. Porque cuando los gobiernos –inclúyase a los de la Unión Europea– hacen ese tipo de cálculos, cuando se llega a considerar que es más rentable, en términos políticos, dejar personas ahogándose en la mar que rescatarlas, se está reconociendo que una buena parte de la ciudadanía, de esa ciudadanía que es llamada a las urnas, ha perdido los valores por el camino. Que las personas que ejercen la democracia no sienten compasión por otras personas, niños, hombres, mujeres, desesperados y perdidos en la mar. Que muchos de aquellos que se conmovieron con la foto de Aylan, el niño kurdo de tres años cuyo cuerpo fue portada de todos los periódicos, en realidad lloraban lágrimas de cocodrilo.

No somos tan inocentes como para no reconocer que el populismo y la ultraderecha están esparciendo la pólvora del racismo y la xenofobia por toda Europa, emulando los discursos funestos de los años 30 del siglo pasado. Es indudable que da miedo. Pero esta amenaza no se combate plegándose a sus propósitos, sino resistiendo su embate y persistiendo en una política justa y solidaria digna de toda democracia. No es que los valores humanos más básicos nos hagan europeos, sino que Europa solo merece la pena si es capaz de defender esos valores.

Estaría muy bien que todos los que pasemos estos días por delante de Aita Mari, en Donostia o en Zumaia, pensáramos un poco sobre el precio que Zubia estuvo dispuesto a pagar por salvar al prójimo de morir en la mar. Sería de desear que, para cuando se publique este artículo, el Gobierno del Estado hubiera cambiado de opinión. Si no, os invito a firmar la petición en Change.org.

 

 

Eaj-k herrian agertu diren pintadak salatzen ditu

Ekingo diogun garai berri hontan, Bergarako EAJk bart gaueko ekintzak gure gizartean lekurik ez dutela adierazi nahi du, denbora gutxian bigarren aldia. Bergaratar guztiak gonbidatu nahi ditugu gure seme alabei utzi nahi diegun herriaz, hausnartu dezaten, gertaera hau errepika ez dadin.

33224512_1998525983745357_7284472973073842176_n33384193_1998525970412025_666201401008848896_n

Agurne Barrusok eta EH Bilduk irtenbideak bilatzea baino, beren burua zuritzea dute helburu.

BergarakoEAJ

Kanpoko igerilekuaren proiektua nahiz obraren esleipena Agurne Barruso buru zuen EAE-ANV eta ARALARen gobernuak egin zituen, datu hauek, herritar ororen esku daude Udaletxean. Bakoitzak hartutako erabakien erantzukizuna bere gain hartu beharra dauka, erabaki hauek zuzenak nahiz okerrak izan, eta herritarren arazoei irtenbideak bilatu

Bergarako EAJ-PNVk, igerilekuaren inguruan sortutako polemika eta Agurne Barruso alkate ohiak egindako adierazpenenak argitu nahi ditu.

EAJ-PNVk argitu duenez, 2004eko apirilean, Vitoriano Gallastegi(EAJ-PNV/EA) alkate zela, Igerilekuen Proiektuaren lehen fasearen proiektu teknikoa onartu zen eta ondorengo bi urteetan, hurrengo faseak garatzen joan ziren, 2006an, Vitoriano Gallastegi Udalaren buru zelarik, Igerilekuaren eraikina zabaldu zen arte.

2006ko inaugurazioaren ostean, gobernu taldeak, Club Deportivo Bergararekin mantentzen ari ziren negoziaketek eskaintzen zuten aukera berria ikusirik, Agorrosingo kirol esparruaren inguruko azterketa integral bat egiteko tartea hartzea erabaki zuen, futbol zelaia barne, azken hau Udalaren esku geratzeko aukera baitzegoen.

Aukera berriak bilatzeko azterketa horretan, 2007ko hauteskundeak etorri ziren eta EAE-ANV, Agurne Barruso buru zuela, alkatetzara iritsi zen. Hurrengo urtean, 2008an, Agurne Barrusok kanpoko igerilekuaren proiektua aurkeztu zuen Hirigintza Batzordean eta urte horretan bertan, igerilekuen eraikuntza esleitu zuen jeltzaleek diotenez.

