2019ko urriaren 21an Ez Ohiko Osoko Bilkura izango da, datorren urterako, 2020rako, Ordenantza Fiskalak zehazteko. EH Bilduren Udal Gobernuak aurkeztu duen zirriborroa aztertu ondoren, hainbat hutsune eta hobetu daitezkeen hainbat neurri aurkitu ditugu.
Oposiziotik ere, Bergarako herriaren alde eta bergararren alde lanean aritzea du helburu Eusko Alderdi Jeltzalearen udal taldeak. Horregatik landu ditugu gaur aurkezten ditugun proposamen hauek, antzeman ditugun hutsune horiek hobeto moldatzeko asmoz.
Osoko Bilkuran defendatuko ditugun proposamenak, hiru zutabe nagusitan oinarritu ditugu: bereziki, pentsio baxuak dituzten 65 urtetik gorako herritarrak; nola ez, gazteak; eta gure ustez garrantzi berezia duen herriko jarduera ekonomikoa – enpresa, komertzio, ostalaritza eta landa eremua – eta hirugarren zutabe gure lurraldea eta herriak zaintzeko neurriak uztartu nahia atal guztietan, baita ere ordenantza fiskaletan.
Aipatu ditugun zutabe nagusi horiei bideratutako neurri zehatzak ez ezik, badago landu dugun beste hainbat gai ere, izan ere Ordenantza Fiskalek gai ugari ukitzen dituztelako.
Gure proposamenak erabat onargarriak direlakoan egiten ditugu, herri-ordezkari garen neurrian, gure herritarrengan eta interes orokorrarengan eragin positiboa izango dutelakoan, Udalaren diru-sarrerak larriki kaltetu gabe.
Banan-bana azalduko ditugu gure zuzenketen nondik norakoak eta horretarako azalduko dugu zutabe bakoitzeko neurriak, honako hauek:
HERRITARREN BIZITZA HOBETU ETA HERRITARREN ARTEKO OREKA lortzeko asmoarekin proposatzen ditugun neurriak: honetan arreta berezia eman nahi diogu hirugarren adinari eta gazte jenteari eta horregatik EH BILDU gobernuari planteatu dizkiogu proposamen hauek:
1.- Alde batetik, Bergarako EAJk %50eko hobari berri bat sortzea proposatzen du, 65 urtetik gorako bergararrei zuzendua, Ondasun Higiezinen Gaineko Zergan (IBI delakoan), ondorengo baldintzak betez gero:
Bete beharreko baldintzak (%50eko hobaria lortu ahal izateko)
– Ondasunaren jabea 65 urtetik gorakoa izatea
– Familia Unitatearen diru-sarrerak 15.000€ azpitik izatea
– Zerga, beti ere, familiaren ohiko etxebizitzaren gainean denean
Proposatzen dugun hobari berri hau, herriko nagusiei laguntzeko asmoz eta, bereziki, pentsio duin bat lortzeko adina kotizatzeko aukerarik izan ez duten herritar horientzat. Aurreikus daiteke adin handiko emakumeak izango direla, hein handi batean, hobari berri honen onuradunak.
2.- Osasun maila handitzeko eta bermatzeko ardura desberdinak dauzka udalak, besteak beste Bainuetxe zerbitzua dago Agorrosin kirol esparruan, gure ustez zerbitzu hau aisialdian funtzioa betetzen du baina baita ere funtzio terapeutikoa izan daiteke eta horregatik ez dugu uste zerbitzu hau tarifa sozialetik kanpo geratu behar denik. Herritar batzuen ongizatea bermatzeko beharra daukagu eta.
– 3.- EH BILDUko gobernuaren proposamenean Oposaketetara aurkezteagatik, tasa berri bat sortzea da asmoa: 20eurokoa lanpostu finkoetarako deialdietan eta 10 eurokoa behin behineko lanpostu eta lanpoltsa deialdietarako. Oposiziogileak SMI-aren azpiko sarrerak izanez gero, tasa honetan %100eko hobaria izango luke, beti ere aurreko urteko PFEZaren ziurtagirian oinarrituta.
Eta hau zergatik? Alde batetik, ados gaudelako oposizio bat prestatzeko beharrezko diren baliabide publikoekiko ardura behar dela dioen printzipioarekin. Berez, Gipuzkoako Foru Aldundian antzeko neurriak hartu izan ditugu aurreko legegintzaldian, EH Bilduren aurkako jarrerarekin, dena esan behar bada.
Baina, bestalde, ez zaigulako aproposa iruditzen langabezia egoeran dagoen inori, lanpostu bat lortzeko prozesura aurkezteagatik ordaindu araztea. Beraz, gure proposamenean uztartu nahi izan dugu gizartearen erantzukizuna eta gazteei laguntzearen derrigortasuna, lan mundura gerturatzeko lagundu behar ditugula; horrela proposatzen dugu hautaketa prozesua amaitutakoan langabetuei tasaren %100a itzultzea, beti ere, prozesuan parte hartu izana ziurtatuz.
AKTIBITATE EKONOMIKOAK BABESTU BEHARRA DAUKAGU ONGIZATEA LORTU NAHI BALDIN BADUGU, horregatik EAJ-PNVko herri ordezkariok argi dugu gure herriko enpresak zaindu behar ditugula, enpresak direlako herritarrentzat lanpostuak sortzen dituztenak.
