IZARO ANDRES

Gaur Izaro ikusten egon naiz eta  bere letrak esan nahi duten guztiaz gain, berak trasmititzen daben goxotasunaz konturatu naiz. Nola gozatzen daben kantu bakoitza, danak atzetik historixa bat daukalako. Kantu tartian, abestixen zerbait kontau dau, batek bereziki emozionau nau, esanez bere kantu kuttunetariko bat zala. “Tu escala de grises"  Kasualidadez neria be bada, izan leike kantatzen daben moduagaitxik, ez dakit, baina kantu honek daukana berezixa da. Azkenegoz, "La felicidad" abestu dau, nor izango dan zoriontasuna galdezka, eta igual gu ez ga konturatzen baina zoriontasuna aurrian daukou. Norbera da zoriontasuna.

Bera da zoriontasuna.

Esperientzia….

Unibertsitatea. Unibertsitatea ez da hasten ikasturtearekin batera, txikitatik presionatzen gaituzte ea zer ikasi nahi dugun, zer komeni zaigun, zerk duen irteera hobea zerk baino...
Gure etorkizuna gazte gaztetatik erabakitzeko eskatzen digute eta ez badakizu zer ikasi nahi duzun galduta zaude bizitzan.

Behin erabakita zein alorretan gustatuko litzaizukeen lan egitea, beste traba bat jartzen dizute, selektibitateko nota. Nota baten arabera zure etorkizuna jokatzen da, zuk gustuko duzun gradua ikasi edo ez.

Hori guztia lortzea ez da nahikoa, gehiago exijitzen dizute. Askotan gustuko duzuna ikastera beste herri batera joatea, etxetik kanpo, lagunengandik aparte, beste ikastetxe batean. Zerotik hastea da berriz ere. Lagun berriak egin, independientea izaten ikasi, eta gainera karrera ateratzea. Hasieran oso gogorra den arren ohitzen zara, baina kontuz, beti egongo da hor zuri esateko ez duzula zerbait ondo egiten. Ez zarela lagunekin nahikoa ateratzen egun guztia ikasten zaudelako edo gehiegi ateratzen zarela eta horrela ez duzula karrera aterako.

Presio hau guztiaz gain, norberak bere buruari ezartzen dion presioa kontuan hartzekoa da, hau egiten badut zera naizela pentsatuko dute, bestea egiten badut beste zer bait.

Baina nik, aurten, presioaren zati bat alde batera lagatzen ikasi dut, bizitzaz gozatzen! Inguruan ditudan pertsonekin momentuak konpartitzen. Betiko lagunak alde batera utzi gabe, lagun berriak egin ditut, asko betirako izango direnak eta beste asko bidean geldituko direnak, baina inguruko guztiei eskerrak, orain naizenaren parte bat zaretelako. Esperientziak, oroimenak, momentuak, elkarrizketak... sprtu nautelako naizen bezalakoa.

Mila esker.

2018

2018... Suena bonito, como con ilusión. Año de nuevas metas, nuevas etapas. Cerrar las puertas a todo lo malo y sumergise en un nuevo mundo. Lleno de momentos, risas, ilusiones, amistades... Pero al mismo tiempo un mundo de miedo, inseguridades, bajones...
Todo cambia segun el punto de vista de cada un@. Por tí, lucha por tu futuro. Por que 2018 sea tu año. En el que encuentres la felicidad y te sientas agusto.
Ve a por todas 🤞

Igual de tanto disimular

Igual de tanto disimular, de tanto llorar por las noches cuando nadie te ve...
Igual así se te olvida que el amor no es una rutina. Ni una comodidad. No es estar por pena o por miedo. No es acumular años juntos. No es un "no voy a encontrar a alguien mejor". No es un "no quiero estar en soledad".
Igual el amor es intentar sonreír cada día y ser valiente. Muy valiente para dar pasos hacia delante, aunque duelan.
Y qué pena que muchas veces el mundo es no atreverse.
Lo tenemos todos los días a nuestro alrededor. Observa.

ARTE

Te encontré
Sin buscarte
                         Te observaba
                         Sin mirarte
                                                  Y
                         Te sentía
                         Sin tenerte
Todo sin tí
Pero a la vez
Contigo

Alguien a la medida.