Datu hauek, herritar ororen esku daude Udaletxeko aktetan, publikoak baitira eta argi eta garbi uzten dute EAJ-PNVren aburuz, Agurne Barrusok, bere burua zuritze aldera, behartuta zegoela dionean, gezurretan ari dela. Kanpoko igerilekua egitea bere erabakia eta bere gobernuarena izan zen. Ez da zilegi, momentu hartan hartutako erabakiaren erantzukizunetik ihes egin nahi izatea eta horretarako besteak erantzule egitea. Gobernuek eta alkateek, agintean egonda hartutako erabakien erantzukizuna beregain hartu behar dute eta ez besteei errua bota beren burua zuritu nahian.

Jeltzaleek diotenez “EAJ-PNVk oso argi du gai hau eta herritar ororen zalantzak argitzeko prest gaude”. “Orain garrantzitsuena bakoitzak bere ekintzen erantzukizuna beregain hartu eta kanpoko igerilekuei irtenbidea bilatzea da, herritarrek, beren arazoak konpontzeko eta ez besteei gure erabakien errua botatzeko jartzen baitute beren konfiantza udal ordezkariengan”.

“Igerilekua txiki geratu zela ireki zen San Juan egunean bertan geratu zen argi. Geroztik legegintzaldi hura eta hurrengoa izan zituzten gaiaren inguruan hausnartu eta irtenbideak bilatzeko, baina orain arte ez diote gaiari heldu” dio EAJ-PNVk.

“Argi dago gai honetan Agurne Barruso alkate ohia ez dagoela lasai. Esan ohi den bezala, excusatio non petita accusatio manifesta” amaitu dute jeltzaleek.

BERGARAKO EAJ-PNVk UDAL ZINEGOTZI BERRIA AURKEZTU DU

– Iñaki Arregi Akizuk, Auzoetako, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko batzorde-burua izandakoak, zinegotzi kargua utziko du datorren asteleheneko ohiko Osoko Udal Batzarrean eta Irune Galarraga Ezenarrok hartuko du haren lekukoa

Bergarako EAJ-PNVk Irune Galarraga Ezenerro aurkeztu du gaur Bergarako udal gobernu taldeko zinegotzi berri gisa, izan ere, Iñaki Arregi Akizuk uko egin dio zinegotzi karguari.

Auzoetako, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Batzorde-burua izandakoak datorren asteleheneko ohiko Osoko Udal Batzarrean utziko du zinegotzi kargua. Arregiren hitzetan, “esperientzia paregabea izan da eta herriaren izaera barrutik ezagutzeko aukera izan dut. Nirekin lanean aritu diren guztiei ere nire eskerrik beroenak eman nahi dizkiet, zuek guztiokin lan egitea samurra eta aberatsa izan delako” adierazi du. Zinegotzi ibilbideari amaiera eman dio, betidanik bere esparrua izan den gizarte alorrean lan egiteko. “2017ko urtarriletik aurrera, nire eginkizunen artean izango ditut: elikagaien bankoa, etorkinak, bizikidetza edota elkarteen ekintzetan parte hartzea” gehitu du. “Nire ordezkoari zorte ona opa diot, lanerako talde bikaina du eta ziur naiz, ezin hobeto egingo duela bere lana” amaitu du.

Haren lekukoa, beraz, Irune Galarraga Ezenarrok hartuko du. Bergarako Uri Buru Batzarreko lehendakariak, Mikel Letek, aurkeztu du zinegotzi berria. “Lehenik eta behin, Iñaki Arregiri eskerrak eman nahi dizkiot denbora honetan egin duen lanagatik eta herriarekin eta herritarrekin erakutsi duen konpromisoagatik. Bera ordezkatuko duen pertsonari, Irune Galarragari, ere eskerrak eman nahi dizkiogu proposamena onartzeagatik” esan du. “Gaitasun eta erantzukizun handiko emakumea da eta egun, Arrasateko Aita Meniko ospitaleko erizain zuzendaria da. 41 urte ditu eta 3 semeren ama da. Bere esperientzia kontutan izanik, ziur gaude ekarpen izugarria egingo diola taldeari” adierazi du Letek.

Letek Irune Galarraga zinegotzi berriari hitza eman dio eta honek kargua ilusioz, arduraz, konpromisoz eta lan egiteko gogo handiz hartu duela azpimarratu du. “Erronka eta esperientzia berri bat da niretzat; gogotsu egingo dut lan herriaren eta herritarren alde gobernu taldeak orain artean egindako lanari jarraipena emateko” amaitu du.

BERGARAKO EAJ-PNV
Bergaran, 2016ko azaroak 23