Ez zaizue sekula gertatu aireko usaina desberdina dela? Beste momentu batekoaren berdina?
Gaurkoan, iluntzean usai desberdin bat nabari dut, ez zen bestetan bezalakoa, pentsatzen jarri naiz eta udalekuetako gaur beroak etorri zaizkit burura, bertan lagunek igarotako momentuak gogoratu ditut, eta aireko usaina berdina zela konturatu naiz, eta udalekutan abesten genuen kanta baten zati bat bururatu zait, kantuan ala zioen: "Sentitu dut bihotzean gaua ere iritsiko dela ta piztu zait barne-kandela". Egia da, barne kandela piztu zaidala jakitean une hauek ezingo ditugula berriz ere bizi, agian leku bera izango da baina jendea ez da berdiña izango.
Honekin batera erreflexionatu dut zenbat pertsona sartu ziren nire bizitzan, batzuk oraindik jarraitzen dute, eta lagun minak bihurtu dira, beste batzuk ostera udalekuetatik bueltatzean atera ziren.
Ikaragarria da 15 egunetan zenbateraino ezagutu dezakezun pertsona bat.
Benetan, eskerrik asko amets hontako ameslari bakoitzari.
Egilea: Andr
Apirilak 15
Gaur zure eguna izango zen, apirilak 15. Gaixotasun gaizto batek eraman zintuen gure aldetik. Ez ditut sekula ahaztuko zurekin ditudan oroitzapenak, betirako nire bihotzean barna egongo direnak, nire ondorengoei erakutsiko dizkietenak.
Gogoan dut lehenengo aldiz albondigak egiten irakatsi zenidanean, irinez beteta bukatu genuela, asko gustatzen zitzaidan zure alboan sukaldatzea.
Ikastola bukatzean, Alikantera joaten ginenean udara igarotzera, gurasoak lan-kontuengatik egun gehiago egiten zutenez lan zurekin eta amamarekin lehenago joaten nintzela ere ez zait ahastu, etxeko pizsina mota guztietako puzgarriz nola betetzen genuen, inguruko herriak ikustera eramaten zenidanean, goizeko 9etan hondartzara abiatzen ginenean lehen lerroan jartzeko uretan nengoenean ez galtzeko... hain oroitzapen onak... sekula ahaztuko ez ditudanak.
Udarak ez dira hain udara egun bero jasanezin haiek igarotzeko limoi-izotzak jaten ez baditut ez baditut, ez zaudenetik halakoak jaten ditudan bakoitzean poz eta ilusio handi batek besarkatzen nau eta une batez haurtzaroan bezala sentitzen naiz, zurekin batera udaraz gozatzen.
Orain guztia aldatu da, ez zaudelako gure artean baina guk oso gogoan zaitugu eta oraindik familiako norbaiten eguna denean betiko legez elkartzen gara eta gogoan izaten zaitugu, beti egon delako eta egongo delako zuretzat txoko bat gure bihotz, mahai inguru, etxe eta bizitzetan.
Hau guztia eta gero, ulertu dut zelako kementsua eta adoretsua izan zaren, inguruko guztiengatik egin duzu borrokan, zure egunik txarrenetan ere besteei irribarre bat ateratzeko prest egon zarelako.
Zeruko izar eder bat zara orain, gurekin egongo dena betirako, zure presentzia igartzen dugu, ez zaitugu ahasten tia, maite zaitugu.
Gu.
Aste Santuak
Oroitzen naiz nola txikitan amamaren herrira etortzen giñen. Hemen dana barre algarak ziren, ondo pasatzen genuen, goizean jaiki eta gaberarte lagunekin egoten giñen, gosaldu eta kalera irtetzen giñen lagunekin, 3ak aldera bazkaldu eta berriz kalera, maiz herriko errekara joaten giñen gurasoekin, han denok elkartu eta berandu arte ez giñen bueltatzen, afaldu eta berriz kalera, buelta bat eman eta lotara joaten giñen, gure egunak jendez inguratuta pasatzen genituen. Orain, denbora asko pasa dela, guztiz aldatu da dena, aste santuan bakarrik etortzen gara eta ya ez daude txikitako lagunak, denbora gehiegi iragan da eta lehen lagun mina zena orain ezaguna edo da; guzti horien artean badaude batzuk beti jarraituko dute zure alboan, horiek bai dira lagunak. Lagun horiek erakutsi didate naiz eta ez izan txikitako lagunak badaudela beste pertsona batzuk gure oraina izateko prest daudela beraiekin batera. Aste santuak joan eta etorri diren bezala, lagunak ere joan eta etorri dira baina oraindik badaude betiko xarma ona mantentzen duten pertsonak. Eskerrikasko.