Bergarako ongizatea bermatzen dute herriko enpresek eta Udalaren inplikazioa eta laguntza garrantzizkoak dira lanpostu egonkorrak eta lan-baldintza duinak sor ditzaten.
Horregatik, esparru honetan EAJ-PNVren proposamenak honako hauek dira:
1.- IAE zerga 2018ko urritik 2019ko urrira arteko KPI-aren arabera igotzea zergaren tipo orokorra (KPI hori negatiboa balitz ez litzateke tiporik aldatuko, iazkoa mantenduz) eta ez dugu nahi %2’2ko tipora igo nahi KPIaren igoera hori ez baldin bada.
2.- EAJk beste hobari berri bat sortzea ere proposatzen du: Ibilgailuak enpresaren baliabide/tresna direnean, hobariak sortzea, hau da, enpresaren ohiko jarduera aurrera ateratzeko ibilgailu hori ezinbestekoa denean.
Hobaria %50a ibilgailuak 0etiketa baldin badauka
Hobaria %100ekoa, ECO etiketak dituzten ibilgailuendako
Hobari honen bitartez onuradunak ez dira bakarrik industriak izango, baizik eta laguntza izango da komertzio txikiak, goxotokiak, lora dendak eta beste aktibitate txiki batzuk, bere iraunkortasuna bermatzeko laguntza bereziak behar dituztela ulertzen dugulako eta haiek laguntzen dutelako herri biziak eta aktiboak izaten.
Neurri honetan uztartu nahi ditugu bi kezka, gure aktibitateko ehuna mantendu eta ingurugiroaren aldeko neurriak
3.- Udal Gobernuaren proposamenean lurzoru publikoa erabiltzeko tasetan tabernen terrazek trataera bat daukate eta horretan EAJ-PNV Udal Taldeak proposatzen du zehaztapen bat non Abuztuan zehar terraza jartzeagatik %75eko hobaria izango zuten gutxienez hiru asteko terraza ipintzen baldin bada eta %100eko hobaria izango lukete hilabete osoa ipiniz gero. Bai batean bai bestean epeaz gain beste baldintza batzuk ez izatearekin ados gaude (urtean ere izatea terraza, zorrak ez izatea, etabar).
Neurri hau oso interesgarria ikusten dugu, herri bizitza lortzeko ildotik doalako eta horretan iraupenean malgutasuna izatea ere interesgarria ikusten dugu.
LURRALDEA BABESTU ETA ZAINTZA HONEN INGURUAN HOBARIAK SORTU beti izan da gure helburua, bai oposizioan bai gobernuan geundenean horregatik lerro hau bereziki zaindu nahi genuen. Aurtengo ekarpenak ere landu ditugu eta proposamen hauek mahaigaineratu nahi izan ditugu:
1.- Lurraldea zaintzea Bergaran mendia, basoak eta nekazal lurra zaintzea da, ez bakarrik ingurugiro ikuspuntutik baizik eta lehen sektoreak aktibitate ekonomiko garrantzitsu bat sortzen duelako. Horregatik, gure baserritarrei zuzenduta, beste hobari txiki bat ere proposatzen dugu, kasu honetan, animalia basatiek sortutako kalteak – bereziki basurdeek eta orkatzek eragindako kalteak – neurri batean erreparatzeko asmoz. Horretarako, kalteak jaso dituzten hiritarezineko lur-sailei dagokien zergaren %100a itzultzea proposatzen dugu.
2.- Lurraldea zaintzea era bikoitzean ulertzen dugu, alde batetik goiko neurri landalurra begiratuta dagoena eta, bestalde, etxebizitzetako erreabilitazioa sustatzen duen neurriak. Honetan, ezinbestekoa ikusten dugu oztopo arkitektonikoen ezabatzeko egin behar diren obrak egitea eta ordenantza fiskaletan horren aldeko neurriak hartzea proposatu egin ditugu, ICIO deituriko zergetan hobariak egokitzea proposatzen dugu eta gure eraikuntzen irisgarritasuna hobetzea eta indartzea bilatzen dugu, hau oso inportantea da gure gizartean gero eta behar handiagoak dira eta. Horrela, Irisgarritasun baldintza guztiak betetzen dituzten komunitateei %100eko hobaria ezartzea planteatzen dugu.
Denok dakigu hau batzutan ez dela erreza eta batzutan “Praktikabilidadea” besterik ez badute lortzen %50eko hobaria planteatzen dugu; badakigu neurri hauek ez dira onenak baina kasu askotan horrekin nahikoa izaten da bizilagunen bizitzeko baldintzak askoz hobeak eta erosoagoak izateko.
Lehenengo kasuan, komunitate guztiak %100 hobaria izango dute; bigarrenean, komunitateak %50 hobaria eta elbarriak %100 hobaria izango dute.
Hobekuntzarekin ez bada lortzen ez irrisgarritasunik, ez praktikabilitatea, elbarriari %100 hobaria aplikatuko zaio eta komunitateari ezer.
Emendakin guzti honekin ordenantzetan jasangarritasuna hobetu nahi genuen, horregatik zaindu nahi izan dugu gizartea, aktibitatea eta lurraldea.