Algún día encontrarás a alguien a la medida. Que se olvide de tus fracasos, de tu pasado, que no le importe lo que fuiste, lo que hiciste, lo que algún día por tus malos actos tal vez perdiste. Alguien que te levante, que te perdone, que te cuide, que llore contigo y si es necesario te haga llorar, alguien que te entienda cuando ni siquiera tu lo haces. Alguien que al entrar en tu vida te haga saber porque no funcionó nada con nadie más, alguien a la medida.

Eutsi

Eutsiko nauzu?
Nik eutsi ahal izateko.
Etsi gabe.
Hautsi gabe.
Eusten banauzu,
Agian,
Neuk
Ere,
Eusten jarrai dezakeedalako.

unea

Maiz lurrera begira ibiltzen gara, prisaka, gure baitan dagoenaz ohartu gabe eta orduan da gauza, pertsona, une.. Bakoitza galtzen ditugunean.

Hitzen oinarri ahula.

Badare pertsonak sekula ez zebenak pentsauko liburu bat irakurtzian, baño neretzat liburu bat irakurtzia drogia bezela da, behin hasten naizela ezin dot laga, engantxau eitxen naiz. Liburu bat irakurtzian, ez dozu soilik liburua irakurtzen, zure arazuak alde batera lagatzen ditxuzu eta liburuak kontatzen daben horretan kontzentratzen za, honen munduan barneratzen za. Ez da normala sentiarazten dotzuna liburu batek. Hitzak hitzekin, elkarrekin, sortzen duten magia hutsa.

Donostiako haur onkologikoa.

Gaurkua oso esperientzia gogorra izan da, baina aldin berian politxa, gogoratzekua.
Tia Isak kantzerra zeukanian, onkologikora juten zan ta beretzat oso gogorra zan baina hara jutian ikusten zeban haurrak be bere berdiñetik pasatzen zihardutela eta behin bere gaixotasuna pasautakuan telazko panpiñak hasi zan itxen han zeren umiei eruateko, behintzat momentu txarretan jolasteko zerbait eukitzeko. Bera hiltzanian, eskatu zozkun bera hasi zan lan bolondres horrekin jarraitzia, oin bergarako katxalin taldiak halako panpiñak itxen jarraitzen dau. Gaurkuan neri tokau jat jutia onkologikora umiei panpiñak banatzera, gurekin porrotx etorri da, mirestekua dan pertsona bat. Heldutakuan zenbait ume zeren gela baten porrotxek bere ikuskizun txikixa itxen zeban bitartian, gero berakin dantza ein dou ta umiei panpiñak banatu dotzeu, asko gustau jat eren aurpegixetan irrifar bat ikustia, benetan eguna alaitzeko modukuak diela. Gero logeletan zeren umiengana jun ga porrotxekin ta panpiñak ta liburuak banatu dotzeu, hau esperientziaik gogorrena izan da, umiak eren familiekin ikusten ditxuzulako, oheetan darenian, zelako alaitxasuna sartzen jakuen beste pertsona berri bat ikustian, halako batian gela batera sartu ta mutiko batek ta bere amamak atenziñua deitxu doste, Ondarruko Kerman eta bere amama, Kerman 8 urteko mutiko bat da, daukan gaixotasuna eukitziaz gain soberako energia dauka, beregana jun naiz ta izena galdetu dotsat, ta pixkatian berakin berbetan egon naiz, bere arrebataz ein dost berba eta pultsera bat eman dotsat berai emateko, Kerman oso pozik jarri da ta bere aurpegixak benetako poza islatzen zeban, eztot sekula ahaztuko Kerman.
Bukatzen gendenian konturatu naiz haurren logelak zeren pasillotan argazki asko zerela, idatzixak eta abar, idatzi bat irakurtzen hasi naiz, konkurtso baterako medikuko haur batek idatzitako gutun bat; haurrak bere esperientzia kontatzen zeban, han esnatu zala eta gela baten zeuala medikuek pintxatzen zotzela esnatu zala, bere gurasuak kanpuan zerela esaten zotzen bitartian, irakurtzen neuanian historixia imaginatzen nenguan, benetako historixa bat dalako, eta nere burua imaginau dot hor, negarguria sartu jat, baina eusteko erreza zan, gero pentsau dot hori ni baino gaztiaua dan norbaitek bizi dabela eta hor sentitu dotena.. pf.. hitzekin azaldu ezina da.. horregatik eskerrak bizitzari, eskerrak haurrei, duten gaixotasuna eta gero indartsuak direla erakusten doskuelako. Oso arro gaude zuotaz!