Norabidea
Nor naiz, non naiz, denbora azkar pasa da erlojuari tiraka, biraka, urteak,momentuak eta zirrarak.. Oinez noa bideari begira, egin dudana ta egingo dudana, erori,altxatu,birsaiatu,lortu. Bi oinak leherturik, bidea latza da ta lurrean harriak daudela kanpoko haizearekin dantzan.Nire norabidea aspaldi galdu nuen, iparralde,hegoalde,ekialde.. berdin du norantzak, euripean dantzan.Beldur zara, saiatu ez izan arren lasai egon, ez zara bakarra, ez dago ikasirik jaio denik, inon.Hala ere arriskuen aurrean hauek gainditzea duzu onena, egunez egun gutxinaka handitzea.Irria ezpainetan ta oinetan hegalak, ametsak lortzeko sekretua hau betetzean datza.. ta malkoak lehortzen, aurrera begiratzen, soilik oraina bizitzen ta gainerakoa ahazten"
Batzutan..
Batzutan, gehienetan, ia beti, idazteko gogoak izaten ditut, momentuan pentsatzen nagoena paper zati batean idatzita uzteko baina gero nire buruaz lotsatzen naiz, beste edozeinek hura hartzean zer pentsatuko duenaren beldur. Maiz esaten didate eztuela ematen ingurukoek nitaz pentsatzen dutena inporta zaidanik, hori ezta horrela, guztia hartzen dut kontuan, askotan ez dut esaten, ez dudalako uste inori inporta zaionik, sarri min egitera joaten direlako komentarioak; esaten didaten gauza onekin geratzen saiatzen naiz baina askotan ez dakit hori ona edo txarra den; gardena naizela esaten didatenean adibidez, eztakit hori nola hartu, ona al da besteek uneoro nola zauden igartzea? Normalean baino ixilago nagoenean, inorekin hitz egiteko gogorik ez dudalako, zer gertatzen zaidan galdetzeak ez zait gustatzen, askotan nire benetako sentimenduak ezkutatzen saiatzen naizelako, ez dudalako nahi berriz ere beste norbait nire barrenean sartu eta zabor zati bat bezela uztea. Ez, ez dut nahi.
Kantu bat gara.
Kantu bat gara.
“Agian, agian egun batez jeikiko dira” hasten ziren Matalaz-en azken hitzak.
Gure izaitearen destino krudela eraman gintuzteen agian Zugarramurditik:
Baga biga higa, laga boga sega.
Agian Zarautztik: Ikimilikiliklik
Urepeleko artzainari “Non hago”-ka ari ginela erre zizkiguten titi puntak eta ipurtzuloak
burdinez lehertu zizkiguten.
Ez dira betiko garai onenak oihukatzen genuela, herriko bat eraman zutenean berekin
zeuden ondarrutarrak “Boga boga” kantatzen hasi omen ziren.
Bua!
Altzateko jauna begira genuela, hor zela nunbait, bere lurrera itzultzeko zai
Orbaizetako armaolako horma zaharrek dardar egin zuen Iratiko basoan.
Eta uroilarrak kantatu zigun “zaindu maite duzun hori, zaindu maite duzun hori”.
Bereterretxe ohetik atera zuten argi urdinez borda batetik bertzera zebiltzanak
Gau amaigabe bat baino latzago ta ehun urteak baino gehio ezagutu ditugu.
Gernikako arbola da bonbardeatua, euskaldunen artean guztiz maitatua
Eta Gernikako hondakinen artetik eraman zuten Lauaxeta.
“Goiz eder hontan erahil behar nabe” idatziko zuen ziegan fusilatua izatera atera
aurretik.
Azken oihua, dana emon bihar jako maite dan askatasunari
Eta itsasontzi baten Euskal Herritik kanpora garamatzatela. Ez dakit nora.
Gure seme-alabak itsasertzean eduki ditugu aingira eta itsas trikuen esku mendean.
Agur Xiberua, adios gaixo etxen dena.
Zaplaztekoka zirti-zarta aurpegi masailetan bota zuten lurrera.
Ama! Oroitzen zaitudanean sukaldean egoten zara eta guri begira bi doverman beltz
Bilatzen eta suntsitzen.
Aitarik ez dut, ama hil zelarik .
Eta edozein herriko jaixetan, gaupasa egin genuen bitartean, hil zuten beste bat,
lehengo batean, kalearen erdian. Hotel Monbar, campanadas a la muerte, campanades a
morts.
