NFC (Near Field Communication) gertuko (ia kontaktuzkoa: 20cm baino gutxiago) komunikaziorako teknologia bat da. NFC etiketa normalak 0,1KB-0,5KB (96 eta 512 byte) artean gordetzeko gai dira eta 13KB/s eta 106KB/s tarteetako abiaduratan mugitzen du informazioa (honek esan nahi du etiketa normal bat segundu bat baino askoz azkarrago bete/idatzi, irakurri edo hustu daitekeela, hots teknologia honen erabilera normala bapatekoa da gure ikuspuntutik).
Orain pare bat urte dela hasi zen mugikorretan hedatzen hau kudeatzeko hardwarea (HEMEN ikus dezakezu ia zureak badaukan. Eta ez baldin badauka, jakizu mugikorren SIM txartel batzuk badakartela, mugikorra aldatu beharrik gabe) eta gaur egun hainbat etiketa, pultsera edo llabero aurkitu daitezke teknologia hau inplementatzeko prestaturik. NFC teknologia mugikor bat beste batekin komunikatzeko ere erabili daiteke (argazkiak edo edozein informazio elkarbanatzeko adibidez).
Imaginatu, aurreko irudiko 10 etiketa erosi dituzula 8€-tan. Etiketa hauek, etxean, kotxean, lanean edo kalean itsatsi edo utzi ditzakezu. Eta bakoitza gauza ezberdinetarako programatu. Adibidez, kotxean sartzean, bluetooth bidez parrot-era konektatzea nahi baldin badugu (baina egunean zehar bluetooth-a itzalita edukitzea nahiago baldin badugu), etiketa hori lehenbizikoz programa dezakegu (mugikorrarekin berarekin) mugikorra etiketa gainetik pasatzean bluetooth-a aktibatu eta parrot-era konekta dadin. Eta irtetean berriz pasa eta bluetooth-a itzali dezan. Ez genuke mugikorra begiratzerik ere behar izango.
Baina etorkizunean, mugikor bidez ordaintzeko ere erabili daiteke (proba batzuk egin dira dagoeneko). Edo kalean egutegi bat deskargatzeko. Adibidez:
“Gaztetxeko hilabeteko kontzertu eta ekitaldi guztiak eta Txapa-ko programazioa plazako pareta batean itsatsita dagoen etiketa batera sartzen du arduradun batek eta bere pasahitzaz babesten du etiketa ikusi bai, baina inork ezabatu ez dezan. Ondoren, kaletik pasatzen den edonork bere mugikorra pasa eta gaztetxeko eta txapako egutegia segundu bat baino azkarrago eguneraturik izango luke mugikorrean.”
Ia zer gehiago datorkizuen burura.