Koloreen jabe

Noizean behin zerua ere kolore alai ta politez janzten da erakusteko ezin dela beti iluntasunean bizi. Gau ilunenak ere amaitzen direla eta hurrengo goizean argitzen duela.
"Goiz batzuetan, esnatzen zara, koloreak desagetu dira, dena da beltza, itzala da dena, gelako zapaiari begira, ez duzu indarrik eta geratzen zara argi izpi nimino baten zai, baina argi hori zu zeu zara, zure barnean piztu behar da. Esaidazu zein izan daitekeen eztaliko zaituen itzala. Esaidazu noiz ikusi duzun zu bezalako beste tipo bat. Zure indarra neurtu nahi duzunean, ez begiratu besteak, atzera bota, indarra hartu, egizu salto eta itxi begiak. Hey, hey! Beldurrik gabe, zure koloreen jabe. Hey, hey! Txuribeltzik ez, zoriontasuna margotzen. Gure bizitzan dagoen argia batzuetan murriztu egiten da, mendi puntatik datorren ura batzutan agortzen den bezala, baina ura ere bukatzen bada, eta lehortzen bada itsasoa, behar ba dugu urarik gabe boga egiten ikastera goaz."

Estereotipoak.

Aski da zure gorputzaz lotsatzeaz! Zure gorputza da, maitatzen ikasi behar duzu, bizi guztia zurekin egongo delako eta ezin duzulako beste batengatik aldatu. Arro sentitzeko ordua da. Nork esaten du zaren modukoa izaten ez zarela polita izango edo inork ez zaituela maitatuko? Aski da! Edertasun ereduetan askatu behar gara eta gure edertasun propioa sortu.
Ez gara perfektuak eta ez gara izango, ez zaitez saiatu perfektua izaten, zuri gustatzen ez zaizkizun inperfekzioak agian beste norbaitek maiteko ditu eta hala ezpada, ezta ezer pasatzen!

Jendea.

Paradoxikoki, askotan bakarrik sentitzen gara jendez inguratuta egon arren. Askok esaten digute danerako hor daudela, onerako eta txarrerako, laguntza eskatzea besterik ez dugula, baina benetan hor daudenak laguntza eskatu gabe edo ezer esan gabe besarkada bat ematera edo hitz egitera hurbiltzen direnak dira, begirada soil batekin etzaudela ondo igartzen dutenak dira, horrelako pertsonak dira behar bezala tratatu behar direnak.
Beste batzutan nahiago izaten dugu jendearen artean murgiltzea eta inor ez izatea, inor ez dela zugan fijatuko dakizunean, lasaitasun horrek barneratzen dizunean sentitzen dena, oso gustuko dugun hori.

U9

Bilbotik idazten dizugu gaur
Presoen aldeko eguna
Harriak mugituz nahi duguna
Da zuen askatasuna
Kilometroak etsai izan arren
Bizirik da maitasuna
Zuen alde borroka egitea
Da gure eginkizuna!

Nahiz eta zuek orain zaudeten
Ilun kartzela zuloan
Milaka herritar ari gara
Elkarlanean kanpoan
Besoak zabalik ditugula
Gaude zuen esperoan
Guri mina baretuko zaigu
Zuek LIBRE izandakoan!

Egileak: 1999ko Bergarako gazte batzuk.