Emaidazu eskua ta gertatu zeneko lekura eramango zaitut. Baina etzaidazu galdetu
gauza ilun guztien arrazoi gordea.
Denbora aldakorrak atsedenikan gabe daraman bidea, daraman bidea.
Goizeko ordu bietan esnatutzen gera, erropaz eta maitasunez beteriko zakuarekin
joateko urrutira. Gure maitea ixil-ixilik dago ziega barrenian.
Lilurarik ez.
Zazpi senideko famili batean arrotza zen gure aita.
Orain sei gara.
Un horrible sueño.
Oi ama Euskal Herri goxua.
Mi cuarto en llamas.
Hernani, 1982.
Zai dago ama, zai aita milaka aldiz abestu dugu begiak lanbrotuta eta halere maite
ditut maite gure bazterrak.
Maitemintzen jarraitu genuen edozein herriko jaixetan.
Bai, zin dagizut, izan zarela ene bizitzako onena
Txantxibiri txantxibiri jo dugu mendira hamaika manifestaziotan, Elorrixoko kalian.
Eta azken arnasa eman dugu itsasoari begira. Itsasoan urak haundi dire zatiturik
gaudenontzat.
Euskara da gure territorio libre bakarra.
Telesforok esan zigun: zutitu eta euskaraz mintzatuko naiz nere hiltzailearen aurrean.
Mort pour la patri, euskaraz baino ez dakiten hoiei, mort pour la patri.
Gure abuelek etzekiten euskaraz, baina bazekiten Lauaxeta hil zuten esku berdinek hil
zutela Federico Garcia Lorca.
Eta gu, vuestras nietas y nietos de Extremadura, gallegos, castellanos, maketos,
mantxurrianos, Andalucía entera como Marinaleda. Gu, los txatxos de vuestros genes, Euskal
Herrian euskaraz nahi dugu hitz eta jolas.
Bahía de Pasaia da gure Playa Girón, Compañeros poetas eta Bobby Sands eta irri
egingo duten irlandar emakumeen haurrak… Gure mendekua ere badira.
Eta berriz min hau zeren eta batekots dirauen, ez gara gu asetuko. Batek loturik deino
ez gara libre izango. Horregatik zutitu eta euskaraz mintzatuko naiz nire hiltzailearen aurrean.
Ta “iala iala ramala” dantzatzen dugunean, hotz amaigabe bat baino latzago datorkigu
odolaren usaina, biolentziaren erresumena.
Ez, ez dugu nahi horrelako zibilizaziorik. Onar genezakeen gure egoera, txoriak kaiola
bezala
Baina hegoak ebaki bagenizkio etzen gehiago txoria izango.
Beraz, arrano bihurtu ginenean, kaiola hautsita alde egingo genuen beldurrez libro
ginela sinestarazi nahi ziguten. Baina luze gabe ohartu ginen hanka arkaitz bati lotu zigutela
kate motz eta astun batez.
Oh, gu hemen bidean galduak ibiltzeari utzi gabe esan zuen Txirritak
Larrosa baino ederragoko gure zazpi probintziyak: Lau Espainian preso daudenak, hiru
han ditu Frantziyak.
Gure ametsak, esperantza, egia, askatasuna, bakea, justizia.
Zenbat gera, lau, bat, hiru, bost, zazpi?
Zer egingo degu? Alkar jo? Alkar hil? Ez, hori ez!
Begiratu maitea ortzimugak sutan gure begien zerutan, begiratu atzera amildegi
ertzak: biziak, hilak, ametsak.
Orain mendeetako kanta erditu da. Gure ordua heldu da.
Eta ez galdetu inoiz zer galdu genuen gure ametsaren bidean, malko haiei esker orain
itsasoa gara.
Agian ekibokatu ginen hasieran bertan mundu hontara euskaldun sortzean, baina ez
dut nik sekula nire sorterria hautatu eta gaur hemen gaude sei urte eta erdiren ondoren, bost
menderen ondoren, milaka urte eta gero hemen gaude. Badakizue,
Denbora da poligrafo bakarra.
Eta hau da froga, hemen gaude,
Eta Manu Chaok zioen próxima estación esperanza, pasa du gure trenak.
Gure ametsen eraiste neurtuaren aurrean hemen gaude eta poztutzen naiz kantatzen
duen herri bat ez baita inoiz hilko. Baina are gehiago, kantu bihurtu den herria gara. Kantu bat
gara.
Mendien artetik datorrena, joaldun, itsasoko olatu bakoitzean, ontzi etxe hutsetako
hormetan
Martxoak 3a, martxoak 8a, martxoak 5ean… Entzuten duzue?
Melodia bat da, aire bat, arnas bat. Burnien artetik ihes eta jostari. Sentimendu bat,
ahoz aho, ura harrien artean bezala iritsi gara, belaunaldiz belaunaldi.
Herri bihurtu den kantu bat gara. Inork eta inoiz ixildu ez duena .
Agian, agian egun batez jeikiko ginela esan zenigun Matalaz,
Eta gaur, mende askoren ondoren, hemen gaude munduari esanaz, beste mundu bat
posible dela.
Baita ixildu nahi izan gaituztenentzat ere.
Denok gara mundu eta horregatik diogu hemen gaudela esku bat luzatuz, irrifar bat
zabalduz lau haizetara irri eginez, lau haizetara.
Negua joan da ta:
Gora herria!
JON MAIA Belodromoan 2016-03-05
Eskerrak
Eskerrak
Egunak bukatu
Eta berriak hasten diren.
Eskerrak amaierek
Itxaropena ematen diguten
Eskerrak minak
Erdi aurreko uzkurduren
Modukoak diren,
Orain datoz,
Orain doaz.
Hala ere,
Gosaritan
Beti agertzen da
Afariko aztarnaren bat
Tomate orbana,
Ogi apurrak,
Jogurt baten tapa,
Atzoko negargura.
Gure mundua
Sarritan, bakarrik egotea izaten da nahi duguna, gure mundura bidaiatzeko eta mundu realaz ahazteko; gure inguruan dauden pertsona faltsuetaz, amodioaz, irainetaz, piropoetaz, lagunetaz, guztiaz ahazteko eta guk sortutako munduan bakarrik egoteko. Begiak itxi eta infernu honetatik alde egiteko, kontzientziak zigortzen dituzte, berdintasuna lortzen saiatzen denari erasotze diotelako, beraien iritziz gaizki dagoena edo desberdina dena torturatzen dute. Zenbatetan nahi izan dugun ihes egin, errealitatik irtetzeko, zerbait sentitzeagatik gutxiezten ez gaituzten lekuan egoteko.
Begiak itxi eta amestu, gure munduan aske izan.
"Amestu aske sentitzeko hobe konfeti kolore"
"PRINTZESAK"
Derrigortu zozkuelako.
Txikitatik koroiak jarri zozkuelako, tulezko soñekuak eta jolasten lagatzen ez zozkun erropia zikindu ezin zalako.
Mila aldiz esan zozkuelako "ze neska politxa" azkenian inportazana, politxa izatia sinistu giñuala.
Printzipe urdiñen dosiak "txutatzen" zozkuen egunero, maitasunaren yonkixak bihurtu giñela eta bizitzeko derrigorrezkua bihurtu jakun.
Printzesak politxak dia eta sustauta dare, salbatzen ditxuan lenenguana maitxemintzen diala.
Lenenguana, bigarrenana eta hirugarrenana.
Eta hor geratzen dia, torrian, aber norbaitxek salbatzen dotzen zain, bitartian eren kabuz irtetzeko ahalegiñak itxeke.
Ta gu, erak moduan izaten ikasi giñuan.
Ikasi giñun gure gorputza "politxa" izatera derrigortzen, horrek esan nahi dabela, gure gorputzan dan bezelakua onartu biharrian, bestiek nahi duten bezelakua bihurtzen. Ikasi giñun printze urdiñak gure bizitziai soluziñua topatzen lagatzia, edo beste modu batera esanda, gure bizitzia pareja bat lortzia eta mantentzian inguruan sortzia eta hola bakarrik asetuta garela.
Ikasi giñun bi gauza honek borroka konstante bat ziala, inguruko emakume guztiengaitxik mehatxatuta sentitzia, gu baino "politxauak" ez izateko.
Gutxi maitatzen ikasi giñun ta gañera beste batzuk gu maitatzearen kostura.
Nahibozue geratu nere tulezko soñekuekin, printze urdiñakin, ispilu eta koroiakin.
Geratu nere konplexuekin, beldurrekin,hutsuniekin eta zeluekin.
Inposau doskuzuen guzti horrekin eztotela nahi.
Bota guztientzat lekua biotelako, liburuendako, baso eta hautsontziendako.
Boligrafuendako, argazkixendako, bokadillo eta nere liburuendako.
Dantza itxeko, korrika edo deskantsatzeko, belarretan etzan ta zerua pasatzen ikusteko.
Nere amets, desastre eta desiuentzat.
Nere lagunentzat, maitasunentzat eta miresten ditxuten emakumientzat.
Nere bizitziantzat.